Blogak
Euskal idazleak gaur (J.M. Torrealdai, 1977)
2011/01/18Azkenaldian 1960ko hamarkadako kulturaz eta literaturaz irakurtzen dihardut. Tartean, Torrealdaik 1977an atondu eta argitaratutako liburukote hau ere gainbegiratu dut, "Euskal idazleak gaur". Besteak beste, idazleen artean egindako inkesta baten emaitzak ere azaltzen ditu. Zeintzuk ziren orain dela 35 urte euskal libururik onenak eta idazlerik nabarmenenak? Batzuk hortxe daude oraindik.
Hitanoaren arau sozialak malgutu beharra?
2011/01/17Aspaldi darabilt gogoeta buruan. Izan ere, arazo teorikoa baino, praktikoa ere badelako niretzat (eguneroko bizimoduan gertatzen zait). Hitanoak dituen arau sozial zurrunak malgutzeak, zer kalte egingo lioke euskarari? Ala mesedegarri izango litzateke euskararentzat eta, batez ere, hitanoarentzat? Gaur goizean horretaz jardun dugu Eibartarrak posta-zerrendan.
Euskal Putetxeko Albisteak
2011/01/17Ramon Etxezarreta, Rikardo Arregi, Maddalen Iriarte eta laurok. ETA-n suetenari erantzunak, EAJ-n ustelkeri/espioitza salaketak... Ostran, Aitziber Garmendia aktoria eta antzerkixan aldeko aldarrixa.
Azken afaria
2011/01/17Zoriontasuna eta barne-bakea irudikatzeko modu aproposik ez da gero zinemaren historian falta izan baina, ziurrenik, bederatzi fraide, bi botila borgoina eta Txaikovskiren 'Zisneen aintzira' sekuentzia berean biltzea ez da inondik ere erarik ohikoena. Baina funtzionatu egiten du, “Des hommes et des dieux" ikusi besterik ez dago.
Jabi Martinezek buruaz eta Aranburuk hankarekin
2011/01/16Ez zen atzokoa Jabi Martinezek buruz sartutako lehen gola izan, ezta “buruarekin” jotako lehena ere, baina bai, behar bada, buruaz egindako aurrena. Zorionak. Mikel Aranburuk, ordea, oraindik ere “hankarekin” sartzen jarraitzen du.
Baraibar - Lakuntzarren pasta
2011/01/15Senar bat txantxa gogoz, baiña emaztia fixau ez; eta bai, prozesiñuan aurrian egin biharreko bromia negargarri bihurtzen jako, azkenian.
