Blogak
Bertan behera geratu
2011/04/29ETAk, "nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak", jakinerazi du “iraultza zerga ordaintzeko exijentzia bertan behera geratzen dela”. Hau da, gure salbatzaileei jaramonik egingo badiegu, ez dute nonbait beraiek harako exijentzia “bertan behera utzi”. Ez, exijentzia bera da, antza, bere kasa “bertan behera geratu dena”. Filologoek noizbait aztertu beharko dute esamolde pasiboekiko ETAren zaletasun iheslaria.
Ama Lurraren Eskubideak
2011/04/28Boliviako Estatu Plurinazionalak Ama Lurraren Eskubideen Legea onartu zuen 2010eko abenduan
Xabi Otero, berriketabako profesionala
2011/04/28Ez dakit Xabi Otero adiskidea artista ona ote den. Berriketabako profesionala dena badakit, ondotxo jakin ere. Aurrenak ez du bigarrena nahitaez bereganatzen. Alderantzizkoak bai, ordea.
Dinbili-danbala-klinkiti-klank
2011/04/28Detalle txiki bat zuan: plaza zaratatsuan erdixan iñor gitxik erreparautakua, baloia hara eta bizikletia hona, umiak antxitxiketan... Iñok etxakak begirik danerako, bakotxak interesatzen jakonandako bakarrik: eta lurretik tatarrazian dabizen umiak jagoten dabixana be, halako gauzei erreparatzeko joeria jakak kontizu.
Etxepare Institutuko nazioarteko katedren zerrenda
2011/04/28Ezaguna den bezala, Etxepare Institutuak Euskal Literaturako “Bernardo Atxaga” katedra sortu du New York Hiria Unibertsitatean, Manhattanen, euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko zabalkuntza sustatzeko asmoz. Hurrengo ikasturtean irekiko dute egoitza, hamar egun iraungo dituen mintegi batekin. Urtean zehar, espezialista ezberdinek Euskal Literaturaren eta Euskararen gaineko ikastaroak emango dituzte bertan, eta hasieran Bernardo Atxaga bera izango dute, aipatu mintegia zuzentzen. Volgako Batelarion zerbitzu sekretuak, ikerketa sakon baten ostean, katedra hori askoren arteko lehenengoa baizik ez dela jakin du, eta hurrengo hilabeteetan sortuko dituen katedren zerrenda lortu du, artikulu honetan bertan argitara ematen duguna hain zuzen ere.
Jose Antonio Arana Martixa
2011/04/28Euskaltzandiaren Liburutegiko sortzailea eta erreferentzia joan zaigu
Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik
2011/04/27Euskaltzaindiaren posta elektronikoak hobe luke, zenbait egunetan behintzat, izorratu edo mutu geratu. Orain hurrengo Xabier Gereñoren heriotzaren berri eman zigun eta gaur goizean, ostera, Jose Antonio Arana Martijaren hileta-ordua jakinerazi.
