Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik
Xabier Gereño bezala, Jose Antonio Arana Martija ere Bilbon zein Bizkaian gerra ostean loratu zen larre motzeko euskal militantziaren lekuko dugu. Gernikarra, sei urte zituen bonbardaketa egunean, itsasoz Frantziara atzerriratu eta frantsesez gaztelaniaz baino lehenago ikasi zuten umeetarikoa.
Euskalgintzan folklorearen bitartez hasi, gaur egun ulergaitz diren hiru huskeriagatik kartzela ezagutu eta lana galdu, euskal bibliografiaren hamaika zirrikitu ezkutu agertarazi eta, bizitzan zehar ikaragarri liburu-pila bildu ostean, Euskaltzaindiari 6.000 ale eman… Eta dena, apal-apal, isilik misilik, gauzarik normalena bailitzan.
Jose Antonio Arana Martija, Jose Migel Barandiaran eta Jose Mari Satrustegi. Bergara, 1974
Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina hil da bart Gernika-Lumon
Jakintsua, langile nekaezina eta pertsona maitagarria. Aspaldi baten larre motzeko euskal militante ezagutu nuen, duela urte batzuk bakerako lanetan eta Euskaltzaindian. Asko eman du Jose Antoniok.