Jon Braun indio txikiaren aita hil da
Hogei urte eskas nituela ezagutu nuen nik Manolo Urbieta, joan zen mendeko seigarren hamarkadan, euskal susperraldiaren giroan, Zarautzen sortu zen “Oleskariak” zortzikote hunkigarriaren inguruan.
Nire hiru seme-alabak jaio zirenerako, etxean ziren Urbietaren hainbat disko, eta 1967an Bartzelonan argitaratu zen aurrenengo “Haur kantariak” viniloak indarrean dirau mende erdi geroago.
Nork ez ditu gero noizbait kantatu Astoa ikusi nuen, Behin batean ihes, Mack Mikel edo Ran Rober Ran abestiak? Nire bilobarik gazteenak (Jon, 2010) ere Jon Braun kantatzen jarraitzen du, indio txikiak aitarik zukeenik ere sekula pentsatu beharrik izan ez duen arren.
Imanol Urbieta, haur-kantariz inguratua, Bergarako pilotalekuan (1974.12.07)