Blogak
Nafarroa is different
2015/07/22Zergatik, Euskal Autonomia Erkidego abertzalean, lehendakari ez abertzalea normaltzat hartu beharreko aniztasunaren adierazgarri da eta, Nafarroa ez abertzalean, ostera, lehendakari abertzalea kontu handiz hartu beharrekoa? Euskara, politizatu behar ez den guztion ondarea baldin bada Gasteizko legebiltzarrean, zergatik abertzaleena baino ez da Iruñekoan?
Vasco-navarro soy…
2015/07/20Badakit hainbatek ez dituela gustuko jatorri bi horiek elkarrekin, errepikamen hutsa omen direnez gero. Beste hainbati, ordea, lartxo iruditzen zaizkio, kontrajarriak edo direlakoan. Nik aitortu behar dut ikaragarri gustatu zitzaidala, Alfredo Kraus Julian Gayarrerenak kantatzen estreinako entzun nuenan. Gustatu ez ezik, baita txunditu ere. 1959 urtea zen eta 14 besterik ez nituen. “Vasco navarro soy, del valle roncalés…” delako hari zirrara zerion.
Sukaldaritzaren pedantekeriak
2015/07/19Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako kolaborazioa 2015eko uztailaren 3an
Zabalkunderako liburu-molde eredugarria
2015/07/18“DEBA. Ibilaldi bat gure historian zehar – Un paseo por nuestra historia” (Alex Turrillas eta José Ignacio Treku, 2015) benetan eredutzat hartu beharreko liburua da. Besteak beste, udalerri guztiek izan beharko luketen liburu-moldea, tokian tokiko herrikideek euren historiaren berri ahalik eta samurren izan zezaten.
Nire aukera besterik ez da
2015/07/15“Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak” (Gernikako Autonomia Estatutua, 1979 - 19/3. araua). Baina, jakina denez, euskal erakundeek irrati-telebista baino ez zuten sortu.
Bizkar Berdea, zuriz hobe
2015/07/12Ikaragarri gero zein berdineza den mendia elurrez ala elurrik gabe. Elurrak, mendiak zuritu ez ezik, eraz eta moldez antzaldatzen ditu: maldak erraztu, aldatsak leundu, zuloak bete, harriak estali eta, oro har, zola biribildu.
