Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lege baliabideak

Lege baliabideak

Amatiño 2013/12/30 22:00
“Lege baliabideak” erabiliko ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak etxeratu ahal izateko. Gogoan hartzeko baldintza, zinez. Hain zuzen ere, EH Bilduk Gernikako Estatutua eraberritzeko orduan gogoan hartu ez duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) estatusa berritzeko orduan bi dira, nik uste, inork zehatz mehatz aipatu ez arren, oinarri-oinarrizko betekizunak, alderdiok ezer bateraturik lortuko badute.

1. Euskal abertzaleak ez diren alderdiek onartu beharko dute erabaki beharrekoa, lehen eta behingoz, EAEren estatusa baino ez dela, ez gainerako espainiar hamasei autonomiarena. Denentzat antzerakorik egin nahi izanak bide arras laburra dakarrela, azken 35 urteotan gertatua lekuko.

2. Eta euskal abertzaleak diren alderdiek onartu beharko dute erabaki beharrekoa, lehen eta behingoz, EAEren estatusa baino ez dela, ez gainerako bi euskal barrutiena. Auskalo estatus berri horrek erakarriko ote duen inoiz EAEren burujabetza areagotzerik baina, zer gerta ere, EAErena baino ez; nekez, ordea, Nafarroarena zein Iparraldearena.

Bataz eta besteaz, honelakorik sekula ez azaltzea eta txitean pitean "independentzia" aipatzea, bakar-jokoan iruzur egitea bezain antzua da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: