Alpinoa hil da, bizi bedi mendi-eskia
Gaurtik aurrera, mendiak ez du hesirik, ez langarik, ez sarerik izango. Ezta eskiatu ahal izateko txartelik ordaindu beharrik ere.
Hurrengo sei-zortzi asteetan, eguraldiak lar epeltzen ez baldin badu edo euri-jasa handirik ez bada, behintzat, elurrak ekaina arte iraun ahal izango du 1.800 edo 2.000 metrotik gora. Eta, Pirinioetan, leku, alderdi, ibilbide eta paraje ezin aukerakoak daude goi-maila horretan mendi-eskian aritzeko.
Alpinoa hil da, gora mendi-eskia.
Larunbateko argazkia, Candanchu inguruan. Elurrik ez da falta. Eskuinean, mendi-eskiaren aztarrena.
Inor ez gero! Izugarriak dira mendi elurtuaren bakardade eta isiltasuna
Honek ez du jatorria ezkutatzerik. Atzekaldean, Aspe gailurra (2.645 m.)