Blogak
Iguazelgo Andre Maria
2011/09/05Aragoiko Erresumaren lehen errege Ramiro I.a (1006–1063) izan zen, Iruiñeko Antso Nagusiaren (992-1035) eta beronen Oibarko Antsa maitalearen fruitu. Nonbait nafar gortean etorkizun handirik ez eta… beste erresuma bat sortzea baino ez zitzaion gure Ramiro gazte kementsuari otu, gero Nafarroakoaz jabetzeko. Hura bai gazteria adoretsua!
Bideo-jokoen industria, interfazeetan aitzindari
2011/09/05Ordenagailu eta antzeko gailu digitalekiko interfazeetan apenas izan den aldaketarik urte-mordoxkan: outputa jasotzeko pantaila eta bozgorailuak erabiltzen ditugu, eta inputa emateko batez ere teklatua eta sagua erabiltzen jarraitzen dugu. Aldiz, bideo-jokoen munduan iraultza gertatu da azkenaldian: irteera pantailaren bidez ematen jarraitzen bada ere, jokoekin elkarreragiteko modu berriak sortu dira (Wii-aren agintea, Kinect kamera...), denbora gutxian nagusi bihurtuz. Eta baliteke interfaze-mota berri horiek ordenagailu arruntetara ere salto egitea, erabilera batzuetarako behintzat.
Karroza bat bihurtzen ari naiz
2011/09/05Umetan, "carroza" hitza musikarekin lotzen nuen batez ere, musika zaharkitua gustatzen zitzaion jendeari deitzen genion "carroza"
Garoa kresala baino gehiago da bertsotan
2011/09/03“Perdonadme una digresión relacionada con el humor de los bertsolaris vascos. Y es que se da el caso de que la mayoría de ellos son de tierra adentro. Apenas sí han existido marineros bertsolaris. Es más: los bertsolaris de la costa --los Txanka de Orio, por ejemplo—han sido también en su mayoría labradores, nacidos en caserío y dedicados a las labores del campo” (Antonio Arrue, 1971).
Sinsorgadak eta Erdi Aroko airiak
2011/09/02080714 saio reziklaua. Nere oharretan ez dot gorde zeri buruz berba egin neban (betiko sinsorgadak izango zittuan kontizu...). Bai bertsiño jokua hirukotxa izan zala: "Entre le boeuf et l´âne gris", "Bereterretxen kanthoria" eta "Pazko gaüerdi ondua" alderatu nittuan, relaziño estuan dagozen hiru kantu.
Autokarabana (Fermin Etxegoien, 2009)
2011/09/02Abuztuan irakurritako liburuetako bat. Oñati eta Bilbo artean idatzitako eta kokatutako eleberria. Kooperatibak, euskara, 40 urtekoon krisialdia,... eguneroko kontuak azaltzen dizkigu Etxegoienek, baina modu berezian kontatuta. 2010. urteko Euskadi Saria. Gustura irakurri dut.
ETB1-ean, sare sozialen pribatutasunaren inguruan
2011/09/02Egosurfing pixka bat. Atzo ETB1-ean izan nintzen, Euskadi Tropikala programan sare sozialen eta bereziki Facebook-en pribatutasun arazoen inguruan hizketan.
Pilotaleku bakartiak
2011/09/01Iparraldeko hainbat pilotalekuk Kunderaren "izatearen arintasun jasanezina" gogoratu ohi digu. Hegoaldeko frontoien hormatzar sendo bezain zindoak umetatik ezagutu izan ditugunontzat Iparraldeko pareta bakarreko pilotalekuek zeharo airosak dirudite. Hemengoak etxartean gizarteratzen zaizkigun artean, hango hainbat bakarti azaldu ohi da edozein muinoren lepoan. Hegoaldeko pilotalekuei zarata eta abarra darizkie. Iparraldeko zenbaitek, aldiz, benetako pilotaleku ezik, pilotalekuaren omenez eraikitako monumentu isila ematen du.
