Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Errefuxiatuek Europan bizi behar dute

Errefuxiatuek Europan bizi behar dute

Mikel Iturria 2016/04/05 22:05
Zenbat aldiz ez ote dugun entzun "Errefuxiatuek Euskadin bizi behar dute" leloa. Orain, Siriakoak, Afganistangoak, Irakekoak dira Europan bizi nahi duten errefuxiatuak.

Ekialde Hurbileko gatazkak jarraitzen dituzten bi kazetariren hitzak ekarri nahi ditut gaur.

Ane Irazabalek Sustrai Colinari esandakotik ("Gertatzen dena kontatzeko gaude, ez protagonistak izateko") 2015eko otsailean:

"(...) iaz Lampedusan topatu genituen errefuxiatu siriarrek ere gauza bera aitortzen ziguten: “Palestinan gertatzen zirenak guri ezin zitzaizkigula gertatu uste genuen, Damaskon salbu ginela, ondo bizi ginela”. Lau seme-alabarekin, ezer gabe, patera batean iritsi berriak ziren. Horregatik diot benetako enpatia parekoaren larruan sartuz lortzen dela, eta horretarako zuri ere gerta dakizukeela sinetsi behar duzula. Hori lortzean jartzen zaizu oilo-ipurdia.".

2016ko urtarrilean plazaratu da, berriz, Sustrai Colinak berak Mikel Ayestarani egindakoa ("Nabilen tokietan, propagandak informazioak baino indar handiagoa du") eta hortik:

"Ez gaitezen engaina, hemen jendeak ez du suniei, trusoei edo xiitei buruz hitz egiten, Realari buruz hitz egiten du. Hori gutxi ez eta Mendebaldeak goitik behera begiratzen dio munduari, sorbalda gainetik beti. Guk esportatu dugu demokrazia, guk esportatu ditugu ongiaren baloreak, guk... Ekialde Hurbileko tragediekiko gutxieneko enpatia garatu badugu ere, beti iruditzen zaigu guri ezin zaigula halakorik gertatu, salbu gaudela".

Ez dakit zuek, baina ni erabat galduta nago, umezurtz sentitzen naiz. Politikak ematen du ez duela biderik egingo. Zahartu egin gara, kontserbadore bihurtu eta kristoren beldurra diogu kanpokoari, arrotzari (pobreari, betikoa).

Halere, badago jendea egoera honen kontra ari dena eta errefuxiatuak daude tokietan ari dela esku bat botatzen. Bi adibide Gipuzkoan bertan: Hotz Zarautz eta Zaporeak (horien osagarri, adibidez, #KatiuskaErronka izenekoa).

Gauza asko esan daitezke (kontra ere bai, noski), baina nik horrelakoetan Bertolt Brecht-en Gaberako aterbea hura aplikatu nahiago.

Euskaraz bi bertsio: Mikel Laboaren jatorrizkoa eta Negu Gorriak taldeak Txerokee omenaldi diskoan egindakoa. Zuek aukeratu.

Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat.

Mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!

Gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.

Bainan mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen.

Las personas refugiadas deben vivir en Europa, este apunte en castellano

leire
leire dio:
2016/04/05 23:00
aupa, Iturri!
Neu ere hala sentitzen naiz. Noraezean, nola aurrera egin jakin ezinda. Zer egin ihesean doazen horiei laguntzeko, egoera onera ekartzeko!

Testu ederra egin duzu! Besarkada bat!
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2016/04/06 10:16
Mila esker, Leire! Garai ilunak.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter