Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Nolakoa izango da Durangoko 48. azoka?

Nolakoa izango da Durangoko 48. azoka?

Mikel Iturria 2013/02/18 23:20
Bai, nolakoa izango da 48. azoka? Eta 49.a? Eta 50.a? Eragile guztiak elkar ulertzera kondenatuak daude.

Euskadi Irratia izan zen Gerediaga Elkarteak Aiert Goenagaren lan-kontratua eten egin zuela iragarri zuen komunikabidea. Nik Zuzeun irakurri nuen: Aiert Goenaga proiektutik kanpo utzi du Gerediaga Elkarteak.

Kanpotik ez da erraza jakitea zer gertatu den. Zuzendaritzan giroa nahasia zegoela entzuna nuen, baina gehien harritu nauena izan da Gerediaga Elkartearen komunikazio-politika. Egun batzuk lehenago jakinarazi omen zioten Goenagari albistea, baina kosta egin zitzaion Gerediagari oharra argitaratzea (kontratuaren ez berritzea, pdf lotura).

Berandu eta gaizki ibili ziren, albistea plazaratu ondoren, atzetik: "Aiert Goenagak Azokaren eredu berria finkatzen ahalegin handiak egin ditu baina, zoritxarrez, ez du zintzo jokatu Gerediaga Elkartearekin" (pdf loturan ikusten da hutsuneak daudela hitzen artean, berridazten ibili izan balira bezala). Normala denez, kaltetuak bere burua defendatu behar izan zuen eta Ahotseneako arduradunak, Gotzon Barandiaranek, pazientzia galdu.

Bere garaian esan zen oso arrakastatsua izan zela 2012ko edizioa. Hala ere, hemen ere baina: "Aurtengo Azoka arrakastatsua izan da bisitarien aldetik, milaka etorri dira geurera, baina uste baino galera ekonomiko handiagoa eduki dugu". Nola neurtzen da Azokaren arrakasta?

Aitortu behar zaio Gerediaga elkarteari urte hauetan guztietan egindako lana, baina elkarteak ere zintzo jokatu behar du bere buruarekin eta gainerakoekin eta ondo pentsatu zein izan beharko lukeen bere papera hemendik aurrera.

Karmelo Landaren proposamena dago igandeko Berrian: Gerediaga, Goenaga eta eragileen alde. "Gerediaga, praktikan, «instituzioen Instituzioa» bihurtu da 47. Azoka honetan", dio Landak.

Alberto Barandiaranek Azoken ereduak izeneko artikulua sinatu zuen larunbatean Berrian. Gune ezberdinek zer nolako arnasa eman dioten Azokari berari aipatzen du bertan Barandiaranek. "Ahotseneak aurpegiak erakutsi zituen. Tokia eman zien idazleei, musikariei".

Hori guztia ez omen dago ezbaian. Irakurri dugunez, osteguneko bilera tiraberatsua izan bazen ere, gustura eta itxaropentsu atera omen ziren guneetako arduradunak. Espero dezagun gauzak baretzea eta konponbidea aurkitzea, euskal kulturarentzat, are gehiago industriarentzat, plaza ezinbestekoa baita Durango.

Ezinbestekoa bada, baina indartu beharra dago antolakuntza. Askok aipatu izan dute plan estrategiko bat egina dagoela. Nik ez dut ezagutzen, baina pena ematen du ikusteak euskal kulturaren (industriaren) erakusleiho den azokak zein zutabe ahulak dituen.

Goenaga berriro hartuko dute? Haren ordezkoren bat izendatuko dute? Ez dute inor hartuko? Erantzunik gabeko galderak oraingoz.

Eragile guztiak elkar ulertzera kondenatuak daude. Ez dago beste aukerarik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter