Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Txapelketaren kontra

Txapelketaren kontra

Oier Araolaza 2011/03/10 18:10
Bertsozale elkartearen ikerketa taldeak "Bertsolamintza" jardunaldiak antolatu ditu, eta "inertziak" detektatu eta eranzteko ahaleginak bildu ditu.

Aurretik Trikitixa elkartetik eskatu zidaten bezala , oraingoan Bertsozale elkartetik eskatu didate txapelketen kontrako nire argudioak aurkezteko.  Andoni Egaña, Amaia Vazquez, Eric Dicharry, Egoitz Aizpuru, Ibon Arrizabalaga, Jon Martin, Estitxu Eizagirre, Jon Ansa, Fredi Paia eta neu gonbidatu gaituzte, gure gogoetak landu eta konpartitzera.

Martxoaren 1ean Gasteizen egindako ekitaldian parte hartu nuen. Fredi Paiak bertsolaritzan txapelketek izan duten historia eta ibilbidea aztertu zituen, eta txapelketa eta epaitze sistemek bertsokeran duten ondorioak aztertu zituen. Benetan interesgarri gertatu zitzaidan, bai alor historikoa eta baita  gaur egun txapelketetan bertsolariek erabiltzen dituzten zenbait estrategiaren azalpena ere.

Nik txapelketak antolatzerakoan aurreikusten diren onurak zerrendatu ondoren, normalean aztertzen ez diren albo-kalteetan jarri nuen begirada. Teknika hobekuntza, motibazioa, oihartzun mediatikoa, tranpolin efektua eta alorrarentzat pizgarri funtzioak aipatzen dira maiz txapelketak babesteko, baina eragiten dituzten kalteetan jarri nuen arreta.

Txapelketaren disfuntzioak

Neure ustez txapelketa antolatze hutsak dagoeneko sistema desegoki baten onarpena dakar. Alegia, onartzen dugu artearen alorrean proposamen desberdinak jerarkikoki sailkatu eta ordenatu ditzakegula. Badagoela bertsotan edo dantzan egiteko modu bat "onena" dena, eta gero besteak ere onetik okerrenera ordenatu ditzakegula.

Txapelketaren arrakasta handiena gure kultura eta artearen errealitatea modu jerarkiko horretan antolatuta egon behar dela sinesteraztean datza. Hortik aurrera, onena, bigarrena edo hamalaugarrena zein den edo izan behar den, eta zeren arabera sailkatu behar ditugun eztabaidatzen galtzen gara, baina sistema onartuta eta barneratuta dugu, eta beraz, gerra galduta.

Ereduak sortzeko makinak

Behin sistema jerarkikoa barneratuta, txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla  salatzen dut nire gogoetan. Txapelketak definitzen du zer den "ondo" dantzatzea edo bertsotan egitea, eta hortik aurrera, horixe bihurtzen da eredu sektore osoarentzat.

Eredu horiek hezur-muineraino ditugu barneratuta eta ez gara konsziente eredu horiek gure jarduera erabat baldintzatzen dutela. Horretaz ohartzea eta zepo horretatik askatzea aurrerapauso ikaragarria da.

Azken hitzaldiak Villabonan

Larunbatean, martxoaren 12an, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Villabonako Gurea antzokian egingo ditugu azken aurkezpenak. Hizlari guztiak arituko garenez labur-labur arituko gara, eta ea horrela, elkarrizketarako astia hartzen dugu. Gasteizen behintzat mamitsua gertatu zen eta entzuleen galdera eta ekarpenek bertsolaritza alorrean gai hauek nola bizi diren ezagutzen hasteko aukera esakini zidaten.

Gasteizen erabili nuen prezi aurkezpena apur bat laburtu dut Villabonara. Hauxe da:

Bestalde, Bertsolamintza eta txapelketaren inguruko gogoeten inguruan beste zenbait material argitaratu dira asteotan:

matx
matx dio:
2011/03/10 21:42

Argumentuen laburpena eta aurkezpena. Eskerrik asko hemen ipintzearren.

Oier A.
Oier A. dio:
2011/03/14 14:12

Eskerrikasko matx eta xme zuen erantzunengatik. Villabonan aurkezpenak egin genituen, eta ez dakit esaten zer-nola jaso ziren. Zenbaitek gogoetaren formulazioan egindako akatsei erreparatu zieten, eta beraz, mamiari buruzko eztabaidarik ez zen izan. Horrek adierazi zidan niri gauzak hobeto formulatu behar direla, mamiari ez heltzeko aitzakiak ahalik eta gehien ezkutatzeko. Dena den, gai honekin, nire sentsazioa zera da: "Nok agindu ditu niri inoren baratzean bazterrak nahastera joatea, gure etxean ditugun komeriak ez disimulatu gabiltzanean?".

xme
xme dio:
2011/03/11 20:44

aupa, oier. zorionak eta eskerrik asko zure gogoetagatik. Zulaikak beren "jokoa ala jolasa" hura atera zuenetik, ia ez dut gaiari buruzko iritzi taxuzko eta ordenaturik ikusi inon. nik ez daukat argi, on-gaitzen neurketan, zer gailentzen den, baina zureak pentsarazi egiten du, eta ez bakarrik bertsolaritzaz, artearen gainerako alorrez ere bai; adibidez, literaturan sariketek egileon artean sortzen duten deserosotasunaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter