Lasai, ez du ezer egiten
Demagun mendian gora noala, eta baserri batean solte dabilen San Bernardo bat zaunkaka hasten zaidala. Ni begira geratzen naiz, pixka bat beldurtuta, alboan duen ugazabak txakurra oratu zain. Demagun ugazabak Hartz izenez deitzen duela txakurra. Eta demagun, halako batean, "lasai, ez du ezer egiten" esaten didala; ugazabak, ez txakurrak.
Laburbilduz: mendian gora, zaunkaka ari zait solte dagoen Hartz izeneko txakur handi-handia, ni pixka bat beldurtuta, eta jabeak dio ez didala ezer egingo.
Doazela popatik hartzera halakoetan "lasai, ez du ezer egiten" dioten txakur-jabeak.
Kokoteraino nago ni be bai. Zenbat bidarretan gertau jata gauza bera? Dozena bat?. Umiekin askotan, umia bera baino haundixagua dan txakur bat korrika juan harangana -proportziñoz pentsaizue benetako hartz bat doakizuela- umia, normala dan moduan ikaratu, eta jabiak txotxolada hori esan. Barkatu, kontua ez da bakarrik haginka ez dabela egitten, kontua da TXAKURRAK EZ DABELA BEZ ZERGATIK EZ UMIAK EZ NAGUSIAK IKARATU BEHAR!!! JODE!!! Eta esan deste: "Umia ondo erakutsita izan behar zenduan!" JOAN HARI PORKULO HARTZERA!!