Blogak
Gaizki eginaren aitortza eskatzen du justiziak
2014/10/14“Reconciliación” deritza ordubete eskaseko dokumental ikusgarriari. Juan Mari Uriarteren izenburu bereko saiakeran oinarritua eta, Iñigo Caminoren ekimenez, Fermin Aioren zuzendaritzapean burutua. Aparteko lana, bikaina, latza baina narea. Gorroto guztien gainetik eta bakebide guztien azpitik. Duela bizpahiru urte urri ezinezkoa zitekeen filma.
Azkenean, bukatu da!
2014/10/14Gaur jakinarazi du erabakia Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Bukatu da! Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatu dute. Hamaika urte eta erdi behar izan dira injustizia-bide hori gelditzeko, eta bidean zenbat bidegabekeri!
#etxekoandros bi masma artian
2014/10/14Euskadi Irratiko “Amarauna” saiuan (Euskadi Irratia) elkarrizketia. Arantxa Arza + Maria Agirre kazetarixekin, Patxi Irurzun eta bixok #etxekoandros bizimoduari buruz.
XX gizaldiko gauzak
2014/10/13Egunotan 70 hamarkadia gogoratzeko jardunaldi batzu egitten ibilli dira Lekeittion. Nere ekarpen txikixa hauxe da.
Auñamendia
2014/10/13Behin joan eta bertan goraino, aurrenengoan gailurreraino, ezin ba kexatu. Aldamenean neraman mendizale nabarmen iaioa, inoiz aurretik bizpahiru aldiz ehun metro ingururaino hurreratu arren, beste hainbatetan gaina hartu ezinda etxeratutakoa. Larunbat goizean ere, ekaitzaren beldur atera ginen maldan gora, edozein momentutan itzultzeko prest; baina, azkenean, lau ordutan, oinez nahiz narrasean, katamarka, tontor-gainean ginen.
Igeslari batena
2014/10/12OSSENDOWSKI, Ferdinand Antoine. 1922. Bestias, hombres, dioses. Aguilar. Madrid 1955.
Europar uretan 1.500 itsas-plataforma inguru daude
2014/10/10Kanarietako uretan hurrengo asteetan ekitekotan diren hidrokarburo-prospekzioak eta Bizkaiko Golkoan beste horrenbeste egiteko aurkeztu diren baimen-eskabideek bazterrak asaldatu dituzte. Hala ere, ezin esan gero, era horretako itsas-instalazioak ezohikoak direnik. Europar itsasbazterretan 1.500 inguru dira indarrean daudenak.
Errigorako orburuak txirlekin
2014/10/09Badator Errigoraren udazkeneko kanpaina. Olioa, kontserbak, zukua, ardoa... produktu mordoarekin osatutako otarra erosi ahal izango dugu laster. Zer egin horrenbeste kontserbarekin? Nola prestatu? Orburuak prestatu ditut gaur nik, Errigorako kontserba erabili dudanez ez dut orburuak garbitu eta egosi beharrik izan eta oso janari ona prestatu dut berehala.
