Blogak
“Pelotari” ikusteko aukera
2016/02/09“Pelotari” filma 1964 urtean egin zuten, elkarlanean, Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukert-ek. Nekez ikusi daitekeen dokumentala da, urteak joan eta urteak etorri interneten diktaduratik libro irauten lortu izan duelako. Hala ere, horra aukera, Donostiako San Telmo museoan, “1966 – Gaur konstelazioak – 2016” erakusketaren altzoan.
Eibartik atera gabe
2016/02/06Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuaren Zentruak aurkeztu du “Memoria, ética y justicia: la extorsión y la violencia de ETA contra empresarios, directivos y profesionales” ikerketaren laugarren emanaldia. Bilduma osoa udazkenean argitaratuko da, baina arduradunek lau hitzalditan aurreratu nahi izan dute ikerketaren nondik norakoa. Azkena, aurreko astean.
Senari jarraitzeko gonbitea
2016/02/05GONZALEZ, Carlos. 2003. Bésame mucho. Ed. Temas de Hoy. Madrid, 2012.
"Burbunak eta etsayak", Hernaniko ondare natural eta linguistikoa
2016/02/05"Natura, ondarea, hizkuntza, herri identitatea, transmisioa,... zenbat gai interesgarri, eta zelako egoki kontatuta, arin eta artez. Beste askorentzat eredu izango dugu 'Burbunak eta etsaiak'. Bejondeizuela!"
Amantala berdea
2016/02/04Astelehenean estreinakoz izan nintzen Udaleko Berdintasun Batzordean. Gizonezko zinegotzi gutxik parte hartu izan dugu batzorde horretan. Beti uste izan dut berdintasunaren aldeko lana eta borroka ez dela (edo ez dela izan behar) emakumeena soilik.
Hogei urte geroago, edukiak darrai giltza izaten
2016/02/03“Edukia da giltza. Behar-beharrezko, hil ala bizikoa da edukietan ere inbertitzea. Orain arte agintean egon den kultura edo ikusmoldea gainditu behar da. Ezin da jarraitu pentsatzen tresnak eta erremintak ordaindu behar diren bitartean, ideiak eta programak ustekabean sortzen direla, zerutik jaitsiko balira bezalaxe” (Intelektualak, telebista eta multimedia, 1997)
