Menéndez Pidalen teoria
Ez, ez da berria Ezkarai inguruan euskara nagusi zenik XIII. mendean, ez baitzuen alferrik Juan Bautista Merino Urrutiak horren berri eman orain 75 urte (El vascuence en el valle de Ojacastro, con una adición sobre el vascuence de Burgos. Madrid, 1936).
Batere berriak ere ez dira Emilianotar Glosen kodexean estreinako idatziak agertu ziren “Izioqui dugu” eta “Guec ajutu ez dugu” esaldiak, ondotxo bai baitakigu Euskaltzaindiak milurtea ospatu zuena Donemiliaga Kukulako Yuso monasterioan 1974 urtean.
Alfontso Irigoien, Errioxar Ikerketa Institutuaren ordezkaria, Luis Villasante euskaltzainburua, Juan Bautista Merino Urrutia eta Juan San Martin. Atzekaldean, Xabier Aranburu kazetaria. Donemiliaga Kukulako Yuso monasterioa, 1974.
Berri samarrak, aldiz, Errioxako mendialdean 1980ko hamarkadan aurkitu ziren hilerriak non, besteak beste, hamaika lagunen euskal kutsuko izenak agertzen diren, “sesenco” (La Laguna, Soria) esaterako, zezen-buru eta guzti.
Eta azkenik, berriagotzat edo jo behar Eduardo Aznarren beraren tesia, alegia: euskara ez zela izan Araba-Bizkaitik Errioxa aldera joan ziren euskal kolonoek eramandako hizkuntza, erromatarren aurretik ere bertako-bertakoa zena baino.
Hala ere, nago Eduardo Aznarren ekarpenaren balio erantsia ez ote den “politikoa” gehiago, “akademikoa” baino. Politikoa diot, zentzurik onenean, ausardia behar baita Nafarroari ere euskal erroak ukatzen zaizkion garaian Errioxa euskalduntzat aldarrikatzen hastea.
Eta ekarpen akademikotzat berri-berria ote den zalantzan jartzeari ekin diot, berriz, Ramón Menéndez Pidal filologoak orain dela ia ehun urte esan zuena gogoan hartuz: “En Burgos hay, efectivamente, colonización vascona (Báscones, Villabascones, Basconcillos, Baskuñana, Bascuñuelos…) mayor que en otras provincias (Palencia, Soria, Oviedo, Galicia, Portugal…) <…> y esto se comprueba por el hecho de que en la Rioja, donde hay un máximo de topónimos ibero-vascos no hay ningún pueblo llamado Báscones; su vasquismo no procede de colonización” (Sobre las vocales ibéricas de E y O en los nombres toponímicos. Revista de Filología Española, V, 1918).
En torno a la lengua vasca. Ramón Menéndez Pidal. Buenos Aires, 1962
Ea ondo ulertu dudan;