Blogak
Ladina
2016/03/03Taxilariak ez du bere ama-hizkuntza, ladina, saltzeko. Etxean ez omen dute besterik hitzegiten, lehen mailako eskolan lantzen dute, irratirik badute eta baita astekaria ere “La usc di ladins" (Ladinen ahotsa), non, besteak beste, eskelak eta lan-eskaintzak ere biltzeko gauza diren. 40.000 lagun baino ez dira, Bolzanon, Italiako probintziarik autonomoenean; BPGrik aberatsenean; Unescok Gizateriaren Ondaretzat jo duen europar eremu eskiagarririk handienean; paradisuetako batean.
I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa: kronika txiki bat
2016/03/03Joan den asteburuan ospatu da Busturian I. Euskadiko Kongresu Ornitologikoa. Mugarri bat. Lehenengo aldiz elkartu gara gure inguruko txorizale guztiak gure zaletasun (eta batzuentzat lanbide) den honetaz berba egiteko. Ondo antolatutako jardunaldiak izan dira, alderdi pertsonaletik oso aberasgarri, eta komunitatearentzat ere, nire uste apalean, urrats handi bat.
Cortazarren itzal luzea
2016/03/03102 urte Julio Cortázar jaio zela, 32 hil zela, eta 53 haren liburu ospetsuena ("Rayuela" eleberria, nahiz seguru asko ipuinak hobeak diren) kaleratu zela. Ez dago data biribilik artikulu baten aitzakia izateko, baina argentinarraren itzal luzea gogorarazi dit oraintxe argitaratu berri den euskal nobela batek: "Hauts haietatik", Unai Villenarena.
Txillardegiren borroka abertzalea
2016/03/01Pako Sudupek liburu berria atera du: "Txillardegiren borroka abertzalea", Jose Luis Alvarez Enparantzaren biografia politiko bat. Gaur ez dut liburua komentatuko, azala baizik.
Estrogenodunentzat
2016/02/29Oscar sariek badute, bart gauetik, irabazlerik. Baita galtzailerik ere. Eta, behar bada, “Carol” da galtzailerik nabarmenenetakoa, sei nominaziotik bat bera ere ez baitu bereganatu. Nago, hala ere, Todd Haynes zuzendariak eta Cate Blanchett zein Rooney Mara aktoresek zertxobait merezi zutela. Estrogeno gehiegi ote?
Jasotako prezioan
2016/02/27Hego Euskal Herriko hizkuntza ofizial bien arteko elkarbizikidetzan euskal itzulpenak jasan izaten dituen hankasartzeek ez gaituzte honezkero asaldatuko. Ezjakintasunaren seinale dira, segurutik, han-hemenka irakurri ohi ditugun testu zabarrak; baina, baita, ausardiaren adierazgarri eta hizkuntza hurkoarenganako begirunerik ezaren salagarri ere.
Joxean Agirreren aupamena
2016/02/26Literatura-genero guztien artean bada bat, oso jende gutxik praktikatzen duena baina egiazki asko irakurtzen dena: aupamena. Zer den aupamena? Liburuen atzeko azalean joan ohi den iruzkina, delako liburu horren ezaugarriak azaldu eta dohainak goratzen dituena, irakurleari barrukoa zabaltzeko gogoa pizteko behar beste laudorio erabiliz baina gezurrik esan gabe. Lanbidez horrelakoak idaztea egokitzen zait maiz, eta honezkero ohituta egon beharko nukeen arren izugarrizko nagia ematen dit eta azken orduan idazten ditut beti. Gaur, Joxean Agirrek apirilean aterako duen nobelari egokitu zaio. Izenburua, "Gizajoen katalogoa".
