Blogak
Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai
2013/09/09Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausartu izenburu horrekin bidaltzera. Funtsean, artikuluan zera defendatzen dut, euskal kulturaren osagai nagusitzat euskara jartzean, ez berbazkoak diren kultur adierazpideak, dantza kasu, bigarren mailan geratu direla.
Futbolean egin izan balute, Urdaibai txapeldun
2013/09/08Partida amaitu, errefereak jokaldi guztiak ontzat eman eta azken emaitza ere jendaurrean ezagutarazi ostean, lehorreko epaileek erabaki dute txapela galtzailearen mesedetan. Donostiako Kontxan gertatu da, gaur, bazkalaurretik.
Jainkoaren hatza
2013/09/07Tanzaniako Ngorongoro eremuan --eta Serengeti parkean, oro har— bertako masaiek “Jainkoaren atzamarrak” deitzen diete, iluntze aldera, arratseko azken eguzki-izpiak hodeien artean berreiatzerakoan, sortarazten diren argi-errainu sendo samarrei.
Zamorako modernismoa
2013/09/06Arteaz nahiz arkitekturaz hutsaren hurrengo dakikeen edonork jakin badaki zein garrantzitsua den Zamorako erromanikoa. Hiri gutxi gero, munduan, Zamora bezain emankorra erromar arte estiloan. Ez da inondik ere horren ezaguna, ostera, XIX. eta XX. mendeen arteko zubigintzan Zamoran bertan nagusitu zen arkitektura modernista.
Gehexan Pontto, euskal “billettista”
2013/09/04“Gogoratu beharko, gure artean behintzat genero honi lehendabizikoz ekin ziona Jean Haritschelhar, Gehexan Pontto izenordez, euskaltzainburua izan zela, HERRIA astekarian 1969tik aurrera. Beraz, agur eta ohore, gaur egun euskaltzainburu dugun Haritschelhar jaunari, zortzi-hamar lerroko artikuluxkak idaztea guztiz ezohiko baitzen duela mende laurden. Zer esanik ez euskaraz, zerbait ganorazkorik idazteko luze idatzi beharra zegoela uste genuen-eta guztiok” (Luis Aranberri, 1996)
Haritschelhar hil da
2013/09/01Jean Haritschelhar euskaltzain emeritua hil da gaur goizaldean, Miarritzen, gaixotasun larriz. Hil-kapera bihartik aurrera jarriko da Baionako tanatorioan (Balte karrikan), goizez (9:00-12:00) zein arratsez (14:00-19:00). Elizkizuna asteazkenean izango da Baigorrin, arratsaldeko 4etan.
Askarrunbideazpikosoluko misterioa
2013/08/30Mila bederatzirehun eta hogeita hemeretziko abuztuaren 31an gertatu zen, Bergarako Askarrunbideazpikosoluan, Espartero eta Marotoren arteko “besarkada”, egun bi lehenago Oñatin hitzartutako Bake Ituna elkarrekin berresteko eta lehen karlistaldiari amaiera emateko. Ituna oroitarazteko monolitoa eraiki omen zen hurrengo urtean eta, hirurogei urte geroago (1873), karlistek gainbehera bota omen, traizioaren gomutarik iraun ez zezan. “Omen” bi ditu kontakizun honek, zenbaiten ustez liberalek ez baitzuten inoiz monolitorik jaso eta, hartara, ezin ba karlistek jaso ez zena sekula suntsitu.
