Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Steve Jobsen benetako ume gipuzkoarrak

Steve Jobsen benetako ume gipuzkoarrak

Luistxo Fernandez 2011/10/17 08:43

Ez nieke erreportaia honetan agertzen direnei (tartean apreziatzen ditudan lagunak) edo artikuluaren inspiratzaileari (Iñigo Kortabitarte, suposatzen dut) kontra egin nahi, baina Steve Jobs-en benetako lehen ume gipuzkoarrak 1980ko hamarkadaren 2. amaieran hasi ziren ernaltzen. Joxe Aranzabal izan zen bataioaren aita-pontekoa, Arrasaten, eta hornitzaile nagusia, oker ez banago, Gros auzoan zegoen Raxon informatika-denda izan zen. Autoediziorako Mac eta inprimagailuak ziren Apple-ren orduko produktu izarrak, eta softwarearen aldetik beste etxe batzuen ekarpenak, hala nola Aldus Freehand edo QuarkXPress bezalako programak. Baita Microsoft Word ere, orduko Windowseko testun editoreak baino txukunagoa baitzen MSren produktu hura, Mac-etan interfaze iraultzaile bat zeukana!

Ume haiek izan ziren euskarazko herrietako aldizkariak, eta Arrasate Press izan zen haietan lehena.

Bai, badakit, erreportaia zehatz hori ez da horrenbeste Apple produktuen inguruko ezer, baina, tira, #esanbeharnuen eta barkatuko didazue. Ze Gipuzkoa iristen da Zarauzko peajetik haratago ere. Eta bai, euskaraz funtzionatu izan duen ekintzailetza teknologiko eta komunikatiboaren historia bat ere esistitzen da.

Iñigo Kortabitarte
Iñigo Kortabitarte dio:
2011/10/17 14:17

Mila esker Luistxo zure iradokizunagatik asteburu honetan argitaratutakoari buruz. Dena den erreportaiaren helburua ez zen hainbeste Apple produktuen erabileran nor izan zen aintzindari Gipuzkoan azpimarratzea, baizik eta inguruan ditugun zenbait ekintzaileen lanari prestigioa eman. Ekainean diariovasco.com sarien banaketa aprobetxatuz antolatu genuen "baikortasun digitala" ekimenarekin batera, edo eta Klik eta Klik egitasmo pedagogikoaren barruan 14 eta 15 urteko gazteekin izaera ekintzailea bultzatzeko jorratzen ditugun edukiekin batera, erreportaia ekimen multzo baten zati bat baino ez da norabide horretan. Tira, ea guztion artean lortzen dugun :)

Besarkada bat eta eskerrik asko berriz ere.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2011/10/17 13:16

Egia da, 1988an Arrasate Press plazaratu zenean, Mac ordenagailuekin egiten zuela lan. Erabaki horrek ondorioak izan zituen euskarazko herri aldizkarigintzan, atzetik etorri ziren herri aldizkari gehienek Mac ordenagailuak hartu baitzituzten lan egiteko. Hala ere, nik dakidala, aurretik baziren batzuk Mac sistema erabiltzen zutenak: Elhuyar aldizkaria eta Jose Luis Agote, esate baterako.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004