Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mendigoizaletasunaren epopeia

Mendigoizaletasunaren epopeia

Amatiño 2011/03/11 00:05
Everest gailurraren historia ofíziala, gutako gehienok ezagutzen duguna, 1953ko maiatzaren 29an hasi zen, Edmund Hillary eta Tenzing Norgay aurrenengo aldiz 8.848 metroetaraino heldu zirenean. Geroztik milaka espedizio iritsi dira gorenera, beste hainbat bidean geratu eta batzuok zein besteok eragindako literatura edozenbat liburu-arasa betetzeko adina da. Baina, inork irakurri al du inoiz puntaraino igo aurreko Everest-i buruzko libururik?

La epopeya del Everest (Sir Francis Younghusband, 1946), nolabait esateko, zientzia fikziozko liburu bitxi horietakoa da; eta ez, ezin bestean, tontorrera heldu aurreko gertaeren historia kontatzen digulako, historia bera gertatu aurreko nahiak eta ezinak azaltzen dizkigulako baizik.

A Inurrategi350

Iñurrategi, Muskizen

Aurreko astean Muskizen eskainitako hitzaldian Alberto Iñurrategik esan zigun beretzat mendizaletasuna gaina hartzea baino askoz ere gehiago zela. Bidea garrantzitsuago, gailurra bera baino. Mendigoizaletasunari darizkion bizimodua eta filosofia ez direla  inondik ere asebetetzen tontorrik ederrenean ere hainbat minutu egon ahal izanarekin. Ezein  gailurrek ez duela, besterik gabe,  hainbat hilabetetako prestaketarik merezi.

Ez zen hau inondik ere 1953an Everest-a igo arte goi mailako mendizaleen artean nagusi zen ideia. Francis Younghusband esploratzaileari jaramonik egingo badiogu “al ver por vez primera una montaña, tarde o temprano sentiremos el afán de conquistar su cumbre; no es posible contemplarla indefinidamente sin escalarla. Ocurre así porque deseamos admirar el panorama que se divisa desde la cima, pero, sobre todo, porque la montaña parece lanzarnos un reto. Hemos de medir con ella nuestras fuerzas y demostrar que podemos alcanzar su cumbre; la hazaña debe realizarse para propia satisfacción y para que se enteren los vecinos… Pero la cosa es muy distinta al contemplar el Everest. Jamás soñaremos con alcanzar la cumbre de aquello…” Baina ezina, ekina, egina.

La epopeya del Everest liburuak 1921, 1922 eta 1924 urteetako lehen hiru espedizioen berri ematen du, 1893 igotzeko ideia sortu zenetik 1924an Mallory eta Irvine 8.200 metro inguruan galdu ziren arte. Eta azken kapituluaren izenburua aldarri hutsa da: La montaña será vencida. Erabateko epopeia, beraz. Kontu izan garai hartan inork ez zekiela, zehatz behintzat, nondik igo, zer aurkituko bidean, 7.000tik gora gizakiak lo egiterik izango ote zukeen edo 8.000tik gora oinez ibiltzerik ere ote legokeen.

Baina, horrez gainera,  kristoren epopeia gure ama zenarena. Izan ere, zenbat euskal emakumek erosiko ote zuen ba horrelako libururik 1950eko hamarkadan?

 Everest 1924

1924ko espedizioaren taldekideak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: