Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bertan behera geratu

Bertan behera geratu

Amatiño 2011/04/29 14:00
ETAk, "nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak", jakinerazi du “iraultza zerga ordaintzeko exijentzia bertan behera geratzen dela”. Hau da, gure salbatzaileei jaramonik egingo badiegu, ez dute nonbait beraiek harako exijentzia “bertan behera utzi”. Ez, exijentzia bera da, antza, bere kasa “bertan behera geratu dena”. Filologoek noizbait aztertu beharko dute esamolde pasiboekiko ETAren zaletasun iheslaria.

Bitartean, itxuraz behintzat, badirudi albistea ontzat hartu behar dugula eta, zintzoak izango bagara, esker oneko azaldu gainera. Hala ere, ez nuke lar xuhur edo zeken samar agertu gura baina, niri behintzat, sekulako ikara ematen dit jakin izanak bart iluntze arte harako iraultza zerga ordaintzeko exijentzia ez zela "bertan behera geratua”. Alegia, makinaria indarrean zela eta sistemari zegozkion ondorioak “gertatu zitezkeela”.

Zer gerta ere, niri ikara ematen dit frogatu ahalak iraultza zerga “bertan behera geratu” izate horretan ez dagoela erantzukizunik txikerrena ere, eta nazioaren izenean hainbat familiatan eragindako triskantzak “gertatu egin zirela”, aurretik harako “exijentzia bertan behera geratu” ez zelako.

Inork esango al digu zer gehiago falta den bertan behera geratzeko?

                                        Jose Mari Korta

Joxe Mari Kortak ez ordaintzeko esan zien enpresari gipuzkoarrei. Bertan-behera-geratzaileek ez zioten ADEGIren  lehendakariari irizpiderik onartu, ezta barkatu ere. Pim-pam-pum eta, lantegi atarian, bertan behera geratu zen.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: