Blogak
Autokarabana (Fermin Etxegoien, 2009)
2011/09/02Abuztuan irakurritako liburuetako bat. Oñati eta Bilbo artean idatzitako eta kokatutako eleberria. Kooperatibak, euskara, 40 urtekoon krisialdia,... eguneroko kontuak azaltzen dizkigu Etxegoienek, baina modu berezian kontatuta. 2010. urteko Euskadi Saria. Gustura irakurri dut.
ETB1-ean, sare sozialen pribatutasunaren inguruan
2011/09/02Egosurfing pixka bat. Atzo ETB1-ean izan nintzen, Euskadi Tropikala programan sare sozialen eta bereziki Facebook-en pribatutasun arazoen inguruan hizketan.
Pilotaleku bakartiak
2011/09/01Iparraldeko hainbat pilotalekuk Kunderaren "izatearen arintasun jasanezina" gogoratu ohi digu. Hegoaldeko frontoien hormatzar sendo bezain zindoak umetatik ezagutu izan ditugunontzat Iparraldeko pareta bakarreko pilotalekuek zeharo airosak dirudite. Hemengoak etxartean gizarteratzen zaizkigun artean, hango hainbat bakarti azaldu ohi da edozein muinoren lepoan. Hegoaldeko pilotalekuei zarata eta abarra darizkie. Iparraldeko zenbaitek, aldiz, benetako pilotaleku ezik, pilotalekuaren omenez eraikitako monumentu isila ematen du.
Teknologia berdinezen bateratzea ez da nahikoa
2011/08/30Teknologiaren aukerak ikaragarriak dira. Gero eta nabarmenagoa, euskarri berdinezen konbergentzia. Baina teknologien bateratasuna ez da berez nahiko. Horrez gainera, oraintsu arte bestelako teknologiaz baliatu izan diren profesionalen egokitzapena ere behar da… edo beste belaunaldi bat noiz etorriko zain egon beharko.
Donazaharre - Senargai galdez
2011/08/30Aldarian ezkutauta dagon granujiak, ¿zer ez dau entzungo, errezutan dagon jentian partetik? Tradiziñozko ipoiñetan, neska-mutil zaharrak izaten dira burla eta barre askoren hartzaille. Ale honetan legez.
Venezuelako libururik zaharrena Donostian argitaratua
2011/08/28Caracasko Biblioteka Nazionalaren kutxa gotorrean gordeta dituzten libururik berezienen artean dago “Descripción exacta de la provincia de Benezuela” (Joseph Luis de Cisneros. Valencia, 1765) deritzan alea. Garai batean, Venezuelan sekula argitaratutako lehen liburua zelakoan giltzapean gordeta zen arren, egungo bibliografiak segurutzat jotzen du Donostian inprimatutako liburua dela.
