Termoludotekan
Egualdi txarran zain genguazen Cascanteko termoludikora juateko, eta azkenian eguzki gehixeneko eguna izan da hori (neretako, egualdi “txarra”). Oso ondo pasau dogu. Lau bat ordu egon gara bertan, umiak nekatu arte. Sarrerako andriak, oso atsegiña bera, ondo azaldu desku zelan erabiltzen dan (oso haundixa da) nik antiajuak konpontzen netsazen bittartian, eta barrura.
Garrantzitsua esan dot: ondo pasau dogula. Nikok bere bildurrak gainditzen ikustia oso politta izan da, eta Tomaxek egin dittu beriak bebai, zorixonez umien eremutik urten barik (hasieran pentsau dogu ezingo genduala ezer egin, Tomaxek be gure atzetik etorri nahiko zebalako).
Eraikin modernua da, leiho erraldoiekin Moncayo aldera begira, eta hori berez da espektakularra. Gu ibilli garan lekua piszina haundi bat zan, pasabide eta txokoz beteta, eta bakotxian erabilpen desbardin bat: txorruak (oiñetara, bernetara, izterretara, ipurdira, gerrira, dortsaletara, trapeziuetara, kokotera), bits-puspilluak (etzinda, tente hartzekuak), urjauzi bat... Baitta neretako barrixak ziran gauza batzuk be: urpeko bizikletak, kanal zirkular korrienteduna. Piszinan bertan, baiña goragoko maillan, jacuzzi-katillu bi (zentruan ikurrak, esango neuke). Uretatik kanpuan: saunia, dutxa “ziklonikuak” eta lurrun-gelia. Areto kanpuan eguzkixa hartzeko balkoitxua, bedartzia eta tabernia. Hori guk erabilli doguna: gero badagoz gimnasia aretuak, pesa-makina gelak, fisioterapeuta bat eta... masajistak.
(...) instalakuntzen ikuspegi kritikua, top secret (...)
Saunan nenguala, Aste Santuko kofrade pare baten arteko solasaldixa entzun dot, Ku Klux Klaneko tropa barruan dagozen kezka espiritual nagusixen erakusgarri:
- ¿Pesa mucho el paso de la virgen, o qué?
- ¡Jode que si pesa! Entre diez la tenemos que llevar.
- Además cuando empezáis a subir la cuesta...
- ¡Quita, quita, que eso no es lo peor! Eso viene cuando toca bajala.
- Los de XXX si que lo tienen bien, que va el paso con ruedicas.
- Y además tenéis que ser tos igual ¿no? Que si uno es alto y el otro mucho bajo...
- Además antes había gente de sobra pa llevalo, y ahora ¡lo que cuesta encontrala!
Eta hola. Fede sutsua gero.