Blogak
ETAren bideoa ere gaztelaniaz
2011/01/11Gaur ETAk bere komunikatuaren bideoa erdaraz igorri du. Euskaraz ere bai, badakit. Baina erdaraz ere bai. Gaztelaniaz, hain zuzen ere. Eta ez da lehenengo aldia horrelakoak gertatzen direna. Ni neu, behintzat, higuinduta nago ustezko abertzale euskaltzale zenbaitzuren (gehienen?) jarrera hipokrita horrekin.
Iban Arregiri
2011/01/10Aldatuta hago argazkixan; izenez be ez haut ezagutu; halan be, hire begirada zintzua ultzian modura sartu jatak eta eskeliari begira geratu nok tabernako barran hogetamar bat segunduan, “Barras” hintzala konturatu arte. ¡Zelako kolpia, malkuak begixetara!
Azkar izorratzen diren produktuak
2011/01/10Arrebak gomendatu zuen Facebooken, eta gaur gauean ikusi dut dokumental hau. Gure gaur egungo mundua, azkar zahartzen eta izorratzen diren produktuekin funtzionatzeko antolatuta dago.
Denok arrazoi
2011/01/10Oro har, ETAren agiriak bi eratako iritzi kontrajarriak jaso ditu: historikotzat jo dute batzuek, urritzat aldiz beste batzuek. Nork ote arrazoia? Erantzuna oso erraza da: denek. Nolatan denek? Ba bai, batzuok eta besteok abiapuntu ezberdinez dihardute eta, ondorioz, balorazioa ere nahitaez ezberdina izan behar. Horretara, denok arrazoi, baina hori bai, nork bere arrazoia.
Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10Lurreko Telebista Digitala edo LTDa telebistaren iraultzatzat saldu ziguten, baina, egiatan, ordura arteko telebista analogikoaren hobekuntza xume bat besterik ez da, gehienez ere. Ikus-entzunezkoen munduan benetako aldaketa bat egon bada, hori Internet fenomenoak ekarri du: norberak nahi dituen programa eta filmak nahi dituenean ikustea, elkarrekintza... Hala ere, bi mundutan bereizita egon dira telebista eta Internet, bata sofan eta bestea idazmahaian. Baliteke, ordea, hori amaitzear egotea Google-k udazken honetan kaleratu duen Google TVrekin eta ziurrenik azkar asko aterako zaizkion antzeko produktu lehiakideekin.
Don Bildur eta Don Beste
2011/01/10Inurriak ez dira animaliarik argienak, ez dute adimen autonomorik, baina euren artean osatzen duten inurritegia “gizarterik” perfektoen eta eraginkorrenetakoa da. Norbaitek uste lezake zenbat eta inurriak argiagoak izan inurritegiak ere are eraginkorragoa izan beharko lukeela, baina ez. Inurriak argiak balira, beren kabuz pentsatzen hasiko balira (gaur ez, bihar; lan hori ez dagokit; ez zait komeni; ni zu baino gehiago naiz…), akabo gero inurritegia.
Picasa, munduko argazki-kudeatzailerik onena
2011/01/09Picasarekin maiteminduta nago. Argazkiak antolatzeko, katalogatzeko eta editatzeko softwarea da. Sei urte bete ditu eta azkenengo bertsioak are hobeak dira. Azkenaldian, aurpegiak ezagutu eta katalogatzeko aukera magiko bat ere badu.
Chile (monografikua)
2011/01/09Maputxien gaiñian ibilli gara, Asel Luzarragan atxekixan. Musikia be Chile ekarri desku gogora, Violeta Parra eta Stingekin ("cueca sola" alargunen dantzia azaldu dogu). Parran kantu bat da "Cantores que reflexionan", eta haren bertsiñua egin zeban Oskorrik "Violetaren martxa" izenburuakin. Josu Waliñon ipoiña "Ogitarteko suizida" izan da, eta Ahotsak.comeko lekulotasuna Balentin Ziarrusta dimarrana, basurde kontuekin.
