Euskarazko 5 komiki berri (zuzenketa: 8 komiki berri!)
Garai honetan ateratzen dira urtero euskarazko komiki nobedaderik gehienak, Getxoko komiki-azoka, Durangoko Azoka eta Gabonak direla-eta. Eta aurten ere uzta ederra daukagu: 5 komiki berri argitaratu dira euskaraz (gutxienez; nik hauen berri dut, agian gehiago ere badaude...).
Udaberririk ankerrena Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiak dituen komikia da. Durango 1936 Kultur Elkarteak atera du,eta dendetara Elkar argitaletxearen bidez iritsiko da.
Bestetik, IkasElkar argitaletxeak 1512 Nafarroa - Amets urratua komikia atera du, Joseba Asironen gidoia eta Martintxoren irudiekin.
Elkarrek ere ZaldiEroaren De rerum natura 4 atera du, bere zinten bildumaren 4. alea.
Bestalde, aurreko batean aipatu genizuen Ikastolen Elkarteak Azken garaipena argitaratu zuela, Xabiroi komiki-aldizkarian azken bi urteetan agertzen joan den istorioaren albuma, Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiak dituena.
Azkenik, Ondarruko Luterl Taldeak Azken mohikanoak hemen gaude atera du, Ion Iñaki Artetxe Egañarena.
Badugum, beraz, komikizale euskaldunok (geure buruei) zer oparitu Gabon hauetan! ;-)
EGUNERAKETA: Beheko erantzunetan Iñakik esan bezala, Asterixen 2 album ere atera dira euskaraz Salvaten eskutik, Goscinny eta Uderzok egindako klasikoetakoak, Asterix gladiadorea eta Asterix eta Godoak hain zuzen ere. Eskerrik asko, Iñaki!
Irudia: Uderzo
EGUNERAKETA 2: Eta Ibanek utzitako beste erantzun baten bidez jakin dugunez, 1986an Habeko Mikek kaleratutako Indianoa album klasikoa, Gregorio Muro Harriet gidoilari eta Francisco Fructuoso marrazkigile duena, Galtzagorrik berrargitaratu du bere Klis-Klasikoak sailean.
Irudia: Francisco Fructuoso
Eta ez ahaztu Francisco Fructuoso eta Gregorio Muro Harriet-en "Indianoa" komiki zaharraren berrargitarapena, Galtzagorrik bultzatutako Klis-Klasikoak sailaren barruan:
http://www.katalogoa.org/produktuak/liburuak/indianoa