Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Korbatxik eta medovina

2015/05/24

Diasporako euskaldunekin hartuemonian ibiltzian alderdirik onena horixe dok: giza harremana. Euskalherrixa oso txikixa da, eta mundua oso zabala. Hala, hor zihar sakabanatutako euskaldunen ondorengo edo lagunak sarri agertzen jakuz hamen, eta bisittatxua egitten deskue.

Korbatxik eta medovina - Gehiago irakurri

Azken zazpi urteotan %3,2 murriztu da euskal Barne Produktu Gordina

2015/05/24

Confebaskek euskal egoera ekonomikoaren gaineko azken txostena aurkeztu berri du eta, nolabaiteko laburpena egitekotan, joera orokorra onerakoa da mundu-mailan (+%3,5), nahiko ona Europan (+%1,5), nabarmen hobea Espainian (+%2,9) eta, bidenabar, dezente ona Euskal Autonomia Erkidegoan (+%2,7). Baina, oraindik ere, 2015eko euskal BPG 2008koa baino %3,2 murritzagoa da.

Azken zazpi urteotan %3,2 murriztu da euskal Barne Produktu Gordina - Gehiago irakurri

Tomaxen berbetia. Statu quo.

2015/05/23

Bigarren umiari lehelenguari baiño harreta gitxiago eskintzen jakola dakat entzunda. Biharbada horregaittik, asko erreparatzen nabil Tomaxen nundik norakuei. Dagoeneko mutil haundixa da (4 urte mando!) eta, jakiña, gero eta hobeto egitten dau berba.

Tomaxen berbetia. Statu quo. - Gehiago irakurri

Bi liburuxka

2015/05/21

"Propaganda electoral" esan zidan gazteak...

Bi liburuxka - Gehiago irakurri

Nahasketaren alde

2015/05/21

Euskadi Irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa 2015eko maiatzaren 15ean

Nahasketaren alde - Gehiago irakurri

Elurrarenak egin du

2015/05/21

Astuneko parkinetik (1.800 m.) Malacara erpineraino (2.261 m.) bostehun metro eskaseko garaiera baino ez dago (Azitain barrenetik Arrateko gurutzera baino zertxobait gehiago). Ez da batere zaila. Ttaparra-ttaparra, hiru orduko pasealeku aldapatsua. Guk, berriz, monitorearen azalpenak, saioak, ariketak eta errepikapenak tarteko, ia bost ordu behar izan genituen. Jaisteko, ostera, hamabost minutu inguru besterik ez, maldan behera.

Elurrarenak egin du - Gehiago irakurri

Bidasoko Bataila

2015/05/19

Espainiako Guda Zibilaren hasieran, Irungoa batailarik garrantzitsuenetakoa izan zen, “Bidasoko Bataila” legez ezagutu zena. Oraindik orain, orduko borroken arrasto ugari ikus daitezke inguruko mendietan. Artikulu honetan nik aurkitu ditudanak erakutsiko ditut (askoz ere gehiago badaude), 1936ko gerra-mugimenduen testuinguruan kokatuz. Argazki gehienak 2006 ingurukoak dira.

Bidasoko Bataila - Gehiago irakurri