Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Envergallado

2010/12/27

Saio lizuna: Cora Pearlek gonbidatuei eskindutako okelia (La Aldea Irreductibletik) eta Victoriar Aroko sexu kontuak (Elia Martinez-Rodarte). Azpi-janian Betagarri (1994 maketia). Bertsiñua: Pennsylvania 6-5000 (Glenn Miller / Andrew Sisters). Ipoiña: Kafesnea (Josu Waliño). Ahotsak.com: Joseba Andonegi eta Gregorio Arreitunandia mutrikuarrak atunetan.

Envergallado - Gehiago irakurri

Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire')

2010/12/27

Liburu honen kritika egiteak, hala modu konbentzionalean, nola –aldizkari honek inoiz egin dugun moduan– liburua batere irakurri gabe, lan handia eskatuko lidakeenez, inoiz liburu oso bat irakurri duenak edota irakurri ez duenak egiaztatu ahal duenez, bide errazenetik jo izana barkatuko dit irakurleak: Gorka Bereziartuak herenaren trikimailua bataiatutako metodoa erabilita, hemen konpartitu nahi izan ditut irakurketa planteatzen ari zaizkidan bi kontu.

Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire') - Gehiago irakurri

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra

2010/12/27

Willy Roa artistak egin du, berriki bere 3D irudi eta animazioentzat blog bat ireki duenak

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra - Gehiago irakurri

“El nom que ens germana”

2010/12/27

Gaur, abenduak 27, eguerdiko 12tan, Kataluniako Generalitatearen Jauregiko Sant Jordi Areto Nagusian, Artur Mas president berria karguaz jabetuko da. CiUren buruzagia izango da Kataluniako 129. lehendakaria. Barrena, zazpi mendeko erakunde-historia dago atzetik.

“El nom que ens germana” - Gehiago irakurri

Atharratze - Sanctificetur otsuak jan

2010/12/26

Abadiak Joanes burugogorrari "Pater noster" erakusteko sistema politta topatzen dau, ardi bakotxari berba baten izena ipiñitta. Baiña halako baten txarto esaten dau ¿zer gertatzen da?

Atharratze - Sanctificetur otsuak jan - Gehiago irakurri

Errezeta-liburuak

2010/12/26

Olentzero girotan, bezero katalanak errezeta-liburua bidali dit etxera opari gisa. Bon Nadal. Berehala idatzi diot emailez, jaso izanaren berri eman, liburua eskertu eta benetan asmatu duela adieraziz. Jaso izanaren berri ematen gure amak erakutsi zigun, eskertu beharra legezkoa da eta sukalde-liburua oparitzerik erabaki duenari ez diot etxean hogeita hamarretik gora ditudanik esango.

Errezeta-liburuak - Gehiago irakurri

Deba, herri bat

2010/12/25

Estreinako aurten, Gabonetan, “jaixoterrittik” kanpo, Deban. Hainbatek galdetu dit: Eta? Ze moduz? Ondo, jakina, oso ondo. Batere aitzakiarik ez gero. Deba herri bat da. Eta ez naiz “herritasuna” azpimarratzen ari, “bat-asuna” baizik. Ez dihardut neurriaz, kontzeptuaz baino. Deban herri bakar bat besterik ez da bizi.

Deba, herri bat - Gehiago irakurri

Badator eguna?

2010/12/24

Bide Ertzean. Zaldi Eroa. The Organization.

Badator eguna? - Gehiago irakurri