Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Omnia pervia

2011/12/21

Igandero, 12etako meza ostean, Jesus Mari Zabaleta parrokoak bere ardurapeko eliza erakutsi ohi die bertaratzen diren guztiei. Segurutik IESU eliza da gaur egun Donostian bisitatu daitekeen arkitektura-lanik interesgarriena eta Zabaleta bera dugu gidaririk adituenetakoa. Ordubete luzeko bisita, bertatik bertara patxadaz eta xehetasun handiz, nahi beste galdera egiteko aukera eta guzti. Omnia pervia.

Omnia pervia - Gehiago irakurri

Krismas partikular bat Ekaingo zaldiekin

2011/12/21

Ondo igaro ditzazuela denok Gabonetako egun hauek. Przewalskiiren zaldien irudiekin egin dezazuela amets. Ekaingo eta Chauveteko leizezuloetako artisten eta gaur egungo banksyen alde egin ezazue topa.

Krismas partikular bat Ekaingo zaldiekin - Gehiago irakurri

Azpitituluak egiteko motibazioa eta metodoa

2011/12/20

2011an jauzia eman du Azpitituluak.com-ek, euskaratutako filmen datubasea asko hazi da. Meritua banatu beharrekoa da. Xabier Aramendik ehun film inguru euskaratu ditu aurten, asko Azpitituluak.com-en bertan, eta gero OpenSubtitles.org webgunean jarraitu du. Eta JatorrizkoBertsioa.com eta Filmazpit.eu ekimenak ere abiatu dira. Guztien ekarpenekin, azpidatzi euskaldunak maite ditugunak zorioneko gaude.

Azpitituluak egiteko motibazioa eta metodoa - Gehiago irakurri

Kaso egittiaz

2011/12/20

Badakagu pegoran neska punki bat, kristonak eta bi egitten dittuazenak kasurik egin bihar ez izateko. Barre asko egitten dogu berakin. Berakin zinttan kruzau, eta derrepente kaleko bestekaldera begiratzen dau belozidade arpegixakin, zeozek atentziñua poderosamente deittu izan baletsa legez (guzurra, guri agur ez egittiarren baiño ez da)

Kaso egittiaz - Gehiago irakurri

Lizardiren baratzean beti dago zerbait

2011/12/19

Alea jacta est. Raxoi izango dugu datozen lau urteetan Espainiako gobernuburu. Zer egin? Lizardiren baratza landu.

Lizardiren baratzean beti dago zerbait - Gehiago irakurri

Elkartzen gaituena

2011/12/19

“Elkartzen gaituena” aldarrikatzea ez da berria. Euskal abertzaletasunak urteak (omen) daramatza horren guran. Baina arazoa ez da berdin samarrak biltzea, berdinezak elkartzea baizik. Eta horretan ez dugu asmatu. Ahaleginik ere ez dugu egin. Ez dugu nahi izan.

Elkartzen gaituena - Gehiago irakurri

Haizia eta pintadak

2011/12/18

Udazken goiz haizetsu baten irudixak, musika intimista batek lagunduta, eta Lekeittion bildutako azken pintada ikusgarrixak erakutsitta. Brand new Kurosawel production (4'30'')

Haizia eta pintadak - Gehiago irakurri