Killing pour la patrie
Gatxa egin jatak irakortzeko, baiña hizkera/idazkeriangaittik. Ez dok irakortzeko erreza dialoguak ez markatzian forma hori. Azkenian konpontzen haiz, baiña... egiñ arte kosau. Eta bestetik, ixa dana dok dialogua, etxagok narraziñorik ixa, paisajien deskribapenetatik aparte. Hortik aurrera, ederra dok liburua eta ederra kontakizuna. Ezin gordiñagua, hori bai: gerria dok. I Gerra Mundiala, gaiñera, ordurarte ezagutu bako salbajismo eta miseria maillia ekarri zebana –edo biharbada ezagututakua bai, baiña ez mediatizatuta-, eta sasoi bateko euskaldunen memoria kolektibuan su goriz grabauta geratu zana. Hortxe sartu dok Montoia, zuzen-zuzenian, eta modu basatixan pinttatzen jok alkartasun faltia (Etxegoien eta Landa), euskaldunen artekua nahiz bestelakua (Etxegoien eta Mandel), odolan mozkorra (hildako enfermeren bortxaketia) eta ideia politten gorpuzte terrenal eskasa (anarkismua eta komunismua). Lehelengo gerra mundialeko postal estatikuak hatsez bete eta mobitzen hasi jataz, unekada batez.