Blogak
Datorkigun mundua
2016/04/21Etorkizuna ez da gero batere erraza gaur eguneko gizartearentzat, oro har, eta, zer esanik ez, lan-merkatura estreinako atera behar duen gazteriarentzat edo sortu beharreko enpresa txikientzat. Baina, datorkigun mundua... sekulako txarrena al da? Aurreko belaunaldiek abagune errazagorik aurkitu al zuten?
Ezin erabagi erabagitzeko eskubidiaren aldeko nahixa
2016/04/21Eibarko Alkatiak (PSOE) blokeatu eiñ dau moziño bat, Euskal Herrixaren erabagitzeko eskubidiaren alde egitten zebana. Uko eiñ detsa testua eztabaidatziari.
Oier eta Tomas izenak
2016/04/21“Oier” izena Erdi Aruan korriente xamarra zan. Jatorriz germanikua, Pirineo inguru osuan dokumentauta dago hainbeste formatan: Auger, Augier, Ojer, Oger, Otger... Atzo izen horren inguruan jardun zeben Euskadi Irratiko Hiri Gorrian, eta hiru lagun gonbidatu ginttuezen: lehelengo Oier “kontenporaneua”, Ainhoa (tripan dagon Oier txiki baten ama) eta takian-potian agertzen dan parakaidistia (neu).
Photoshop analogikoa
2016/04/19Photoshopak, photoshop digitalak alegia, hogeiren bat urte baino ez ditu. Hala ere, irudia irudi denetik behintzat, betidanik egon izan da jatorrizko itxura aldatzeko grina eta joera. Digitalaren ekarpenik handiena ez da edozer aldatzeko eskaintzen duen sekulako ahalmena, behin aldatuz gero berriro lehengora itzultzeko aukera paregabea baizik. Aldaketa digitala kendu-ipinikoa da, joan-etorrikoa. Analogikoa, ostera, joanekoa baino ez. Ez du bueltarik.
Xenofobia euskararen defentsa egiteko
2016/04/192016ko apirilaren 18an Info 7 irratiko Gureaz blai saiorako egindako kolaborazioa
Bihotza bitan banatzen ikasi
2016/04/16Badazagut gaur Ipuruara igotzeko ausardiarik, adorerik edo patxadarik izan ez duen errealzale eibartarrik. Lar ez sufritzeagatik etxean geratu denik. Badazagut talde biek irabazi zezaten nahi zuen Eibarko txuri-urdin armaginzalerik. Aukeran, berdinketa nahiago zukeenik. Inoiz ikasiko al dute bihotza bitan banatzen?
Donostian hainbat komiki-ekitaldi datozen egunotan
2016/04/14Dani Fanorekin solasaldia 16an, "Bolada txarrean" komiki-kontzertua The Hyenes-ekin 21ean eta Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe "Josevisky" eta Sara Moranteren inguruko erakusketa 21etik aurrera
Erretzen ez duten kazetariak
2016/04/14Egia esan, nik ez nuen gaztetan sarri ikusterik izan, nobela beltzean horren usu agertu izaten zen kazetari mozkorrik. Erdi-lafiatuta bai, behar bada. Baina benetan zaila zen batere zigarrorik erretzerik ez zuen kazetariren batekin topo egitea. Denek erretzen zuten, erretzen genuen. Orain, ostera, alderantziz. Inork ez du erretzen.
Ez Dok Amairu eta dantza*
2016/04/12Ez dok Amairuren garaiko eta pareko dantzaren mugimenduak Argia dauka izena. Ez dok Amairuk euskal musikari egin zion tamainako ekarpena egin zion Argiak euskal dantzari. Eta gainera, biak bateratsu aritu ziren. Izan ere, mugimendu bereko bi adierazpen izan zirela esan genezake, Ez dok Amairu musikan, Argia dantzan. Are gehiago, elkarren berri izanez, elkarri eraginez, elkarrekin bidea eginez.
