Hartz Txikixari gorazarre
Telebisiñorik bako etxe honetan, Nikok “los marraskis” nahierara ikusten jittuk, ordenadorian, eta gu inguruan ibiltzen garanez, begizeharka bada be, bere “pelikula” guztiak fitxauta jakaguz onezkero. EITB-ko webgunia erabiltzen juagu horretarako: Nikok badaki onezkero barruan nabigatzen, arratoia erabillitta, eta momentuz ez detsagu ezer zentsurau bihar izan. Trankilidadia.
Danetik ikusten jittuk, batetik probau eta bestetik probau. Gaiñera –ume guztien modura- etxakak erreparorik txatalak behiñ eta barriro ikustiakin, eta kaso batzutan dialoguak be buruz jakik. Hórren artian, jakiña, faborito batzuk jittuk. Oker ez banago, “Abeltxoroak”, “Etxekaltetxoak”, “Shin Chan”... baiña danen gaiñetik, “Hartz Txiki”.
Azken honen sintonixia entzutzen doten bakotxian, satisfakziño morokua sentitzen juat. Izan be, asko gustatzen jatak Hartz Txiki horren marrazkixak Nikori hainbeste gustatzia. Bere izaerian ezaugarrixa izan lajeikek, eta nere ustez pozgarrixa dok hau; umia ondo bideratzen gabizela-edo... (gero... ikusiko dogu haiziak nundik jotzen detsan).
Marrazki landuak dittuk (seguro estilo horrek izenen bat ba dakala). Musika lasaixa, abots gozuak, argumentu edukatibuak... Bestietan ohizkuak dirazen estridentzia, trepidaziño eta tronpeta-desafiñau-abotsekin kontrastia egitten jok, eta egixa esan, pakeune bat izaten da “telebisiñua ikusteko orduan”.