Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Belarraren Ahoa (Harkaitz Cano, 2004)

2011/03/27

Harkaitza Canok 2004. urtean idatzitako nobela laburra. Kontakizun indartsu eta poetikoa. Urte hartako Euskadi Saria. Gomendagarria.

Belarraren Ahoa (Harkaitz Cano, 2004) - Gehiago irakurri

Gauzak dagozkien izenez aipatzeko beldurra

2011/03/27

Barneyren munduan denetarik dago: kemen gutxi, lagunak urri, ardura eskas, iruzurra dezente, mozkorraldi asko eta burugaltze nabarmena. Baina inork ez ditu jarrera edo egoera horiek dagozkien izenez bataiatzen: alferkeria, leialtasunik eza, gezurra, alkoholismoa, Alzheimerra… Nonbait Barneyren mundua ez da Barneyrena soilik.

Gauzak dagozkien izenez aipatzeko beldurra - Gehiago irakurri

Elkarri begiak ikusteko nazioarteko topaketa

2011/03/25

Asteazkenetik larunbatera bitartean Barakaldoko Erakustazokan (BEC) eratzen ari da Ferroforma. Koloniakoarekin batera (txandaka, bi urtetik behin), Bilboko hau da munduko burdindegi eta brikolaje topaketarik garrantzitsuena. Hogeita bederatzi herrialdetako 567 enpresa bildu dira euren ekoizpenik esanguratsuenen berri emateko eta bertatik bertara azaltzeko.

Elkarri begiak ikusteko nazioarteko topaketa - Gehiago irakurri

Hitanoa - Ikastaroa Eibarren

2011/03/24

Badihardugu Elkarteak hika ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa emango du maiatzean Eibarren. Izen-ematea astelehenean hasiko da. Ikastaroa maiatzean, 10 orduz. Benga, animatu!

Hitanoa - Ikastaroa Eibarren - Gehiago irakurri

Gipuzkoaren hirugarren ardatza

2011/03/24

Errepide-mapak kontakatilu samarrak gertatu ohi dira, errepide berriak egin ahala eraberritzen ez baldin badira berehala zaharkituak geratzen dira-eta. Honelako zerbait gertatu zaio Gipuzkoako Aldundiak argitara eman berri duen errepide-mapari, azken urteotan nahiko ondo dagoen bidea marraztea ahaztu baitzaio. Edo, behar bada, ahaztu nahi izan du, "Gipuzkoako biribilgunea"ri darion leloa ez izorratzearren.

Gipuzkoaren hirugarren ardatza - Gehiago irakurri