Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Continuará…

2011/06/29

Betidanik iruditu izan zait azpimarragarri gerra-osteko euskal abertzaletasunaren baikortasuna. Gerra galdu, aldegin behar izan, kristoren jipoia hartu, herri-erakundeak zein kultura-pizkundea suntsitzen ikusi eta, hala ere, berrogei urte itxaropenetan aldaketa noiz etorriko. Zenbaitek esango du baikortasun berbera zeriela abertzale ez zirenei. Baina ez dut nik horrela uste. Behar bada batzuok zein besteok galdu zituzten erakunde demokratikoak, baina denok ez zituzten maila berean nazio-erreferentziak galdu.

Continuará… - Gehiago irakurri

Donostia 2016: bake edo gerra santua

2011/06/29

Donostia izango da 2016ko Europako Kultur Hiriburu, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Zorionak hori posible egin dutenei: lan-taldea, herritarrak, agintari politikoak. Hortik zehar harrapatutako hainbat kontu, nireekin batera.

Donostia 2016: bake edo gerra santua - Gehiago irakurri

Saio misteriotsua

2011/06/28

Ez dakitt-eta zetaz dan. 080915 saio reziklaua da, eta bere azalpenian bersiño jokuan barri baiño ez dakat: "Bertsiño jokua: Donna donna / Dana dana (Joan Baez / Chava Alberstein / Donovan)".

Saio misteriotsua - Gehiago irakurri

Muskiztik dator barria

2011/06/27

Juan Santxez Saltzedo Aiarako jaunak Juan Ortiz Valmaseda Gaztelako Erregeren dirutzaina erail zuen 1420an eta, hartaz idazterakoan, Lope Gartzia Salazar muskiztarrak zehaztu zuen: “por esta muerte se dixo en vizcaya i en las comarcas de las vascongadas 'cer varri' que quere desir que nuevas, e respondieronle 'va barria' que quere desir buenas nuevas”.

Muskiztik dator barria - Gehiago irakurri

Donostia deskosmopolitizazio bidean

2011/06/26

Donostia deskosmopolitizatu beharra dago. Nork deskosmopolitizatuko du? Deskosmopolitizatuko duena deskosmopolitizatzaile onena izango da.

Donostia deskosmopolitizazio bidean - Gehiago irakurri

San Juan ilunabarra, Aitzuri gainetik

2011/06/26

Ene gustuko behintzat, benetan leku eder gutxi Sakoneta ingurua lakorik. Nekez beste inon Bizkaiko zein Gipuzkoako horrenbeste itsasbazter aldi berean ikusi ahal. Aitzuri gaineko Mendata alderdirik berezien-berezienetakoa da.

San Juan ilunabarra, Aitzuri gainetik - Gehiago irakurri

Araban bagare

2011/06/25

Orain dela 37 urte inguru, Urkiola barreneko Oleta haran galdu samarrean, Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin burutu zuten gaur egun ezagunenetakoa den euskal abestia: “Araban bagare”. Seguru gero sortzaile bikoteak sekula ez zuela uste izan harako kantak egungo arrakasta lortuko zuenik eta seguru ere geroztik kanta abestu izan duten euskaldunik gehienek ez dutela inoiz jakin nor izan ziren sortzaileak.

Araban bagare - Gehiago irakurri