Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Megabyte gutxi eta pezeta asko

Megabyte gutxi eta pezeta asko

Amatiño 2011/10/15 23:00
Emaztea zenaren paperen artean aurkitu dut ordenagailua erosteko 1990an BBVrekin sinatutako “leasing” hitzarmena. Zorioneko ordenadoreak 20 MBko disko gogorra zuen eta 396.980,00 pezetako faktura hogeita lau hilabetean ordaindu behar izan nuen. Megabyte gutxi eta pezeta asko.

Erabat ahaztua nuen arren, agiriak gogorarazi dit orduan erosi nituen Olivetti markako ordenadorea (nire bigarrena) eta inprimagailua 396.980,- pezeta kostatu zitzaizkidala, 2.400 euro inguru. Egungo 4.800 euro alegia, azken hogei urteotan Kontsumorako Prezioen Indizea ia-ia bikoiztu egin da-eta (+%97,4).

Batere zalantzarik gabe diru dezente asko gero 20 MBko disko gogorra baino ez zuen ordenadore petralaren truke. Nik ezer gutxi dakit kontu hauetaz baina, oso oker ez banago, nire argazki-makinaren bospasei erretratu aski lirateke memoria hori ahitzeko eta edozein pendrivetxok omen du egun giga bat. Hau da, mila mega, nire orduko 50 ordenadore bezainbat edo.

Baina zergatik gorde ote zuen emazteak nik erositako ordenadorearen leasing hitzarmena? Ba, besteak beste, berak ere sinatu behar izan zuelako. Ni ez nintzaien nonbait fidagarriegi BBVren kontratu-egileei eta nire emazteak sinatu behar izan zuen fidatzaile edo bermatzaile gisa.

Leasing, bermatzaile eta guztiko hitzarmena, 20 MBko ordenadorea erosteko… duela hogeita bat urte baino ez.

PC 1990

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: