Ume japoniarrak
Duela hiru urte, martxoan, Japonian geunden. Ume japoniar bat ezagutu zuten geure umeek, Kotato Teshima Berriozabal. Bere aita Paulo Berriozabalek 20 urte egin zituen atzo oinez bulegotik etxera, garraiorik ez baitzegoen Tokyon. Paulo, Kotaro eta ama Lena ondo daude. Eskerrak. Baina gure bihotzak Japoniarekin gaude, hunkituta eta kezkatuta oraindik.
Gaur bi argazki ikaragarri aurkitu ditut, ume japoniarrekin. Lehena, Rikuzentada herrian, badirudi Hiroshima ondorengo irudia dela, 1945ekoa. Umea bizkarrean daraman emakumearen jantzi tradizionalek ere ukitu poetikoa ematen diote, Hayao Miyazakiren anime batean protagonista balira bezala.
Eta beste hau, Fukushima inguruan omen. Ospitale batera iritsi dira umeak, eta Geiger neurgailuekin kutsatuta ote dauden ikusten dute. Beldurgarria.
Japoniako irudi gehiago: umeekin ikusitakoak Hiroshiman duela hiru urte, hain antzekoak zentzu batean. Eta Miyazakiren poesia tragiko horren irakurketa ederra, Zaldieroaren eta Totororen eskutik: