Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Polita… iraun zuen artean

Polita… iraun zuen artean

Amatiño 2013/02/17 23:00
Anquetilen gaineko eibartar anekdotak gogorarazi dit Hermann Bondi fisikariak eman zidan erantzuna: “polita izan zen, iraun zuen artean”. Jakina, ikerlariak ez ziharduen txirrindularitzaz, unibertsoaren sorreraz eta kosmologia-teoriaz baizik. Hala ere, zientziak Bondiren ustea gainditu arren, maisuak ez zuen umorerik galdu.
Polita… iraun zuen artean

Hermann Bondi

Hermann Bondi, Thomas Gold eta Fred Hoyle zientzialariek Egoera geldikorraren teoria (Steady State theory) garatu zuten 1948an eta, ondoko hamarkada bietan, indarrean iraun zuen, Big Bang deritzan teoria erabat nagusitu arte.

Aipatu teoria bien arteko aldea hiruzpalau lerrotan laburbiltzekotan, gogoratu beharko Big Bang ereduaren arabera unibertsoa noizbait hasi zela eta, geroztik, hedatuz eta zabalduz ari dela, etenik gabe. Egoera geldikorraren ereduari jaramonik eginez gero, aldiz, unibertsoak ez du denborarik, betidanik nolabaiteko eraberrikuntzari eusteko gauza izan baita eta izango.

Cambridge unibertsitatean ezagutu nuen nik Herman Bondi, 1986an, Pedro Migel Etxenikeri esker bertan egin nituen bizpahiru egunetan. Eta, aukeran, afalosteko giroan, ezin ba galderarik petralena egiteke utzi.

 Eta, zer sentitzen da zientziak ukatu-edo egiten duenean norberak hainbat urtez aldarrikatutako unibertso-teoria?

 Polita izan zela, iraun zuen artean.

Big bang

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: