Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Harri zaharrak ikustera joan eta bizikleta gainean amaitu

Harri zaharrak ikustera joan eta bizikleta gainean amaitu

Amatiño 2014/05/08 00:05
Orain hurrengoko asteburuan Oviedora abiatu ginen hainbat lagun, hango “harri zaharrak” ikuste aldera. Baita ikusi ere, jakina; baina, bide batez, hara non aldi berean bertatik bertara ezagutu genuen Oviedo-Fuso deritzan bidezidor berdea.

SantaMariaNaranco

Santa Maria del Naranco, aurreko asteburuan

Benetan joan-etorria merezi duen hiria da Oviedo. Erosoa, garbia, txukuna, girotsua. Pasealeku ederrak ditu, primerako sagardoa edonon eta, besteak beste, paregabeko asturiar arte prerromanikoaren lagin nabarmen bi: Santa Maria del Naranco eta San Miguel de Lillo. “Harri zaharrak” ez ezik, erabateko “harritzarrak”.

San Miguel de Lillo

Eusko Legebiltzarraren Mahaia, San Miguel de Lillon bisitari, 1998an.  Erdi-erdian, Asturiasko  Printzerriko Junta Nagusiaren presidentea; bere eskuinean, Joseba Leizaola euskolegiltzarburua.

Ezustean ezagutu genuena, berriz, Oviedo-Fuso arteko “zidor berdea”. Hamasei kilometro (joan-etorria) inguru guztira, garai bateko Euskal-Asturiar Trenbidearen ildotik egokitua. Ez generaman ez bizikletarik eta ez arropa egokirik baina, tira, oraindik ere sasoiko gaudenez…

Bizikleta1

Oviedo-Fuso zidor berdea

 Nalon zubia

Nalon errekaren gaineko zubi zintzilikaria

Eta, ahaztu aurretik, sinesgaitz dirudien arren, aukeran, ikusgarria ere Avilesko alderdi zaharrean egin dituzten eraberrikuntzak. Nork esango zukeen gero, Avileseraino joango ginatekeenik turismoa egiteko!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: