Futbol-babesletza maldan behera
Azken urteotan, hiru miliotik bostera bitartean jaso ahal izan dituzte goi mailako lau talde horiek denboraldiko, hainbat iragarki bularrean eramateagatik. Baina, krisia krisi, merkatuak maldan behera egin du nonbait eta, oraintsu arte balio edo merezi zuena, erabat garestitzat jotzen da orain.
Valentziak ez du lortu Suediako Unibet apostu-etxearekin azken hiru urteotan indarrean izan duen hitzarmenari eusterik eta zuritan atera beharko du. Antzerako zerbait gertatu da Sevillan, non Filipinetako 12bet apostu-etxeak ere hanka egin duen.
Beste horrenbeste, gertatuko zaio Vila-reali, aurrerantzean ez baititu jasoko azken bost urteotan Castelloko Aireportuak (Diputazioak) denboraldiko ordaindu izan dizkion hiru milioiak. Eta are gutxiago gero Madrilgo Atléticok, agur esan beharko die-eta Hego Koreako KIA auto-markak azken sei urteotan denboraldi bakoitzeko luzatu izan dizkion bost milioi euroei. Gauzak honela, aberatsenak eta xumeenak baino ez dira itxura denez geratzen. Elitean, Bartzelona eta Real Madrid. Apalen artean, Athletic eta Real.
Mailarik gorenean, Qatar Foundation-ek 30 milioi euro ordainduko omen dizkio Bartzelonari eta Bwin apostu-etxeak ostera, 23 milioi Real Madridi. Apal samarren artean, Muskizko findegiak 2,1 milioi Athletic-i Petronor jartzeagatik eta ozta-ozta 2 milioi Telefonicak Zaragozari. Valentziako Diputazioak, berriz, 1,7 milioi Levanteri eta Gipuzkoako Diputazioak 1,2 milioi Real Sociedad-i “Gipuzkoa, euskararekin bat” adierazteagatik.
Bestalde, hurrengo denboraldian Landabengo (Iruñea) Volkswagen Osasunaren babesle nagusia izango ote den aipatzen ari da egunotan Nafarroako komunikabideetan. 1,20 milioi euro bezainbateko ordaina izango ote den azaldu ere azaldu da.
Erika, San José, Susaeta eta Llorente
Xabi Prieto
Oraingoz, komunikabideen zurrumurrua edo guraria baino ez
Ez nauk zuzenean entzuteko denboraz heldu, baina sistemak aurrekoa berreskuratzeko aukera ematen dik, jakina.
Hire blogean erantzun deuat.
Eskerrik asko.