Blogak
Genetikia zer dan...
2011/01/08Seme-alabei begira, eta konturatzen zara zelako gogorra dan gure genetikia. Zelan bultzatzen gaittuan garana izatera, zelan zehazten daben gure izakeria... Txikikerixetatik hasitta. Idazteko darabilguzen hatzak, esate baterako.
Behartsuak aurrekontuetan sartzen ez direnean
2011/01/08“Ezer esaten ez duen film larregi dago” salatu zuen Itziar Bollain zuzendariak bere azken pelikula honen nolabaiteko karga arintzeko edo. Baina 'También la lluvia' delakoak ez du inondik ere ezelango aitzakiarik behar. Berriketabako filma da, eraz eta moldez, taxuz eta zentzuz, teknikaz, interpretazioz zein mezuz, benetan sendoa. Zine-aditu amorratua nahiz zale xumea izan, denetariko jendeak gustura ikusiko duena. Ikusi beharrekoa.
Iraultza abertzale eta burgesaren pintura
2011/01/07Bi mundu kontrajarri gorpuztu ziren egungo Holanda eta Belgikaren arteko bi mugaldeetan. Hegoaldean, Habsburgo dinastia katolikoaren eta espainiar inperioaren menpeko sistema feudal eta tradizionala. Iparraldean, berriz, burgesia kalbindar eta eragile berria, ahalik eta azkarren mundu-merkatuaz jabetu eta aberastu nahian. Eta han, iparraldeko Herbehereetan, Holandako eta Flandriako pinturaren Urrezko Aroaren miraria loratu zen. Guggenheim Museoan, hilaren 23ra arte.
Lekeittioko gas-ate bat
2011/01/05Euskalgilliak, poetak lez, kanposantuko tronpetak dirurixe askotan. Ba, aittizue, dana txarto ez zabizie egitten behintzat. Hau gure auzoko karkaba bateko atia da, gas instalaziñuana edo, inguruko gaztetxuen lamentaziñuen pareta bihurtutakua.
Gunung Batur
2011/01/05Urteberri edozein lekutan da urteberri, baina badira horratik, munduan zehar, geografia-une aproposak eguzki berriaren etorrera bereziki ospatzen dutenak. Horietako bat, nabarmen samarra, Bali uharteko Gunung Batur sumendia, bertako gailurretik ikusten baita Asiako lehen egunsentia.
Mollarriko kontrabandistak eta laminak
2011/01/03Zaharberritze-lan ederra egin dute Zarautzen, Mollarri aldean. Ez dut uste memoriaz horrenbeste harrotzen den gure herri hau sekula lar nabarmendu denik historia erakusten. Biltzen behar bada, ez ordea gizarteratzen. Barandiaran eta Altunaren aurkikuntzek ez dute, oraindik, paleontologia museo jakinekorik eta bostehun urteko industria-tradizioaren ondotik hutsaren hurrengo baino ez dugu egin. Nahiz eta, hori bai, paradisua gurean sortu zela sarri pentsatu edo home-faberra bertan asmatu zela sinetsi. Baina, tira, Zarautzen egindakoak merezi du, bai, onespenik.
