Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Pirinioetako mendizaleak flyschik flysch

Pirinioetako mendizaleak flyschik flysch

Amatiño 2016/08/24 00:05
Pirinioetako ibilaldietan zehar bildu izaten garenon arteko hamahiru arabar, bizkaitar, gipuzkoar eta nafar mendizale elkarrekin atera ginen aurrekoan, Zumaiako San Telmotik Debako hondartzaraino, beti guztion ahotan dagoen zorioneko flyscha bertatik bertara ezagutzeko. Segurutik ez da Pirinioetako gailurretan leku zoragarririk falta baina, horratiok, Algorri, Sakoneta, Mendata, Aitzuri eta Itsaspe inguruak hormetako argazkietan zintzilik jartzea baino zertxobait gehiago merezi du.

San Telmo

Hamahiru taldekideok, argazkilaria tarteko, San Telmon

Belartzabira

Zail gero, itsas-mendi-zidor ikusgarriagorik

Talde osoa

Hamahiru taldekideok, argazkilari automatikoaz

Menditaldea6

Sakonetatik Zumaia aldera

 Menditalldea11

Sakonetako hondartza, nahiz azken urteotan itsasoak harea eraman

Sakoneta Isa

Sakon-sakonean Sakoneta

Mendata

Mendatatik Matxitxako muturrera. Erdialdean sumatzen da Ondarroako etxe-multzo zuria

Menditaldea1

Eskuinaldean, Aitzuri barreneko bi "begiak". Azken mendi-lerroa, Jaizkibel

Menditaldea9

Debako Andra Mariaren Elizatari gotiko polikromatua

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: