Blogak
Vicente Vallés, dena ez da alferrik galdu
2011/03/19Iazko azken egunean, abenduaren 31an, CNN+ informazio-kateak argiak itzali eta haren ordez ‘Gran Hermano’ programaren irudiak agertu zirenean, euren burua seriotzat duten hainbatek kristorenak esan zituzten aldaketa hura maldan behera omen doan telebista traketsaren adierazgarri zelakoan. Inork ez zuen ordea aitortu CNN+ ixten zenik behar beste entzule biltzen ez zuelako nonbait. Betikoa, programa “onak” egon daitezen nahi dugu baina ez guk ikusteko, egon daitezen baino.
Baztan - Kusaridunak
2011/03/18Umia jaixo eta gero auzoko atso guztiak ama barrixari egitten detsen bisittian konturako xelebrekerixia. Umiak zeiñen antza dakan-eta... politta dala bera-ta... ¡benetan dan edo ez dan asko ardura ez dabela, hala egixa!
#aljazeeraEuskaraz
2011/03/18Twitter euskaraz kanpainaren ondoren, orain Al Jazeera telebista euskaraz ikusteko aukera eskatzen ari gara. Zer izango da hurrengoa? Lehendakari euskalduna?
Akihito, Euskal Herrian
2011/03/17Japoniako Akihito Euskal Herrian izan zen orain dela 38 urte. Artean ez zen enperadorea, printzea baizik, eta Muskizko Petronor findegia bisitatu zuen orduko Asturiasko printzearekin batera. Japoniarrak berrogei urte zituen eta espainiarrak, ostera, hogeita hamabost.
Extra Ahotsak.com
2011/03/16Kherau folk taldia eta bere diskua ezagutu dogu, "Munduan ortozik". Bertsiñuen jokuan, klasiko bat: "Maritxu nora zoaz", Kherau eta Drindotsena. Josu Waliñon ipoiña, "Alburruna" izan da. Eta ahotsak.cometik auzolanan asuntua ekarri dogu Maria Pilar Larrañaga bergararran eskutik. Baitta Zaraitzuko eguberri kanta zaharra entzun be, Jose Landan abotsian.
