Blogak
Anaia Handi digitala
2014/03/07Poliki-poliki eta ia oharkabean, gure komunikazioak, tramite administratibo eta finantzarioak eta beste gauza ugari, aurrez aurre edo paperezko komunikazio bidez egin beharrean, ordenagailu eta Internet bidez egitera pasatu gara. Beti izan gara jakitun horrek gure pribatutasuna arriskuan jar zezakeela, komunikazio eta datu digital horiek baliabide informatiko ahaltsuak dituztenek -gobernuek, alegia- errazago eskuratzeko moduan jartzen ari ginela. Izan ere, prozesamendu- eta biltegiratze-ahalmen nahikoarekin sarean zehar doan guztia bidean atzeman, gorde eta tratatu daiteke; hizkuntza-teknologiek ere (ahots ezagutza, itzulpen automatikoa…) komunikazio horiek prozesatu eta ulertzen lagun dezakete; eta gainera, arrastorik utzi gabe egin daiteke. Baina sinetsi nahi izan dugu herritarron zerbitzura dagoen administrazioak ez lukeela egingo paperean idatzitako gutunak ireki eta irakurtzearen pareko litzatekeen hori soilik erraz eta gu ohartu gabe egin dezakeelako, eta pribatutasunerako eskubidea errespetatuko zuela. Bada Edward Snowden AEBko CIA eta NSA agentzietako langile ohiak azken hilabeteotan agerian utzitakoek berretsi digute aspalditik Anaia Handiaren kontrolpean bizi garela.
Harroak xumea plagiatzen duenean
2014/03/07Gozo-gozo, leun-leun, batere aztoratu gabe eta zuhur asko, "Deba" aldizkarian argitaratutako istorioa plagiatu izana leporatu dio Vicente Arrizabalaga debar arakatzaileak Arturo Pérez Reverte gaztelania-akademiko eta idazle ospetsuari.
Urak bide erdia baino ez du egin
2014/03/04Berriro ere itsasoa lehorreratu omen da, bereak ez diren esparruak hartuz. Baina mapa zaharretan begiratuz gero behintzat, begi bistakoa da lehorra dela itsasoaz jabetu nahirik aspalditxodanik diharduena eta itsasoa, aldiz, galdutako eremuak lantzean behin aldarrikatzen dituena.
Musculábamos ayer...
2014/03/04...8 bat urtian kiroldegira juan barik egon ostian, hor sartu naiz barriro, olagarrua garagian lez.
Gutxi behar dugu
2014/03/03Hainbat egunetan atzerrian egon ostean aurkitu dut postontzian Begoña Azpirik helarazitako Xabier Euzkitzeren artikulua: “Gutxi behar dugu” (Noticias, 2014.02.19), non azpeitiarrak nekez ulertzen eta onartzen duen “La pelota vasca según Miguel Gallastegui” liburua erdaraz bakarrik argitaratu izana. Euzkitzeri ez zaio arrazoirik falta, egiari ñabarduraren bat edo beste zor dion arren.
