Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ardi ulezko marragak

Ardi ulezko marragak

Oier Gorosabel 2013/12/27 09:23
Lanazko koltxoien azken urtiak ezagututakua naiz ni. Iñoiz tokau jatan koltxoiak kalera jaistia, eta makillekin astintzen ikustia.
Ardi ulezko marragak

Irudixa: http://www.todocoleccion.net/

 Freskerekin eta gaterekin lez, ez goiaz iñora halako gauzak argitaratziakin. Irakorlietatik askok ezagututako gauzia da, ardilanazko marragena; ez daka printzipioz ezer espezialik. Gaiñera mundua ez da era hortan aldatzen... gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen... Zama Aroa ez da hola laburtzen... Baiña nik, parakaidista begixokin, badakitt hamendik hogetamar urtera gauza zihero exotikua izango dala, gaur egunian lasto edo ira koltxoiak lez gitxi gora behera. Eta ez dakittenez etnografia ikerketetan halako detalletxuak lekurik izango ete daben... ba hamen jasota geratu deilla behintzat.

Ardi ulezko marragak halako zorro urdin edo gorriska mehe batzu izaten zittuezen, oso karakteristikuak. Gure amak diñuanez hutsik erosten ziran, eta gero ardilania jirau egin bihar izaten zan, hárek bete eta koltxoiari formia emoteko. Guk esnedunari erosi ei gentsan ulia.

Oso gozuak izaten ziran bertan etzintzeko... batez be, denpora batera, norbere korputzan formia hartzen zebelako. Erdixan egitten jakon zulua bardintzeko, tarteka-tarteka harrotu egin bihar izaten zan. Hau da: marragian josturia zabaldu, lana guztia lurrian ipiñi –etxetik aparteko leku baten-, eta makillaz astindu. Gero, harrotutako uliakin atzera zorruak bete, eta josi. Operaziño osua koltxoneruak egitten zeban, etxera koltxoi barri-barrixa itzulitta. Ez zan sarri egitten kontizu: ni neu, behiñ edo birrittan gogoratzen dot bakarrik Mekolako etxian. Egongelako leihotik ikusi neban koltxonerua biharrian, atari pareko pretillan onduan.

Azken urtietan, ez genduazen ardilanazko marragarik erabiltzen. Han egoten ziran, baiña koltxoi “normalen” azpixan sartuta (badaezpada kontizu: sekula ezin da jakin hurrengo gerria noiz etorriko dan). Baiña tira: azkenian hárek be basuran amaittu zeben.

Ez dakitt altxorrik juango ete zan eurekin. Horretarako be egokixak ziran-eta: zulo bat egin, eta ule artian dana dalakua gorde. Ondo goguan dakat, zabortegi baten olgetan nenbixala, erretako marraga baten errautsen artian 50 zentimotako txanpoi pillua topau nebanekua (ordurako ez zeben ezer balixo).

etiketak: zaharreologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024