Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Argazkilaritza dokumentala

Argazkilaritza dokumentala

Asier Sarasua 2011/12/06 23:25
Azken asteotan UEUk antolatutako ikastaro batean egon gara. Argazkilaritza dokumentalaren inguruko ikastaroa izan da. Oso interesgarria. Begirada eta ikuspegia zabaldu dizkit.

Argazkigintza Dokumentala izan da UEUk antolatutako ikastaroaren izena eta Jesus Mari Arruabarrena argazkilaria izan dugu irakasle. Ikastaroan zehar dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertu ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar). Ikastaro teoriko-praktikoa izan da eta irakasleak behin eta berriz azpimarratu du norbere estiloa bilatu beharra, sormena garatu beharra, argazkilariak bere ikuspuntua ematearen garrantzia.

Oso ikastaro interesgarria izan da. Nire muga tekniko eta artistikoak oztopo nabarmena dira nik neuk "benetako" argazkiak ateratzeko, baina oso baliagarria izan zait ikastaroa. Begiak zabaltzeko, argazkilaritzaren inguruko beste ikuspegi bat izateko. Askoz zabalagoa. Askoz irekiagoa. Aberasgarria izan da, zalantza barik, alderdi horretatik.

Azken hamarkadetako argazkilaririk interesgarrienen lanak ikusi eta aztertzeko ere balio izan digu. Estilo, garai eta ikuspegi oso-oso ezberdineko artistak. Eta hori ere ederra izan da, erabat argigarria. Hona ekarriko ditut ikastaroan ikusitako zenbait argazkilariren zerrenda, beste zenbaitentzat ere interesgarria izan daitekeelakoan:

 

Berritzaileak, klasikoak, apurtzaileak, heterodoxoak... Denetarik ikusi dugu, denetatik ikasten baita. Datozen egunotan, denbora hartzen badut, horko batzuen lanak ekartzen hasiko naiz blog honetara. Hasteko, orain 120 urteko (bai, 120 urteko) argazki moderno bat.

Stieglitz, The Terminal, New York

Alfred Stieglitz, 1892

Eta hemen beste argazki eder gutxi batzuk.

Brassaï, 1934

http://www.historyplace.com/unitedstates/lange/dor27.jpg

Dorothea Lange, 1935 inguruan

http://www.alexeytitarenko.com/cityshadows_pix/city_pict3a.jpg

Alexey Titarenko, 1994

 

Christophe Agou, 2002

 

etiketak: argazkiak
@argazkilaritza
@argazkilaritza dio:
2011/12/07 23:29

Asier a ze argazkilari zerrenda! nik duela gutxi August Sander argazkilaria ezagutu dot. Ufff ikaragarrizko deskubrimentua niretzat!

Amatiño
Amatiño dio:
2011/12/07 13:56

Sekulako enbidixia emon destak. Jubilau ostian egin biharreko zerrenda luzian (gero ta luziagoa) sartuko juat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz