Blogak
Laboral Kutxako kuadrua
2015/01/15"Urtetxuak jarabixaraz Lekeittion bizitzen, baiña oin dala pare bat asterarte enok konturau KGB-ko sukurtsaleko paretan txintxilizk dagon kuadrua herriko portua dala. Eta, nahiz eta pinttura mota hori etxatan berez gustatzen, somatu jetsat halako edertasuna"
Aukeran… nik nahiago Guardia Zibila geratzea
2015/01/14Egia da, bai, ezker abertzaleak bere erritmo propioak dituela. Baina, gaitzerdi, erritmook beti berdinak balitu. Txarrena da, ordea, ikaragarri erritmo azkarrak dituela bere iragan gaiztoa ahazteko eta benetan geldoak, aldiz, txarto egina aitortzeko eta aldaketa urratzeko.
Umien arteko bortizkerixia
2015/01/13Umiak etxian kontatzen dittuanak adittuta, eta halako ekimenen barri izanda, poztu egitten da bat. Gitxienez, badakigu maisu eta maistrak bullyng eta halako kasuen gaiñian dagozela. Ederra aldia gure denporiakin!
Albiste ona
2015/01/11Baionan, eta ez Donostian, kokatuko du Ikeak bere bigarren denda Euskal Herrian. Aurrena Barakaldo ireki zuen 2004an eta hurrengoa, berriz, Baionako Ametzondo auzoan, Aturri ibarrean. Multinazional suediar honek Donostian zabaldu nahi zuen, baina Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako eragozpenei esker, Lapurdira jo behar izan du.
Eibarko 50. Euskal Jairako ensaioak
2015/01/09Aurten 50 urte beteko dittu Eibarko Euskal Jaixak, eta Kezka dantza taldiak ensaiuak antolatu dittu, herriko dantzari guztiontzat, orainguak zein lehenguak. Hementxe jasotako oharra. Benga, animau eta dantzara plazara!
Etnokoreologoa
2015/01/09Erabaki duzu zer ikasiko duzun? Plasta. Horrela etortzen dira galdera traszendentalenak, abisu eta beroketa gabe. Eeeeee…. baaaaaaa… zeeeeeraaaaa…. niiiiiiiiik… Bekokian deskubritu berri duzun pikorta ispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoera hartan, institutura ezin zarela joan esplikatzeko zailtasunak gutxi ez, eta gainera, bizitzako bigarren erabaki garrantzitsuena hartu behar duzula gogorazten dizute. Oscar Matzerathekin akordatzen nintzen ni horrelakoetan. Ume-moko zela bere burua eskilaretan behera bota eta hazteari utzi zion Oscarrek. Harek bai jakin.
Barreaz, barrez
2015/01/09Euskadi irratiko Faktoria saioan 2015eko urtarrilaren 9an egindako kolaborazioa.
