Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Bergaran aspertu, luzamendutan ibiltzeaz

2012/12/30

Protesta gisa, asper-asper eginda, zakar-poltsak leihotik esekitzea erabaki duten bergararrek Axularrena gogorarazi digute: “Zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”.

Bergaran aspertu, luzamendutan ibiltzeaz - Gehiago irakurri

"El reloj de Mr. Darwin" (Juan Luis Arsuaga, 2009)

2012/12/30

2009. urtean "Darwin urtea" ospatu zen mundu osoan (bere jaiotzaren 200. urteurrena eta "On the Origin of Species" liburuaren 150. urteurrena). Data horren harira, Juan Luis Arsuaga paleontologo ezagunak liburu interesgarria argitaratu zuen Darwinen bizitzaz. Darwin gogoan baina, gehienbat, eboluzioa hizpide.

"El reloj de Mr. Darwin" (Juan Luis Arsuaga, 2009) - Gehiago irakurri

Mahaia, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzarrarena ote?

2012/12/29

Bakartxo Tejeria buru duen Mahaia albiste dugu egunotan. Harako Mahaiak adostu du urtarrilaren 14tik aurrera lan-batzordeak osatzeari ekitea eta Mahai berberak zehaztu ditu hilaren 24an zein 31an eratu beharreko lehen ohiko bilkurak. Hala ere, zorioneko Mahai erabakitzaile hau, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzararena ote?

Mahaia, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzarrarena ote? - Gehiago irakurri

Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan

2012/12/28

2005eko azaroan jaio zen Noticias de Gipuzkoa. Gaur, 2012ko abenduaren 28an, 55 pertsona ari dira bertan lanean. Enpresak 21 kaleratu nahi ditu. Noticias de Alavan, berriz, 15.

Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan - Gehiago irakurri

Nazioarteko euskal presentziaren erronka

2012/12/27

Marian Elorza izango da –honezkero da-- Lehendakaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritzaren idazkari nagusi berria. Zumarragarra da kargu honetaz arduratuko den lehen emakumea eta, seguru asko, denetarik, arduraz jabetu aurretik nazioarteratze-esparruaz profesionalik jantziena.

Nazioarteko euskal presentziaren erronka - Gehiago irakurri

Umiak labañekin

2012/12/27

Ondo konektatzen dot Lopezekin: foballaz edo egualdixaz berbarik egitten ez daben pertsonak asko estimatzen jittuadaz nik; baitta isilik lasai egoten dakixenak be.

Umiak labañekin - Gehiago irakurri

Joxe Mendizabalen Gabonetako kanta-gaua

2012/12/25

Eguberritako "Euskal kantuen gaua" saioa ETBren klasikoetakoa da honezkero. Ez dakit hamazazpigarren urtea-edo ez ote den. Natxo de Feliperen asmakizunetako bat, oso oker ez banago. Ez da inondik ere batere erraza erdipurdika baino kantatzen ez duten hirurogeitaka lagun itxurak egiten jartzea. Inork meriturik baldin badu, Joxe Mendizabal musikariak. Eskerrik asko, Joxe. Hirea bai, kristoren pazientzia.

Joxe Mendizabalen Gabonetako kanta-gaua - Gehiago irakurri

Olentzero eta Mari Domingi, eskutik helduta

2012/12/24

Olentzero eta Mari Domingi gaur eguerdian heldu dira Debara, elkarrekin, eskutik helduta. Nire sasoikook ez genuen Olentzerorik ezagutu umetan, ezta nire seme-alabok Mari Domingirik ere. Baina bilobek, ordea, ez dute besterik ezagutu. Tradizioa omen. Aittitta eta amama, eskutik helduta, elkarrekin paseatzen ezagutuko al dute?

Olentzero eta Mari Domingi, eskutik helduta - Gehiago irakurri