Bizitzaz jabetu zen gizona goratu
  
  
  
    Amatiño
  
  
  
    2011/08/03 22:00
  
  
  
                   Gentza Belaustegigoitiaren omenetan jarritako bertsoak, Laudioko hiletan kantatuak.
                
            
            
        
                             
                             
Gentza Belaustegigoitia (1935-2011)
Gentzaren birjaiotzak gaitu hemen batu,
bere azken mezua nahi dugu ospatu.
Bizitzaz jabetu zen gizona goratu,
haren ildo beretik jarraitzen asmatu.
Gentza izan zintugun, euskaltzale sutsu,
solaskide jatorra, hizlari jakintsu.
Lagunik lagunena, ta guztion maisu,
ironiaz berbetan zinen nagusi zu.
Zoaz Gentza maitea betiko bakera,
zure falta sumatzen, guk dugu sobera.
Agur adiskidea hurrengo batera,
uste izan baino lehen, elkartuko gera.

