Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / AmaiETA

AmaiETA

Mikel Iturria 2011/10/17 22:39
Aieteko Konferentzia pasa da. Beste urrats bat.

Eskolan jai-eguna zen. Tio Antoniok kamioia zuen garai hartan eta egunpasa joan nintzen berarekin toki batetik bestera. Gogoan dut Eratsunetik pasa ginela, Retegi txapeldunaren herritik.

Poz-pozik pasa nuen eguna. Lehen aldia nuelako kamioi batean hara eta hona ibiltzen nintzela.

Gogoan gorde dudan beste gauza baina, tristea da. Iluntzean, etxerako bidean, Goardia Zibilaren kontrola zegoen Oiartzunen. Osabak ea zer gertatzen zen galdetu zion pikoletoari eta honek erantzun Oiartzungo alkatea akabatu zutela arratsaldean.

Ez nuen eguna gogoratzen, baina Google-n bilaketa egin ondoren jakin dut egun hori 1975eko azaroaren 24a izan zela. Gizon hura Antonio Etxeberria Albisu zen. 33 urte zituen eta herriko alkate frankista zen.

Nik 7 urte nituen. Eta eskolan jai-eguna genuen Franco azaroaren 20an hil zenez, astebetez itxi zituztelako ikastetxeak.

Hau da ETAren inguruan nire buruan erregistratuta dudan lehen oroitzapena eta hori etorri zait burura gaurko konferentziaren ondorioz atera den adierazpena dela-eta, batzuk zalapartaka ikusi ditudanean sare sozialetan.

Amaieta.

Amaieta, este apunte en castellano.

Luistxo
Luistxo dio:
2011/10/18 17:52

URLaren propaganda sartu dut Gaia alorrean aurreko erantzunean! Barkatu!

Luistxo
Luistxo dio:
2011/10/18 17:46

Nik ez dut gomuta zehatz bat baina uste dut ulertzen dudala zer esan nahi duzun, eta zurekin nago. Xabier Letek ere esan zuen eta Joxe Aranzabalek jaso zuen.

iturri
iturri dio:
2011/11/01 20:30

Aupa, Patxi.

Ahaztuta nuen ez nizula ezer esan honi buruz... eta oraintxe konturatu naiz.

Bai, poztekoa izango litzateke horrelako oroimenik ez izatea hurrengo belaunaldiek, baina ikusteko dago ere nola ematen diogun buelta egoera ekonomikoari. Hori ere ez baita makala izango.

Besarkada bat, Patxi.

iturri
iturri dio:
2011/10/19 01:47

Oso aproposa lotura hori, Luistxo.

Eskerrik asko.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2011/10/23 00:14

Neuk ez dot gogoan zein dan neure lelengo oroitzapena, baina bai bata bestearen atzetik jasotzen joan nintzala: Yoyes, Irene Villa, Hipercor, Boluetan hil ziranak, Miguel Angel Blanco...

Halandabe pozik nago geure Pello eta Aiora antxumeek ez dabela eduki be izango holako gomutarik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter