Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jaioko dira berriak

Jaioko dira berriak

Amatiño 2013/12/25 22:55
Luis Aranberri zena 1908an jaio zen eta 2000an zendu. Ez zen geldirik geratzen direnetakoa eta, seguru gero, makinatxo bat gauza egin zituela, onerako zein txarrerako, mundu honetan iraun zuen 92 urte urrietan. Baina, esango nuke esan, sekula ez zukeela pentsatuko hamahiru urte geroago bere ondorengoek argazki hau ateratzerik izango zutenik. Nork esan du berraragiztatzerik ez dagoenik?

Gabonak2013 taldeaL

 Luis Aranberri zenaren seme-alabak, berauen seme-alabak eta seme-alabon seme-alabak (maldan gora "erantsi" direnak tarteko), bart bildu ginen Eibarren. Ez, ordea, denak, bidean geratu zenik ere bai baita eta lauzpabost, aurtengoz baino ez, etorri ezinik geratu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: