Liburuak
Liburuak 5.
Adiskide paregabea. Elena Ferrante
Aita gurea. Iñaki Irasizabal
Arantzak barrurantz. Xabier Mendiguren Elizegi
Aratz, begiradaren atzetik. Mikel Rodriguez
Atertu arte. Katixa Agirre
Beluna jazz. Harkaitz Cano
Bristoleko hilketa. Philip Prowse
Collini auzia. Ferdinand von Schirach
Ez tiro egin anbulantziei. Mikel Aylon
Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk. Joxe Azurmendi
Iazko hezurrak. Unai Elorriaga
Jende desegokia. Gaizka Zabarte
Jururù. J.E. Urrutia Capeau
Karanbola toxikoak. Andoni Urzelai
Koldar hutsa zara. Aritz Gorotxategi
Lorea Gernika andrazko bat. Koldo Izagirre
Makinaz idatzitako ipuinak. Gianni Rodari
Maleta. Sergei Dovlatov.
Mamuak. Ana Urkiza
Neguko egunerokoa. Paul Auster
Odol mamituak. Alaine Agirre
Ordaina. Philip K. Dick
Plazeraren gau ilunekoak. F. Scott Fitzgerald
Prime Time. John Andueza
Samina. Marguerite Duras
Soldaduaren itzulera. Rebecca West
Terra sigillata. Joxe Austin Arrieta
Txanpaina, mesedez. Oier Santos
Ukabilak eta loreak. Julen Belamuno
Zorion klandestinoa. Clarice Lispector
Adiskide paregabea. Elena Ferrante
3 Ataletan banatua: Napolin kokatua
Atarikoa. Oso motza, non Lina eta Elena-Lenù (narratzailea da hau) agertzen diren, jada adineko; beste bi atalak bi nesken haurtzaroa eta nerabezaroa kontatuko dute
Haurtzaroa. Umetako oroitzapenak, umeen bizipenak, jolasak, harremanak, herriko-familiako-umeen arteko giroa, eskola mundua, heriotza, pertsona ezberdinen erakusleihoa: izaera, jarrerak sentimenduak, jokaera, portaera, …,
Nerabezaroa. Bi nesken historia da batez ere, baina aldi berean inguruko gazteen bilakaera fisikoa psikikoa izaera era guztietakoa, arazoak, kezkak, bizipenak, aldaketak, aldarteak, harremanak, besteengan eragina, mutilekiko harremanak, kontraesanak, sentsazioak, ezinak, ametsak, ikusezinak, demak, mutilen mutiltzea, gizartearen aldaketa, gizarte arauak, ikasketak: eskola institutua unibertsitatea, irakasleak eta hauen portaera, gizarteko maila ezberdinek, maitasunera esnatzea, kidetasuna, hilerokoa, lagunartea, amodioak eta desamodioak, gurasoekiko harremanak, bizitzara esnatzea, iritzi sentipen bizipen ikuspegien kontraesanak, gizartearen eta gizakiaren azpi historiak, gorrotoak, herrak, familia ezberdinen izaera eta jokaera ezberdina, auzoko ezinikusi eta ezineramanak, batak bestearen premia, irmotasuna eta adeitasuna, eskolatu eta eskolatu gabeen kontrastea, herriko era guztietako ezberdintasunak eta liskarrak, plebez zer den, gizarte diferentziak, … hizkuntza ezberdinak edo dialektoen erabilpena, aberatsak eta pobreak, dirua eta bere eragina, jainkoa eta Espiritu Santua, mundua eta gizartea, …, Urte Berria Napolin, petardo festa, Ezkontza, ezkontza oturuntza, ,
Bizitzaren eta gizakien mila ukitu eta aurpegi ezberdin, mila ukitu berezi,
* 9 familia daude eta pertsona bakar batzuk gehiago. Horien inguruan dabil kontakizuna: pertsonaien zurrunbiloa jarraitu ahal izateko hasieran familia bakoitzaren eta bertako pertsonen zerrenda jartzen du, .
Batez ere bi nesken barnean sartzen da, toles-gune gordeenetan, pertsonak deskribatzeaz harago, pertsonon barnean sartzen da.
Ezkontza, tarte luzea hartzen du, liburu osoaren laburpena dirudi, pertsonaia eta jarrerak denak daude
Amaiera goibela du, garratza ere
Lasai giroan doa kontakizuna, baina azkenean sortzen da suspense giroa
Bi pertsonaion helduaroa ez du kontatzen, lehen atalaren eta beste denaren arteko tartea, irakurleak ez daki zer gertatu den
Badirudi ez duela ezer esaten, baina gertaera eta jarrera izugarri gotorrak eta sakonak daude , izugarrikeriak ere.
Paragrafo luzeak egiten ditu, orrialde osokoak asko.
Tarteka elkarrizketak, gehienetan motzak, batzuk luzeak.
Zuzenean ez du esaldi borobilik, baina hausnarketarako oinarri eta biapunta asko ematen ditu, kontatzen duenak du indarra, esaldiak berak baino.
Erraz irakurtzen da, esaldiek ez dute zailtasunik, laburrak dira, aditzarekin ez du bihurrikeriarik egiten, hitzak adiztu, …
Hiztegi aberatsa du
Aita gurea. Iñaki Irasizabal
Enpresa bateko gorabeherak, droga mundua, psikologia, apaiz baten fede galtzea, …
Gertakizun ezberdin sinpleki harilduak, gai ezberdinok hariltzeko
Huskeriatxo bat de istorioa azal azaletik gai horiez aritzeko
-Xalo-xalo kontatzen du istorioa,
Ez du indarrik, ez kontakizunak, ez kontaerak
Agian idazleak berak badu hori dena kontatzeko arrazoi pertsonal bat eta konta nahi zuen.
Ez du inolako ekarpen edo aberasgarritasunik, ez edukian, ez pertsonaietan, ez idazkeran, ez gramatikan, ez literarioki, …
Badu alde on bat: oso erraza da irakurtzeko, irakurle berrientzat erosoa, irakurketan lehen urratsa emateko balio du.
Azkenean lortzen du jakin-min apur bat, baina ezerezean gelditzen da, bere horretan..
Jotapasa irakurtzekoa.
Arantzak barrurantz. Xabier Mendiguren Elizegi
5 kontakizun ezberdin
Il viaggioatore pusillanime
Bidaiatzeari buruzko gogoetak eta Erromara bidaia baten istorio xume bat tartekatuta
Bidaiak, Erroma: desmitifikatuta, bakoak, …
Bidaiei buruzko testu edo lantxo bat bezala da
3. pertsonan narratua
Odola eta esperma
Ihesean egon den gazte bat herrira itzuli da, minbizia du, gaztetako neska bati deitzen dio eta egun bat egiten dute elkarrekin.
Neskaren eta gaixotasunaren istorioak trabatuz doaz kontakizunean
Neska da narratzailea
Gaixoaren jarrera, matrimonioa, zine kontuak, politika, Lekeitio, erabakikortasuna, Iparraldeko elizak, bikotearen hurbiltzea, ...
Harira ez datozen baina kontakizunaren uharan hainbat burutapen
Zenbatutako 4 ataletan banatuta
Orratzak
Umetako oroitzapenak: gaixotasunak, garai bateko anbulatorioak, penizilina, heroina, frankista garaia, COPEL, …
Bi kontakizun paralelo azkenean batzen direnak: Artola preso ohia eta Don Domingo praktikantea
Izartxo lerroz banaturiko atalak
Arantzak barrura
Psikologia neska ikasle bat atxilotzen dute, komisariara, galdeketa, aske, karrera bukatu, psikologoa lanetan, torturatu bat datorkio, psikologia jai batera doa, ohe-kidea polizia torturatzailea dela deskubrituko du eta berak jasan e torturak biziberrituko.
Psikiatria, bikoteak, ikasleak, tortura, …
Izartxoz banaturiko atalak
Você nao é como os outros
Familia zabala, ama larriki gaixo, Iñaki semeetako bat erbestean egon da luzez, (errefuxiatu bezala?), brasildar neska petrikiloa ekarriko dute, bigarren aldiz ere, bigarrenean Iñakik etxera lagunduko dio brasildar neskari.
Suspense puntua eta duda azkenen unean
Konformitatea, etsipena edo halabeharra, etxe bateko giroa, ehiza giroa, …
Zenbatutako atalez banatutako atalak, …
* Kontakizun bakoitzean gai ezberdinei buruz luzatuz doa burutapen ezberdinez, han-hemenka ereinez baina landu gabe
Erraztasun handia du edozein dela gaia, burutapenez kontakizuna saretzeko
Txukun eta jator idazten du inolako konplikazioetan sartu gabe, ez egituretan, ez hiztegian, ez aditzean, …
Paragrafo motzak, tarte zuriez banatutako azpiatalak, elkarrizketa edo pertsonaien esaldi oso laburrak, …
Ez du ekarpenik literatura aldetik
Aratz, begiradaren atzetik. Mikel Rodriguez
Eleberri bateko fikzioaz harago doa, mundu ezberdin batera garamatzalako
Ertzaintzak sortutako pertsonaia bereziez ari da: aktiboak deitzen diete, izaera, prestakuntza, ahalmen berezikoak, humanoak ez direnak, ia-ia mutanteak , poliziaren osagarri bereziak
Bi aktibo horietakoek ihes egiten dute eta beraien atzetik dabil Ertzaintza
Ertzaintza, Polizia orokorrean, polizia mota guztiak, Gobernuak, Jaurlaritza, ETA, Anarkismoa, Komando Antikapitalistak, politikaren ustelkeria, indarkeriaren erabilpena, …
Polizia ezberdinen arteko ezinikusi eta lehia, …
Bi zati bezala ditu, batez ere bigarren erdian ukitzen ditu gai interesgarrienak
Euskal herria batua eta bakarra izan zenekoa: Napoleon, Ingalaterra, … orrialde batez luzatzen da
Galdera boteaz bezala doa kontakizuna, galderak sortarazten ditu, dudak sortu, posible ote holakorik, azpian zer dago,
Kritikotasun puntua du, edo puntua baino gehiago, baina galdu egiten da hain kontakizun korapilatsu eta luzean
Denentzako du jarrera kritikoa, Kritikotasunarekin batera justifikazioak, … iradoki egiten du, … Idazleak ez du jarrera garbirik erakusten
Baina hori dena ia ezerezean gelditzen da, diluituta kontakizun nahastuan, hutsaren hurrengoa bezala hain kontakizun luzean
Filmetako polizia eta gaizkileen arteko borroka luze amaigabeak dira, zehatz deskribatuak, hain luzeak eta errepikagarriak azkenerako aspergarriak
*Egoerak, kontakizuneko gorabeherak errepikatu egiten ditu, irakurleak badakizki edo argi sumatu ditu,, alferrikako luzapenak dira
Iparraldeko euskararen zantzuak edo ukituak.
Euskara erraza darabil, erraz irakurtzen da, lexiko arrunta, …
Ez da ezertan korapilatzen, abila da borroken deskribapenetan
Literatura edo euskara aldetik ez dit ezer eskaini
Atal bakoitzean pertsonaia ezberdin bat ari da, beti berdinak, bizpahiru.
Ze mania hartu duten idazleek zita ingelesak botatzeko, …
*Bigarren liburu bat atera du, baina ez dut irakurriko, ez dit ezer berririk edo tentagarririk eskaintzen
Egia da jakin-mina utzi didala ia ze irtenbide ematen dion, baina dena da fikzioa eta idazlearen irudimen eta abilidadearen araberakoa izanen da, artifizio hutsa
Atertu arte. Katixa Agirre
Bidaia bat egiten ari da bikotea, Euskal Herria ezagutu asmoz, euskaldunak dira baina Madrilen bizi dira.
Bidaiako zertzeladak, harremanen nondik norakoak eta nolakoak, atzera jauziak, bakoitzaren zertzeladak, … Ama, hirugarren emakume bat sartuko da tartean,
Zenbait gai, datu eta gertaera historikoak barne: emakumea, tabakoa, laguna, gidatzea, euskal harrotasuna, gerra arabiar-erromatarra, terrorismoa, ETA, kartzela, atentatuak, presoak, preso baten neskarekin harremana, aita baten absentzia, Atotxako atentatua, errefuxiatuak, Einstein, Gasteizko erailketa, Auden eta homosexualitatea, Britten musikariaz luze, musikariak Madrilen, musikariak, zenbait datu berezi: gillotina,
Ezer esaten ez didaten, interesatzen ez zaizkidan, edo ezagunegiak zaizkidan gai eta hausnarketa, gogoeta, kontakizun, atal, tarte … gehienak edo asko behintzat.
Tarteka bada gogoko eta kitzikagarri zaidan burutapenik, baina gutxi.
Kritikoa da, baina zeharka, ironiaren bidez, …
Ez du jakin-minik sartarazten, azken ataletan ezik
*
Esaldi motzez idazten du, hitz bakarrak sarri: irakurketa arindu eta erraztu egiten du.
Flash-ez edo plano motzeko eszena laburrez, bezala idazten du, egoera bat hemen beste bat han, handik hona dabil. Edo puzzle bat bezalakoa da, txataltxoak ematen ditu eta irakurleak osatu behar du koadroa. Egoki nahasten ditu zatiok, abilki.
Azken aldera abiadura eta jakin-minak bizitasuna hartzen dute,gaiez eta kontaeraz. Ez da sarri erraza txatalok kokatzea edo flash-ekin argazkia ikustea.Kontakizunean zehar alboko hausnarketa eta gogoeta ezberdinetan kiribiltzeko gaitasun handia du, gustukoa dut trataera hori, baina gaion ez didate hemen ezer kilikagarririk eskaintzen, ez dute indarrik.
Azkenera, musika emanaldia eta bikotearen elkarrekiko aitormenen nahasketa bikaina da
Ikasgai bat ematen arei dela dirudi zenbait pasartetan, liburutik kopiatzen bezala, hotzegia gertatzen da.
3. pertsona eta lehena nahasten ditu kontakizunean
Betegarri diren atal asko dago, agian idazleak esan nahi zituen gauzak dira, eta hor gelditzen dira..
Esnob samarra iruditzen zait hainbat izen, titulu, zita eta abarrekin.
Jo eta pasa irakurri dut tarte asko, lasaiago zenbait tarte.
Beluna jazz. Harkaitz Cano
Beluna istorioko jazz joaldi nagusiko klubaren izena daBob saxo-jolea, Nikola piano-jolea, Klara maitalea, … pertsonaien deskribapena, batez ere lehen bien ibilerak jazza joz
Boben aita Kentuckyko euskalduna da, Ieregi du abizena
Jazz giroa, eta jazzari aipamenak uneoro
Jazz-joleen ibilerak, bizimodua, jitea, edanak, emanaldiak, emanaldien zertzeladak, … gertakizun eta egoera ezberdinetan ikusten ditugu, berez ez da kontakizun kronologiko bat musikarien nortasuna, beraien bizitzako ikuspegia eta zertzeladak azaltzeko baizik
Gai asko ukitzen ditu, zeharka bezala
Erietxea, psikiatrikoa, ahanztura, fama, telebista, eroen mundua,
Irudi edo sinbolo batzuk errepikatzen ditu: erleak, …
Ez du kritika zuzenik egiten, ziraldoka, alboetatik, edo zeharka baizik, ironiaz beterik, kritika kutsuaz, …
+ Pertsonaia, datu eta zertzelada ezberdinak pixkanaka doaz agertzen, ondo dosifikatuta, istorioa osatuz eta borobilduz
Poesia dirudi tarteka, irudien erabileragatik eta sortzen duen giroagatik
Ariketa literario bat dirudi, hausnarketetan kiribiltzeko jolasa eta era berean jokoa
Deskribapen oso laburrak, arranditsu kutsua darie.
Deskribapenetan luzatzeko gaitasun aparta erakusten du, ingurua zehaztu eta beraietan kiribiltzeko abilezia.
Umore puntua
Kritika puntua
Adjektiboen erabilera aparta eta abertatsa
Estetika gozamena da irakurtzea
Bristoleko hilketa. Philip Prowse
Hilketa bat, gaztetxo bat jotzen dute hiltzaile, hau kamioilari baten lagun eginen da, eta bien artean hiltzailea aurkituko dute
Kontakizun xumea eta erraza, irakur grina sortarazteko asmatua
Eskolako gaztetxoentzako idatzi eta itzulia
Trama eta idazkera jarraierraza
Euskara oso erraza
Hiztegitxo oso erraza orri oinetan
Estilo xume, lau eta irakurterraza
Suspense puntua du
Collini auzia. Ferdinand von Schirach
Hilketa bati buruzko epaiketa inguruan
Guardiako abokatu hasi berri batek hartuko du hiltzailearen defentsa
Epaiketa baten trikimailu eta barne osagaiak datoz zehatz kontatua, epaileen jarrera, abokatuen arteko harreman eta jarrera, trikimailuak, …
Naziek egindako mendeku hilketa: milaka eta milaka zibil errugabe fusilatu
Alemanian gerra ostean egon zen legeen historia, errugabe atera ziren hiltzaileen gorabeherak, …
Batez ere azken erdiak sortarazten du interesgunea.
Morgea eta autopsia deskribatzen ditu
Ez dauka ezer berririk baina gustura irakurtzen da
* Ez du konplikaziorik ez dakit jatorrikoak ala itzulpenak, oso euskara erraza du
Euskara aldetik ez dit ezer eskaini
Azkar eta erraz irakurtzekoa
Ez tiro egin anbulantziei. Mikel Aylon
III – II – I – 0: Atzetik aurrera doa kontakizuna: ondorioak kontatzen ditu hasieran, tartekoak gero, kausak azken aurren, eta preludioa amaieran. Ez dakit zergatia. Nolanahi filmetan asko erabiltzen da teknika hori. Orijinala izan nahi du?.
III. GERARD. Kartzelan ahantzitako presoa
ATZO
Karim, Montag, Fred, Telmo, eta Gerad
Ez da ezer nabarmenik gertatzen, ez dago istorio edo gertakizunik, desagertzea bera erdi ezkutuan doa, zergatik ez dakizula
Kartzelako egoera, bost presoon bizipen, sentipen eta jarrerak.
GAUR
Bost presoak eurak diraute protagonista
Presoen ihes ametsak eta ezinak
Burutapen interesgarriak, kartzelari, ihesari, gizakiari, … buruz; baina ez da ezer gertatzen,
BIHAR
Banan banan desagertuz doaz preso den denak, kartzelariak ere, eta Gerard soilik geratuko da
BETI
Gerard, kartzelan, bakardade osoan, luzaro.
Sylbiaren aipamena
II. SYLVIE. Sylvieren hileta
Laburmetraia baten egitura da: PAL hasieran STOP bukaeran. “Oharra” izenburuz da narratzailea, eta pertsonaia ezberdinak egiten dute hitz
“Oharra”k ere gogoeta interesgarriak egiten ditu, ehorzketa narratzen du
TRCK 1
SYLVIE. Sylvieren heriotza
Bi ehorzleen gogoetak: unea istant bat da / hil ondorengo eternitatea / gaur egungo harremanen eskasia edo ezina / heriotzari buruz, …
Historia triste ilunak kontatzen dituzte
Sylvia ekarri dute lurperatzeko
TRCK 2
Sylviaren ahizpa, iloba, adineko emakume bat Teseoren historia kontatuz: Sylvia ezagutuz goaz: bere buruaz beste egin zuen
Gerard dakarte poliziek lur-emateko azken unean
TRCK 3
Sylviaren ahizpa, iloba, ehorzlea, adineko emakumea, Gerard,
Sylviari buruz argitasun gehiago,
Sylviaren amaren heriotza
I, SYLVIA ETA GERARD. Ustekabeko maitasun istorio ezinbestean samina bat
Filmeko teknika darabil: sekuentzia eta planoak
KALEA
Sylviek eta Gerardek topo egiten dute kalean: elkarrizketak, kalean zehar doaz, … taberna batetan sartzen dira
TABERNA
Geraden jardun luzeak, Sylviek esaldi labur gutxi batzuk besterik ez ditu
Gerardek umetako Historia kontatzen du, gaur eguneko egoera eragin diona,
Greba Handia agertzen da, eragin handia izan zuen baina ez da ia ezer zehazten; aita lanik gbem bere buruaz beste egiten du, Gerard urteurrenero joanen zaio hilerrira, Sylviek ere haurtzaro arazotsua du, …
Gerad eta Silvye ezagutuz goaz: Geradek gaitz psikologikoak ditu, Sylviek ere terapia behar du
Harreman zailak, elkarrizketak ere zailak dira, u irakurleak ulertzeko ere
Silvyek beste norabait eraman nahi du Gerard
Berreskuratutako azken planoan lehen ataleko pertsonaiak azaltzen dira: Fred, … Sylvieren ezagunak dira
Polizia dabil inguruan, zerbait larria gertatzen da, …
LIBURUTEGIA
Liburutegian daude
Geradek jarraitzen du berbaldi luzeak egiten, Sylviek motzak
Liburu eta irakurketari buruzko burutapenak
Liburu bat hartzen dute, gero beste bat, …
Sylviek lehen ataleko pertsonaien oroitzapenak dakartza, zenbait izenburu bat ere agertzen da azpimarratuta “Orain”.
Liburutegiko berbaldiak nahiko erretolika aspergarriak ere bihurtzen dira interesgarriak diren arren, burutapen luzeak erreskadan, ideiak erein besterik ez,
PARKEA
Bikoteko bakoitzaren esaldi laburreko elkarrizketak osatzen dute azpi-atala, paragrafo narratzaileak ere motzak dira,
Gerardek aitaren hilobira alde egin nahi du, Sylviek Itakara, noraezean biak
Polizia inguruan, Gerardek bere hotela eskaintzen dio Sylvieri gordeleku bezala
Sylviek argazkia aterako dio Gerardi: Lehen atalean agertzen da
Hirian barrena doaz, hotelera heltzen dira
HOTELA
Narratzailea da batez ere kontakizunaren oinarria, deskribapen luzeekin
Hotelera sartzen dira, igogailua, gelara jotzen dute, harreman zail ulergaitzak irakurlearentzat ere, …
Germand lo, Sylviek paper bat idatzi eta alde eginen du, ez daki nora, postontzian liburua eta papera uzten ditu
Baztertutako planoa: polizia gelan sartu eta Gerard atxilotzen du, kanpoan tiroa entzuten da
Baztertutako bigarren planoan Sylvie hilik datza kalean, bere buruaz beste egin duela dirudi
- ELSA.
Preludioa
Sylvie hizketan: bere izena Else da, Fredekin topo egiten du, Aldous tabernara eramaten du, tabernan Karim dago, Telmo ezagutuko du parkean, Vasilin (Montag) , Telmo ezagutuko du parkean, …
Gizartea aldatuko duen zerbait handia egin nahi dute, …. baina ez da ezer argitzen, ganduan geratzen da, Telmo eroak dio “ez egin tiro anbulantziei”.
Nahastuz doaz azkeneko gaua, kartzelako kontakizuna, aurreko bizipenak,
* Gogoeta ekitaldi alegorikoa, hainbat irudi eta esanahien irudia edo iradokizuna, irakurlean asmatu beharko du sakonean zer dagoen, bitartean hainbat burutapen zehatzez jabetu ere.
Hainbat gertakizun, istorio eta esaldi daude, baina dena gelditzen da ganduan,
Gertatuaz eta etorkizunaz ari da baina dena dago ikusgai
Bukatu eta berriro irakurri beharko litzake, argitzeko, baina ez du pena merezi
Han hemen, ken atalean ere, agertzen da aipatuta beti ere liburuaren izenburua, adina ez dakit zertara datorren, ez du loturarik edukiarekin
Atzetik aurrera kontatuta dago, atalen banaketako zenbakietan ere: bukaerako zatiak argitzen du, nolabait, baina inola ere erabat, irakurlearen asmakizun edo irudipenean geratzen da gertakizunak irudikatzea, . Zineko teknika bat. Mundu irreala dirudi, baina mundu errealaz ari da, irakurleak asmatu beharko du azpiko istorioa,
Ez dago istorio zehatzik, hausnarketak dira nagusi
Trazu labur batzuk besterik ez, presoei eta kartzelari buruz, ez dago istorio jarraitu bat, atal bakoitzen datu bakarren bat soilik gehituko da
Elkarrizketa amorfo kutsua dute, baten esanak eta besteenek ez dute ia lotura zuzenik, edo ez dute, …
Lortzen du irakurlea intrigatzea
Zineko gidoi bat dirudi, zenbait pasartetan, gidoi peto petoa, bikotearen hitzak, planoak, inguruaren deskribapena: Atal batetan baztertutako planoak datoz, gidoiari zenbait zehaztasun gehiago ezarriz
Baztertutako planoak kontakizuna errazteko tranpa bat dira, osagai horiek kontakizun zuzenean korapilatzek zailtasunagatik, zatika eman eta kito.
Ezleku, ezdenbora, ez hemengo, ez oraingo, ilunetik argira bidea, …
Denbora gelditu balitz bezala idazten du, denborarik ez balego bezala, eztenporala dirudi giroak
Ezer ez da gertatzen, baina zerbait grabea gertatzen da, gertatu da edo gertatuko da
Aparteko dotorezia ukitua ematen die esaldiei, irudiak sartzen ditu, modu ezberdin batetan esaten ditu gauzak.
Esaldi ikusgarri politak eta eduki eder kilikagarrikoak, tonu eta era berezian emanak
Lexiko ezaguna darabil, sinonimo eta hitz ezberdin gutxi erabilitakoetara jo gabe
Adjektibo zehatzak jartzen dizkie izenei
Esaldi landuak dira denak, baina ez korapilatu edo zainduegiak.
Erretolika idatzian luzatzen da, ideia eta iritzi ezberdinak bata bestearen ondoren baina azken orduko ia esaldi batez azaltzen du istorioko pauso berria.
Hitzekin jolasean dabilela dirudi, besterik gabe, tarteka ideia interesgarriak botaz
Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk. Joxe Azurmendi
I
RENAN EUSKAL HERRIAN
Nazioari buruzko iritziak: a) Alemania:historia, hizkuntza, … b) Frantzia: herriaren erabakia
Euskal idazle ezberdinen iritziak
*Azkenean ez dago erabaki garbirik: bakoitzak bere jarrera politiko, izaera eta interesen arabera dio diona
RENAN PARISEN
Renanen bizitza
Renanen “Jesusen bizitza” liburua
* Ezer erabakigarririk ez, bakoitza bere jitearen ondorioz ari da
Akropoliri otoitza: Atenas / kontraesanak / politika …
“Zer da nazioa” hitzaldia, eta beste hainbat lanen aipamena
ARRAZA BRETOIAREN ESPIRITUAZ
Karaktere nazionala: Herri bakoitzak bere izaera propioa du, faktore ezberdinen arabera
Arraza: lurra, arima, historia, espiritua, odola, … maitasuna.
Renan bretoia da: herrimina, harra, …
Eskozia
II
MODERNIA: HISTORIAREN GARAIA, FILOLOGIAREN ORENA
Historia: eraikuntza nazionalaren oinarria, zientzien zientzia, fedea-historia, kritika. Filologia, …
HISTORIA, ZIENTZIA, PROGRESOA
Historia bera da bere buruaren Probidentzia, atzerapausoak aurrerapausorako urratsak dira, historia aldaezina da, biolentzia emankorra, …
Zientzia izanen da geroko erlijioa, dena esplikatuko duena, moderniara darama, …
Modernia: gizakia da moderniaren subjektua,
Ederra eta ongia: ederrak liluratu egiten gaitu, egiak bete
Gizadia hezitzean datza progresoa
Sinkretismoa: analisia-sintesia
Progresoa: gizartearen parte txiki baten pribilegioa da
III
ARRAZA: GIZADIAREN KONTZEPTUA
Zientzia historikoen ikuspuntutik
Zibilizatuak –barbaroak
Arraza beherak – bitarteko arrazak – arraza garaiak
Gizakia: espirituaren monopolioa: ariarra eta semita: hauek biak kontrajarriak
Renan antisemita da
Guzti honek eragina du nazio gaian
ARRAZAK, HIZKUNTZAK
Zientzia historikoen ikuspuntutik begiratzen du
Arraza bakoitzak bere hizkuntza ezberdina du arrazaren araberakoa
Hizkuntza bakoitzak bere ahalbidea du
ARRAZAK ETA ZIBILIZAZIOA
Paisaia herri espirituarekin lotuta dago
Arioak filosofia eta pentsamendurako berezitasuna dute / semitak monoteistak dira: paisairen eraginez
Semiten hizkuntzak ez du eboluzionatu
HISTORIAREN FILOSOFIA ARRAZI(ALI)STA
Semitek monoteismoa besterik ez dute sortu, erabat sinpleak eta pobreak dira, filosofiarako gaitasunik gabekoak, hizkuntza sinple batekin
Semiten gutxiagotasuna, arraza, moralez, espirituz
Ezgaiak dira,
Semitek hazia erein dute, izan zuten garai oparoa, baina ez dute Modernian eraginik.
Indoeuropearrek ekarri dute Modernia
MODERNITATEAREN FILOSOFIA EUROZENTRISTA
Europearrena de etorkizuna Juduek anarkia erlijiosoarekin bukatu dute, eta kito, ez dute beste ekarpenik egin
Aleman eta frantsesen arteko dialektikak ekarriko du garabidea, progresua, modernia: Europa de Modernia
FRANTZIA ESENTZIALA
Europako estatu latinoak germaniarrek lortu dituzte
Monarkiaren inguruko hausnarketak eta iritziak
Renan iraultzaren aurka dago
Monarkiaren defentsa egiten du: Renan ez da nazionalista, nazionala bai / Iraultza absolutismoa da / Demokrazia eskulotzea da / Errepublikaren aurka
Ikusten ditu kontraesanak, baina denei bilatzen die esplikazioren bat
TRADIZIO ARRAZ(IAL)ISTA FRANTSESEAN
Arrazista da baina garaiko girotik edaten du, arrazista teoria ezberdinak, tradizioa arrazista bat zegoen, ….
Renan antisemitismoaren fundatzailea da, ez arrazismoarena
Voltaire: nor zen, bere iritziak / Renanen aitzindari: beltzak ez dira humanoak, …
Voltaire eta Renanen konparaketak: beltzak, txinoak, semitak, …
IV
KRISI FRANKO-ALEMANA MUNDUAREN ETA ZIBILIZAZIOAREN KRISI BEZALA
Alemanzale porrokatua arren, kultura frantsesaren alde jartzen da gerrarekin
Gerra franko-alemana gaizkiarik handiena da, progresuaren bidea eteten du.
Frantziak berrantolatu behar du bere egitura, nazio kontzeptua, nazioa bera berregin: erregetza, noblezia, burgesia dira oinarriak.
Herriak ez du lekurik berrantolaketa honetan,
Populua ez da nazioa
Gutxi batzuen jaiotza: erregea, nobleak, …, da nazioari goratasun intelektual eta morala ematen diona.
Arrazak ematen dio espiritua nazioari, horrek ematen dio nazio espiritua
Alemaniak ez du egin nahi Errestauraziorik, Frantziako Errestaurazioek huts egin dute. Frantzia berria ez da gai Errestaurazio bat egiteko
Frantzia ez da berregingo Alemaniaren modura, monarkia eta noblezia dira bide bakarrak
“LA PERIODE QUE NOUS ALLONS TRAVERSER”
Konfuso dago Renan, nahastuta, zientzian bakarrik du esperantza
Frantses hizkuntza eta arraza dira salbabideak: arraza linguistikoaz ari da.
Alemanen aurka.
Arrazaren balioa eta eragina azpimarratzen ditu, juduena beti baztertuz, arraza zelta goraipatzen du,
Arraza- hizkuntza: ez du argi, geroago bai
Indarra da eragile nagusia
Galduta dabil gerra franko-alemanaren ondoren, lozorro eta nagi
ARO BERRI BATEN ATARI ESTUGARRIAN
Aro berri bat dator
Hurrengo aroa zientzia eta erlijioaren sintesiarena izanen da
Nazionalismoak desagertu eginen dira
Nazioaren eta indibiduoaren interesen arteko lehia izanen da
Alemania kopiatu behar da: zientzia, agintaritza indartsu bat, …
Renanek ez du gogoko demokrazia
Gizadiaren kontzientzia berria zientzia eta eta elite kulturalaren lana da
“RIGHT OR WRONG, MY FRANCE!
Frantzia denaren gainetik dago, hori ez da nazionalismoa, Frantziaren metafisika baizik
Nahiago du egiarik gabe Frantzia
Bere traiektoriaren aurka
V
FRONTERA NATURALEN KONTUA
Nazioa arima da, ez frontera naturala / ideiak eta jokabideak ez dira berdinak /herri hautatua /, …
NAZIONALITATEEN PRINTZIPIOAZ
Nazionalismoa-kontsentimendua / ez dago nazionalismoaren definizio zehatzik / bortxaz datoz nazio eta fronterak eta ondorioz teoriak
ALSAZIA-LORRENAREN POLEMIKA
Arazo nazionalak: fronterak eta internazionalak: potentzien oreka / nazio bakoitzak bere arrazoi ezberdinak / / gerako gehiegikeriak / estatu bakoitzak bere arrazoiak: Prusiarenak: mugak, hizkuntza, …
RENAN-STRAUSS
Gutun gurutzaketa / Renanenak datoz batez ere: arraza, hizkuntza, komunitatea- historia, -tribunalek erabaki dezatela – hiritarren borondatea
VI
QUATREFRAGES, VIRCHOW: ARRAZA, ARRAZA PRUSIARRA, BERBEREA
Quatrefrages, filosofo alemana: gerraren interpretazio arraziala egiten du / Virchowek aldiz dio Prusia arraza ezberdinen nahasketa dela. / Renanek, aldiz esanen du beebereak demokrazia dutela eta horrek hondamendira daramatela, arraza ez da nahikoa nazioa egiteko /
“HOGEI EGUN SIZILIAN”. BERLINGO ANTISEMITISMOAREN POLEMIKA: ZER DA NAZIOA
Renanek Sizilia bisitatzen du: han arraza nahasketa bat dago, ez da nazioa / Antisemitismoa: jarrera ezberdinak nazio eta arrazaren kariaz / nazionalismo subjektiboa eta objektiboa.
VII
ZER DA NAZIOA
Frantziaz ari da batez ere
Ez du zehazten nazio kontzeptua
Historian sartzen da baina ez digu irispiderik ematen herri bat zergatik den nazio gaiari, nazioaren jatorriaz.
Herrien fusio aipatzen du baina ez du argitzen zer nola, prozesu historiko ezberdinen zergatia
Nazio batzuk sortu egin direla ahaztu egin nahi du zenbait kasutan
Kontzientzia eta ahaztura
Dena da anbiguoa, ekibokoa sarri, gai ezin garrantzitsuagoa omen arren: Joxek dio: “laburbilduz: nahaste-borraste bat”.
Joxek berak historiaz ari da, nola egiten ditugun mito historiako hainbat gai eta gertakizun
ZER EZ DA NAZIOA
Alsaziaz ari da batez ere
Nazioaren definizioa (jatorria eta arraza, tradizioa, hizkuntza, erlijioa, historia, … ) alde batera utzi behar dira.
Nazioa erlazio juridiko-politikoa da, “hitzarmen soziala”
Lurrak ez du nazioa egiten,interes ekonomikoak ere ez, ez rlijioak, ez arrazak, ez hizkuntzak, … nahi hauek ere zerikusi handia izan
Arima litzake nazioaren funtsa
ZER BAI DEN NAZIOA: EGUNEROKO PLEBISZITOA
Nazioa arima bat da: iraganeko memoria eta oraingo borondatea; baina horri buruzko sakoneko galderak airean uzten ditu.
Herritarren nahimenak egiten du nazioa. Ala nobleziak eta burgesiak?. Nahasmena.
Plebiszituaz ari da, baina zer da?: Nazioaren existentzia omen legitimitatearen plebiszitua
Kontzientzia morala da nazioa, ez dago objetibotasunik,
Beretzat Nazioa Estatua da hemen, baina ez beti.
ALSAZIA PROBINTZIA DA
Onartzen du erabakitzeko eskubidea, baina Alsaziarena ez da argi aitortzen
Erreferenduma ez da nazionalitate printzipioa, bestelako eskabide mota bat baizik.
Kontraesanetan murgiltzen da Renan, erretorikara jotzen du
Indibiduoa azpimarratzen du nazioaz ari dela: polemikarako erretolika
IRAKURKETA ESPAINOL BATZUK
Canovas / Azorin / Ortega y Gaset / Jose Antonio Primo de Rivera / R. de Maeztu / M. Garcia Morente: perla ezagunak
VIII
ARRAZARA BUELTATUZ
Renanek dio arraza nazioarekin nahasten dela, talde etnografikoak eta linguistikoak subiranotasunarekin parekatuz. Horrek sakabanatutako taldeak berriro biltzeko eskubidea ematen du: dena litzake Alemania
Ez dago arraza garbirik / Ikuspuntu etnografiko eta linguistikoek ez dute eser balio / Ez dago arrazarik ez historiarik
Frantzia historiaren alde kokatzen da, Alemania zoologiaren alde
Badirudi Renan frantziarren txalo bila dabilela
ARRAZIZMO ALEMANA VERSUS ARRAZISMO FRANTSESA
Nazioari buruzko aurreko atalaren laburpena
“espiritu” frantses eta alemaniarra kontrajarriak dira, latindarra eta germaniarra, alegia.
Oposizio morala, politikoa, katolizismoa - protestantismoa, askatasuna, dimentsio historikoa, …
Bien arteko lehiaren historia
Hainbat autore ezberdinen zitak
Alsazia – Lorena daude beti jardunaren sakonean
Renanen harrera, harrera aldaketa eta arrazoiketa : anbiguotasuna
Herrien berdintasunari buruzko iritziak
“Zer da nazioa” kapituluaren ardatza Renani dagokionez, eta beste zenbait testu.
KONTZEPTU BI ALA BI HISTORIA
Nazio kontzeptuari buruzko ikerketa intelektual ezberdinak: Estatua – Nazioa
Frantzian eta Alemanian ez daude hasieran bi kontzeptu hauek, bi esperientzia ezberdin baizik.
Frantzian Alemanian baino askoz lehenago jasotzen da nazio kontzeptuaren bilakaera
Estatua eta Nazioa elkarloturik ibili dira historian
Nazioa ideia da, Estatua, aldiz, dominazioaren errealitatea
Autore ezberdinen iritzi ezberdinak, zehaztasun eta argibideak: Fichte, …
Alemania eta Frantzia: bi kontzeptu edo definizioek eta historiek bilakaera ezberdina izan dute.
Batasun alemana hiru gerren ondorioa da – Frantzia ere bortxaz ezarritako errealitatea da: erregea, errepublika, …
Etnia, hizkuntza, arraza, lurraldetasuna, …: teorizazio ezberdinak, interesatuak
Nazio kontzeptua hiztegi ezberdinetan
Abertzaletasun etnikoa eta konstituzionala
OHARTXO BAT TRADIZIOA ALEMAN ETA FRANTSESAREN ARTEKO DESBERDINGOAZ
Frantzia eta Alemania historia diren heinean bilakatu dira: bakoitza bera bihurtu da
Bakoitzaren berezitasunak
Autore eta zita pila: Herder, Kant, Fichte, …
Dikotomiak, oposizioak, uxatu behar dira.
Askatasuna, anaitasuna, … historia guztia, bere osotasun konplexuan hartu behar dira.
Ugaritasuna, askotarikotasuna,diferentzien askotarikoa, …
Renanen eboluzioa gaztetako askotarikotasunetik geroko Estatu zentralistara
NAZIOA(K) FRANTZIAN
Nazioa kontzeptua eboluzioan dago, ekibokoa da
Nazio kontzeptuaren historia: Heterodoto, grekoak, hebreoak, … Galia, Zezar, Tzito, Zizeron, … Erdi Aroa, … pertsonaia ezberdinen nongotasuna,
Nazio kontzeptuaren bilakaera: Eliza, Unibertsitatea, Merkataritza, Hizkuntzak, …
Nazio kontzeptuaren eboluzioa Frantzian: monasterioak, Eliza, zismak, protestanteak, monarkia, humanistak, …
Hobbes, Locke, Ingalaterra, Montesquieu, Rouseau, …. Zerrenla luzea gaiarui buruz
Nazio kontzeptu ezberdinen errepaso luze, sakon, zehatza.
Euskal Herriari buruzko gogoeta laburrak
Espiritu nazionala – aginte politikoa
Bakoitza norbera da – gizartean bizi da: ezberdintasunak antolatzeko sortzen da Boterea
Eliza – Gorteak – Epaitegiak – eskola –
Iraultza, Komuna, Errepublika Frantzian: Sieyes abadea
IX
PARIS ETA PROBINTZIAK
Hiriburuaren nazionalismoa, Parisen zentralizatzen da Frantziako bizitza mota oro, gai guztietan: modernitatea, moraltasuna, amodioan ere, … nazioaren kontzeptua bera laburbiltzen du
Jende xumeak eta handikiak adoratzen dute Paris
Kontua ez da oraingoa: Autore ezberdinen hainbat zita: Renan, Rousseau, Sarte, Balzac, Zola, V. Hugo, Maupassant, …: iritzi kontrajarriak
TRADIZIO JAKOBINOAN HIZKUNTZAREN ALDERAKO
Frantsesa gailendu eta hizkuntza bakar bat bilakatzearen aldeko hainbat testu: hizkuntza nazionala. Patois oro kalitu eta Frantsesa inposatu.
Sakonean eta zeharka bezala, hizkuntzak nazioa egiten duela onartzen dute
BRETAINIA, OKZITANIA
Renanek ez du nahi Bretainia modernizatu bat, iraganeko Bretainia maite du, oroipena besterik ez diete uzten bretoiei. Bretainia altxor bat bezala defendatzen du: kontraesanak.
Renanen bretoierari buruzko jarrera eta kontraesanak: maite du, goraipatzen, baina badaki etorkizunik ez duela.
Antzerako iritzi eta jarrerak Okzitaniari buruz, Provence
Frantsesaren paregabekotasuna, Frantsesak batzen ditu herriak
X
“KONTZIENTZIA BAKARRA”REN GARAIPENA
Renanen demokraziari buruzko iritzi dardaragarria. Egia ezin da denen esku egon. Zientziak gaindituko du demokrazia. Elite batzuen esku egon behar du gizarteak. Elitea armatua egon behar da, indarrez inposatu beharko du bere agintaritza. Agintaria mezenas bat da, manupekoak artaldea. Herriak jopu izan behar du, pozik gainera nork agindu duelako.
Bera ere beldurtzen da dionaz eta nolabait desenkusatzen da.
Morala erlatiboa da handikientzat / Oraina putza da, iragan handia du amets.
Erdi Aroan eta Elizaren kategorietan obratzen da bere pentsamendua; nahiz jende ona ez izan agintaria, beharrezkoa da hierarkia,
NAZIONALISMO ETA INPERIALISMO FRANTSESAREN APOSTOLU BETI
Nazionalismoaren topiko kultural denak daude Renanen izkribuetan:
Hizkuntza: Frantsesa bezalakorik ez dago / Batasun nazionala sakrosantua da, zentralizazioa / Pluraltasuna, batasunarekin harmonizatuz / Handi-handia beti eta denean, onean eta txarrean / Alemania baino gehiago da / Espiritu frantses unibertsala / Misio kolonial espirituala du / Aljeria zibilizatu zuen / Iraultza gizadiarengatik eta gizadiarentzat egin zuen, sakrifikatuz, Israel bezala.
+ Era guztietako datu autore hausnarketa eta iritzien uholdea, tsunami bat bezala dator, iritzi asko desegiten ditu, baina beste iritzi batzuetarako hazia erein eta lurra bustitzen
Mila eta bi zehaztasun, datu, kontzeptu eta zita argigarri gai bakoitzaren inguruan
Ezinezkoa hori dena asimilatzea irakurle arrunt batentzat
Irakurri ahala hausnartu eta gozatu, nolanahi asko gelditzen da irakurlearen mtxilan
Oso zaila da iritzi propio zehatz bat egitea horrelako ugaritasun ezberdin sarri kontrajarriekin
* Joxeren liburuan dagoena eta berarena zer da: ikerketa luze eta sakon baten ondorio dela ez dago dudarik; hortik harago, beraren jakituria, hausnarketarako ahalmena, pentsalari sena, … eta fitxategi aparta lanaren ondorioz
* Gozamena da hausnarketa guztiotan murgiltzea, ikasle garaiko atzera jauzia
* Gaur egungo arazoez hausnarrarazteko hari-mutur etengabeak eskaintzen ditu
* Bi mundu ezberdin ikusten ditut: pentsalariena eta herri xeheenarena erabat ezberdina biak, eta bata besteengandik aldenduak
* Galdera bat sortzen zait: Goi mailako arrazetan ere, ario eta semitetan, ez ote luketen eginen beste banaketa edo bereizketa bat: goi mailakoak, ikasiak, direla pentsalari, zientifiko, … eta abar jantziak eta kale-zoruan eta basatzan gabiltzanok, alegia; nortzuk dira beretzat, beraientzat goi arrazako horiek?. Buruz jantzitako horiek lirateke pribilegiatuak, besteok ez.
* Gogoeta bat aurrekoari lotuta: intelektualak eta herri xehea bereizten daitezke: politikoena kasta ezberdin bat litzateke
* Gaur egun ere germaniarrak ez dira ari Europako Estatuak gauzatu baldintzatzen,
Hitz berriak osatuzen ditu, hitzak aditz bihurtuz, bi hitz elkartuz, …, horrela ideia azaltzeko bidea laburtzen du
* Zenbat aldaketa pentsaeran, iritzietan, analisian. Jarreran, …: ez da fidagarria une bakoitzean diona, beleta bat dirudi, erabat aldakorra bere interes, harreman eta egoeraren arabera
*Ideia asko errepikatu egiten dira autore baten eta besteen ahoa edo idatzietan
* Ideia ezberdinen uholdea
* Nahi adina ideia ezberdin jaso ahal da
* Frantziako eta Europako historiako mila zertzelada eta atal
* Autore pilaren zitak eta iritziak
* Teoria ezberdinak nazioari buruz, oso zaila da ideia garbi bat ateratzea
+ Etnia, arraza, lurra, hizkuntza, historia, ekonomia, … osagai asko ditu edo izan dezake nazio kontzeptuaren eta errealitatearen definizioak. Autore bakoitzak bere definizioa egiten du bakoitasunaren arabera. Oso gai nahasia, zaila eta labainkorra. Uste dut azkenean herri kontzientzia dela funtsezkoen eta eraginkorreena, ibilian garatzen dena. Baina duda: herriak ala eliteek garatzen dute nazioa?
* Euskara aldetik oso aberatsa gertatzen da: hiztegi zabala darabil, baina batez ere hitzak adiztu, atzizkien bidez hitzei eta ideiei zehaztasun sakonagoa ematea, hitzen eraldaketa, hitzei esanahi sakonago eta zehatzagoa, hitzekin jolas egiten du naturaltasunez, …
Iazko hezurrak. Unai Elorriaga
Biolentzia, gerrak eta gerrako izugarrikeriak, Euskal Herrian eta mundu osoan; baladak-gerrak-indarkeriak, … alderatzen ditu; gerren eragina,
Datu pila zernahiz, kontaezin gertakizun, gehiegikeria izugarriak, amaigabeko gerra zerrenda eta parte-hartzaile, idazle,
Atal orotan gertakizun, egoera leku, … berdinetara itzultzen da, aurrekoa osatuz edo errepikatuz-azpimarratuz;
Koktel erraldoi bai da, irakurleak egin behar du batuketa lana.
Irene Irribasen bizitza: hari mehe bat besterik ez da, oso laburra gainera eta horren inguruan kiribiltzen ditu esanbeharreko guztiak.
* Lau ataletan sailkatu du liburua
Lehen atala
Irene Arriasen aurkezpena, haurtzaroa, takikardia zantzuak
Irene aitzakia bat da, besterik ez, jauzika ari da atzera eta aurrera bere bizitzan, eta jauzi bakoitzeko garaiko munduko lurralde ezberdineko kontakizunak narratzen ditu.
Giza historiako hainbat gertakariri heltzen dio, bortxakeriez eta diktadurez ari da batez ere, dotore nahastu, harilkatu eta saretzen ditu, koktel zirraragarria.
Eichman, Milgram, Faulkner, Afrika, hutuak, hilketak, bahiketak, giza jarrerak, gehiegikeriak, Moskuko Olinpiadak, Argentina, .
Euskal Herriaz ere, Algorta inguruan kokatzen da gehien bat: Txikia, Carrero, bahiketak, Ikastolen sorrera, gerra zibila,
Gogoeta eta iritzi ezberdin asko sartzen du, oso labur, iruzkin bezala, kritikotasunez ia beti, zabalera dejada bat bezala: obedientzia, heroiak,
Atzerriko egunkarietan aurkitutako hiru narrazio
Egoera bortitzetan kokatua hiru narrazioak. Bukaera ustekabekoak, dena galdera, irakurlearen esku geratzen dira erantzunak, umeak beti tartean..
Ilaretan: Preso dirudien batek bere historia kontatzen du, herri baten exodoa, giro bortitz batetan.
Brogodiren zuhaitza: Etnia edo herri ezberdinen kultura eta jokabideak, gerra giro batetan
Umeen alde: Espainiako Gerra Zibileko bonbardaketa batetan kokaturik diruditen 5 flash literario, ume jaioberri bat tartean.
Bigarren atala
Irene Arrias Unibertsitatera doa, azterketa egiten du, lagunekin bazkaldu eta etxera itzultzen da. Tartekatuz mila kontu eta burutapen ezberdin. Takikardia nabarmentzen zaio.
Aurreko tankeran jarraitzen du, gai ezberdinak Irenen istorio laburrean kontakizun eta burutapen ezberdinak sartuz.
Hemen azpi-atal ezberdinak zenbakiz banatzen ditu
Droga, kartzela, tortura, garaiko gorabeherak, gerra ondorengo giroa, errepresioaren beste aurpegi bat: mojak-Cara al sol, errepresioa, buruko gaitzak, organoa,
Julio Cortazar,
Algorta deskribatzen luzatzen da, gida-liburua dirudi,
Beste hiru narrazio
Hamar txakur: Berorika ari da, epaileri edo apaizari: armairu baten garraioa orga batean, gorpu pilarekin aurkituko da azken unean. Tentsio puntua du.
Etxanda: Orduak leihorik gabeko gela apartatu batetan, itxarote luze jasangaitza, bainera tortura,
Hirugarrena: Zabortegi batetan gordeta dago bat, bonbak urrutian, azkenean zabortegia ere txikitzen du..
Hirugarren atala
Irene nota bila doa Unibertsitatera, lana aurkitzen du, bikotea, etxea, ezkondu, erditzea, alaba, …
Gai ezberdin pila: nagusiak batzuk, zeharkakoak besteak:
- Burutazioak, gogoetak, agerpenak,
- Algorta; burua galtzeko beldurra; agintarien desobedientziari beldurra; torturen-indarkerien grabaketak-bideoak; propagandaren erabilera; antropofagia: txoa arrantzontzian; ume hilketak; …
- Ruanda, Algorta, ETA, Ertzaintza, kuartela, Txikia, Solaun, Japon-Japongo suizidioak;
- Lobo Antunez: errepresioa Portugalen, Angola, …, kontraesanak; Melo Antunez; Paraguai:Chaco; Ambrose Bierce: Estatu batuetako gerra zibila, kazetari deseroa,,; Mikel Zarate eta indarkeria; Saddan Hussein urkatua; Ceaucescu-Errumania; Tolkien: Mundu Gerra; Euskal Herria: Txillarrre, …; Olga Txesukova: Errusia, Lituania, Polonia; Orwel: Birmania, Espainiako gerra zibila, 1. Mundu Gerra; Lauaxeta, Urkiaga, Aitzol, …;
Beste bi narrazio
Izaretan: matrimonioa eta alaba txikia etxean, ama bulegora ondoren aita hitzen dute, umeak aita hilda aurkituko du, bere altzoan geratuko da lo
Aitaren aurkako bortxakeria, alabarengan oihartzuna izango duena.
Ez kantu guztiak: Kontalariak ondo ulertu dela uste duen arren, irakurle honek ez du tutik ulertu, usteak soilik izan ditzake
Laugarren atala
I.Arrias bulegoan lanean dago, dei bat jasotzen du: etxean zain dauzka, ez du hara joan behar, Algortara doa eta etxetik hurbil geratzen da
Derryko hilketa, talde armatu ezberdinen aipamena, …
II. Bere etxea behatzen du urrutitik, herrian dabil, eztandak, ...
Hilketei erreferentzia laburrak, Txikia, errepresio garaia, …
III. Algortako kaleetan dabil, ihesean, estratetan barneratuko da, gaua han pasako du, etxe-hondakinak, bigarren gaua, eztandak, jende bat topatzen du, tunel bat aurkitzen du, bertan gizonak, ateratzen dira argira, gizon gehiago, kanoikadak, harrapatu eta autoan eramaten dute
Sufrimendua, ihes bateko urduritasun eta larrialdiak, …
IV. gela baten sartzen dute, gelako gorabeherak: deskarga elektrikoak, argiak piztuta, hotsak, galdeketa luzeak egunetan, …
Gela, galdaketa, tratu, … arraro artifiziala; … agian intsinuatu egin nahi du, irakurleak irudikatu dezan atxiloketa bat, … baina ez dakienak hemendik ez d ezer aterako.
Egilea bere liburua justifikatzen bezala dabilela dirudi, esandakoak laburbilduz edo idatzitakoaren zergatiak argituz, …
Bere estiloan darrai, ezer berririk eskaini gabe abileziaz luzatzen da, erretolika idatzian, jotapasa irakurtzekoa, literarioki ere ezer gutxi, errepikagarria, jakinminik ere ez du pizten, :
Amaiera, ezereza.
* Izugarrizko datu bilketa dago guzti honen aurretik, eta hori dena kudeatzea zaila behar du izan.
Bizpahiru orrialdeko zatitxotan banatzen du atal bakoitza, hutsunea erdian, gai ezberdinak nahastuz, harilduz edo sailkatuz
Hiru narrazioetatik lehena da bizpahiru orriko luzeena, motzagoa bigarrena, eta horri bat baino ez askoz luzeagoa azkena.
Narrazioetan ikusleak atera behar du esanahia, zeren sinbolo den.
Baladak darabiltza gai berri bat sartzeko
Idazki eta abesti zaharretako esaldiak sartzen ditu osagai esanahia azpimarratuz
Kiribiltzen da gai ezberdinetan, zurrunbilo baten bezala, gaien inguruan, kontakizunean zeharkako gorabeherei erreparatuz, alboko zehaztasunetan luzatuz, …
Ingeleseko zitak, dokumentatu egin dela adierazi nahian bezala, esnob jite ematen badu ere
Aditzik gabeko esaldi laburrak jartzen ditu, esaldi nagusiaren barruan, koma artean, bi hitz soilik, esaldiaren bukaeran gehienetan, esan nahia osatuz: irakurleak erraz josten ditu.
Esaldi motzak gehienak, pausoka bezala do aurrera kontakizun eta gogoetetan
Errepikapenak sarri, ideia bat azpimarratuz, …
Ez da konplikatzen egitura luzean korapilatzen eta edertasun itxurak ematen, ezta hiztegia eta sinonimoekin ere.
Xalo idazten duela dirudi, baina oso landutako idazkera da
Oso estilo edo idazkera bere propioa du.
Ez du eleberri izaerarik, Irenen istorioak ez baitu gorputz edo bilakaera handirik
Jende desegokia. Gaizka Zabarte
14 ataletan banatua; bi istorio daude kontakizunaren barnean, azkenean kontakizun nagusiari lotuak
Zuazok hitzaldi bat emateko konbita jasotzen du Desegokituen Elkartetik
Hortik aurrera hitzaldi horren inguruan ehotzen da kontakizuna, antolaketa, elkarrizketak, bilkurak, partaide bakoitzaren gorabeherak,
Bi kontakizun xelebre ere badaude: irratikoa eta lantegikoa
Pertsona xelebre, ezegoki, zenbaiten erakustoki bat
Ez du esaldi potoko borobildurik botatzen, ez edukiz ez idazkeraz, baina bizitzari buruzko zipriztinez beteta dago
Zeharka bezala botatzen ditu iritziak, burutapen kolateral zeharkako bezala
Teorizatu gabe, bizitza kontatzen du
Bizitzako zirrikituetan dabil, gizarte, politika, gizakia beraren , … zirrikituetan , zertzelada arruntei buruz hausnartuz
Zer da egokia, zer desegokia: desegokitasunari buruz ari da, teorizatuz tarteka elkarrizketa eta hitzaldien bidez, baina pertsonaia eta ekintza desegokien bidez batez ere.en bidez
Bizitzako eguneroko zertzelada arruntak ukitzen ditu
Bikote baten ohikeriaren arazoa, bakardadea, gizaki eta gizarte harremana ezberdinak, dudak, gorrotoak, kontatzen ez diren burutazioak, iritzi ezberdinak, miseriak, ezinak, Kongresu, eta antzerako elkarraldien kritika, eztabaida inozo azalekoak, ipuina: zer fikzioa ala errealitatea, …
Bikote gaztearentzako iritzi ezkorra
Dena umorez oratua
Parodia kutsua du
Kritika kutsua uneoro,
* Asko luzatzen da tarteka istorioari buruz ezer esan gabe bezala, baina eguneroko bizitzari buruz hainbat zertzelada botatzeko baliatzen du
Esaldi luzexkak egiten ditu tarteka, ohikoa baino korapilatsuagoak, baino ulerterrazak
Paragrafo luzeak egiten ditu, astun samarrak tarteka, kontakizunari ezer berririk ezartzen ez diolako
Tarteka elkarrizketekin arintzen ditu paragrafo luzeak
Kontrasteak irudipen handiz, eta argitalpen kontrasteak
Hitz-joko politak eta interesgarri esanguratsuak tarteka,
Umore puntua uneoro
Ganberro samarra ere bada tarteak
Egoerak luzatu eta deskribatzeko abilezia du
Erraztasun handiaz idazten du, erraz irakurtzeko estiloan
Ezustea ere badu bukaeran
Jururù. J.E. Urrutia Capeau
Jururú Kubako itsasertz apartatu bateko lurmuturreko sarrera da, edo badia. Bertako itsasertz, itsasadar, golko, badia, hondartzak, …
Bertako istorioa pila kontatzen ditu, pertsonaia ezberdinak, bertako jende xumearen izaera, jokaera, bizibideak, lanbideak, bizibeharra, eguneroko bizitza, …
Konkistatzaileen istorioak, Kubako zenbait egoera sozio-ekonomikoak agertzen dira, …
Pasadizo xelebreak, hunkigarriak batzuk, elkartasuna, laguntza, elkarrizketarako jarduera, izugarri humanoa,
Beste mundu bat da, kontraste izugarriak, gizaki puska izugarriak, … Kuba ezberdin maitagarri bat
* Iparraldeko idazkeraren eragin erabatekoa
Hiztegira jo behar da
Baditu esaldi berezi batzuk
Bestela idazkera xume normala du
Karanbola toxikoak. Andoni Urzelai
7 kontakizun ezberdin dira
Ezberdinak arren istoriook, badute nolabaiteko lotura, pertsonaia berdinak errepikatzen dira istorio ezberdinetan lotura antzeko bat iradokituz, lotura ezkutu batez kateatuta bezala,
Bai istorioak bai pertsonaiak bereziak dira, korapilatsuak gehienak, halako aparteko nolakotasuna dute
Istoriook burutapenetarako aitzakia bezala dira, gogoetok interesgarriagoak dira kontakizuna bera baino
Bai pertsonaiek bai istorioek eurek erakargarritasuna dute, hausnarketa etengabeez aberastuta eta osatuta datoz
Iritzi interesgarriez txirikordatuta doaz istoriook, burutapen etengabez kateatuta datoz kontakizunok
Esaldi borobilak botatzen ditu, errefrau edo atsotitz tankerakoak.
Zirikadaz beteta dago, ironiaz, … gizakiari eta gizarteari buruz, …
Twitter, polizia, gizaki zelatatua, Gederiaga Elkartea, ETA eta ondorengo giroari begirada, masturbazioa, bizitza erreala eta irudikatua, osagileak, umeak, jakin-mina. Telebista, gauzak begiratzeko zaletasuna, Ertzaintza: jarrera jitea eta jokamoldeak, psikoanalisia, gizakiaren barne katramila ezberdinak, emakumearen izaera, idaztearen korapiloak, sormena, minbizia eta berari aurre egiteko jarrera, aberastu berri bat, hilaurreko sentimenduak, iraun nahia, hileta elizkizunak, bizitzari buruzko jarrera ezberdinak: batek joan nahi du besteak bizi, … eta kontaezin gaiez zipriztindutako kontakizunak
*Dotoretasun ukitu du idazkerak
Ez da esaldi borobil bitxietan korapilatzen, naturaltasuna dario
Irudi asko darabil, alderatzeak, sinboloak,
Biziak era erakargarriak, oso herrikoak, dira elkarrizketak
Adjektibo eta osagarriz beteta doa kontakizuna
Koldar hutsa zara. Aritz Gorrotxategi
Bi zati ditu, luzea lehena laburra bigarrena. Lehenengoan gaztaroko gorabeheraz ari da, bigarrenean ondorengoan adinean kokatzen da, jada ezagunak zaizkigun pertsonen bilakaera kontatzen digu, eta helduaroko arazoak, baina tarteka gazte abertzaleak zirikatzen ditu berriro.. Gazte jendeaz ari da batez ere.
Diktadura ondorengo urte luzeen, hamarkada ezberdineko gertakizunen kontakizuna, eta beraiei buruzko gogoetak, urte haietako laburpen osoa, …
Garai baten kontakizun orokorra eta erabat partziala.
Pertsonaia nagusia bere barnean sartzean da, bizipen eta iritzi ezkutuak ere azaleratzen. Azkenean erabat eszeptiko bihurtzen da, denari bizkar emana.
Bere koldarkeria justifikatu eta zuritu nahi duen kontakizun koldarra da kontakizun osoa, eta hala bukatzen du protagonistak ere amaraun korapilatsuan atrapatuta
Kontakizun asko, xumeak, pertsonaia, gertakizun, eta gogoeta ezberdinetan kiribiltzen da.
Horregatik denaren azalean geratzen da, gainetik pasa besterik ez du egiten.
Ikasleak, ikasitakoak, eta buruz jantziak dira pertsonaia denak
Hausnarketa dirudite, gaupasetako iraultza ametsen antzerakoa.
Etenik gabeko edanean, belarra erre eta erre, … mozkorraldiko hausnarketak dira pertsonaienak
Pertsonaia gehienak snob batzuk dira, autoreak zitatzen, ….
Krapula taberna biltzen da jendean, beraien arteko tertulia, elkarrizketak, beraien bizitzak, … berain inguruan doa konta beharreko dena, taldea deseginez doa,
Gai piloa ukitzen ditu, orokorrean baloratu behar dira, gutxika egiten baitu gai bakoitz ezberdinerakoei
- irakurtzearen balioa, idaztea, ikasketak, irakaskuntza, ikastetxeko arazoak, etorkizuna, publikatzea, fantasia, gerra garaiko irakurtze kontuak, idazle zerrenda luzea eta beraien kritika: Bergamin, Baroja, Celaya, Lorca, Imanol, Saizarbitoria, Capote, eta hainbat eta hainbat autore, … hezkuntza, heziketa,
- Frankismoa, diktadura ondorengo giro politikoa, abertzaletasuna, lazo urdina, Gesto, Laza eta Zabala, ETA, Yoyes, kale borroka, presoak, bahiketak, kontzientzia politikoa, soldaduska, banderak, ikurrina, euskaltasuna, independentzia, hauteskundeak, JARRAI,LKI, EE, LAIA, Nueva Izquierda, EMK, PODEMOS, …: ia zitatu besterik ez baditu ere egiten, atxiloketak, tortura, presoen familiartekoak, iheslariak, Marxismoa, Lenin, … et ita porro.
- Gizartea, jarrera ezberdinak, pobreak eta eragina, sexua, maitasuna, bizitzari buruzko jarrera ezberdinak, mundu-gerra eta juduak, matxismoa, gorrotoa, homosexualak, Erasmus, familia eta harremanak, gazteak, gaupasak, gaixotasuna, kontsumismoa, ametsak, heriotza, erruduntasuna, ideologia, kontzientzia, kirola, sistema ekonomikoa, egunerokoaren herdoila, sistema ekonomikoa, maitaleak, zinegileak, garraio publikoa, teknika berria: tableta, ,… bukaerarik gabe.
- Donostia, auzo ezberdinen deskribapena, Donostiako hainbat gertaera, pertsonaia, istorio, Relala, tabernak, arraindunak, musika-kontzertuak-musikariak, … eta segi.
Neutrala izan nahi du, hiru jarrerak eta pentsaerak erakusten ditu: alde, kontra eta erdikoenak. Baina erabat beligerantea eta partziala da.
Baina abertzaleengan kokatzen da, eskuindarren jokabidea ez da ia agertzen, ez dago horiei buruzko kritikarik, hain dira gutxi, beste aldekoenganakoak aldiz etengabekoak.
Gertakizun, pertsona, erakunde, … asko isildu egiten ditu, garai horretan eragin erabakigarria eta funtsezkoa izan zuten arren, alde batekoak soilik, edo erreferentzia arin.
Ezker abertzalea, kale borroka, gazte borrokalariak, hauek beti erridikulizatzen egiten ditu,
…. ditu jo-puntuan, beti giro zitalean, beraiez dena da negatiboa, mesprezuz tratatzen du Ezker Abertzalea. Zergatik ez Ezker Iraultzaileko alderdiak, EE,EB,ARALAR, PSE, PNV, . . . badute zer kritikatu, garai berekoak dira eta funtsezko eragina izan zuten garai berean.
ETA da erreferentzia nagusia, harira etorri edo ez. Donostian egon diren aldaketez ari da ere, baina inolako kritikotasunik gabe, eta bada zer kritikatu. Narratzailea, protagonista, EE,EB, ARALAR, PPODEMOS, edo hor ingurukoa da edo hor nonbaitetik edaten du.
Narratzailea, pertsonaia nagusia, bera da koldarra, batez ere ezker abertzaleko ez den inoren aurka ausartzen ez delako, beste inori kritika zehatzik egiten ez diolako, kritika orokor difuminatuak soilik, etsai errazegia hartu du gaitzak, erasotzea erraza eta arriskurik gabea den garaian..
Hausnarketa asko, gogoeta erakargarriak. Egi borobilak botatzen ditu, baina arrunkeriak ere franko.
Pertsonen deskribapen sakon zehatzak eta laburrak egiten ditu tarteka
Gehienetan pentsatu pentsatzen ditugun baina kanporatzen ez ditugun gogoetei letra jartzen die, politikaz eta bortxakeriez baino, (horiek errepikatuenak dira esparru komunikatibo guztietan) bakoitzaren barne bizitzari buruzkoak, hor barruan dabilzkigun sentipen eta iritziak.
Adinekoentzat ez dago ezer berririk, topikoak ere bazaizkigu; garai hura ezagutu ez zutenen gazteentzat seguruenik interesgarria da, laburpen bat bezala delako.
Kritika puntua nahiz ez den zuzena, zeharka baizik elkarrizketen bidez, ….
Ez du bere jarrera finkatzen, besteen ideia eta jarrerak mahairatzen ditu, duda,
Infantila iruditu zait tarteka, arina, azalekoa erabat, gauza eta iritzi jakin maiz eta denek erabiliak.
Giro bat deskribatzen duenean ez dut gogoko, azalekoegia eta orokorregia dirudit
Nietzsche zitatzen du etengabe, bere eragina du agian liburuko giro osoak. Agian ikuspegi orokor bat eman nahi izan du, baina ezker abertzaleari buruz batez ere,
Erabat negatiboa, ezkorra, gizakiari, iraganari gaurkoari eta etorkizunari buruz, denari buruz, liburu oso tristea, etsigarria.
Erreala, baina mingotsa.
* Pertsonaia nagusia den narratzaileak kontatzen du istorioa lehen pertsona,
Ikasgai baten jitea dute gogoeta eta hausnarketok, mezu zuzenegia, irakasle bat gelan autore edo irakurketa batean jasotakoan emanez, artifizial sentipena sortarazten du, hotzegia, ,
Ez du indarrik, kontakizun planoa da, gogoeta eta hausnarketak ematen diote nolabait interesgunea.
Ez du poesiarik, ezer liluragarririk, gai ilun eta latzei ere begiratu ahal zaie goitiagoko begiradarekin.
Oso trinkoa da, gauza asko kontatzen ditu, jarraian, korapilatuz, baina artifizialtasuna dario, bere ideiak sartzeko txertatu beharren pasarteak sartuz.
Autore ezberdinak irakurri ondorengo notez baliatuz idazten duela iruditzen zait, Interesik ez duten leku-gauzen deskribapenetan luzatzen da, betegarriak iruditzen zaizkit
Paragrafo nahiko luzez eratuta dago, tarteka sartzen du elkarrizketarik,
Esamesa teoriko horiek eteteko edo arintzeko sartzen ditu egoera ezberdinak, baina betegarri kutsua darie, interesik sortarazten ez dutenak.
Nobela denak dira istorio asmatuak artifizialak, baina hemen artifialtasun hori nabarmen agerian geratzen da. Pasarte asko ezarriak dira, behartuata sartuta bezala, esan behar duelako.
Zati asko betegarriak dira, jotapasa irakurtzekoak
Erraz irakurtzen da, bai estiloagatik, bai lexikoagatik, ez da nahasten esaldi bitxi eta sinonimoetan.
Ez dit ezer eskaini, gogoetak eragin dizkit, baina ez dit jakin-minik piztu.
Bi sentipen eta iritzi kontrajarrirekin utzi nau: zentzuzko jarraitzeak egiten dituela, gure eguneroko bizipen arrunt gordetan sartzen dela, eta aldi berean jotapasako irakurketa interes gabekoetan galtzen dela. Eta oso partziala eta zitala dela
Lorea Gernika andrazko bat. Koldo Izagirre
Herri, leku eta egoera ezberdinetan dabil Lorea Gernika, eta horietako flash laburrez deskribatzen du andrazko hori.
Egoera bitxi bereziak dakartza ataltxoetara
Mota guztietako ideia eta gogoeta ezberdinak azaleratzeko aitzakia besterik ez da.
Ez bila mezu ezkutu edo subliminalik, , irakurri eta goza
Hausnarketa, gogoeta, kritika, gizarteko ikuspegi kontaezin, … aberatsa
Pertsona ezberdin askoren argazkitxoa, sarri ironikoa, kritikoa ere iradoki egiten ditu ideiak egoera iradokietan
Pentsamendu eta aldarte garratzak dakartza sarri Lorea Gernikak, hor barruan ernetzen zaizkigun aldartearen ertz zorrotzak, sarri mingarriak.
Eguneroko mila zertzeladari erreparatzen dio
* Atal motzetan gutxika doa Lorea Gernikari buruzko kontakizuna
Erreferentzia ugari kontakizun ezberdinetan, batasun bezalakoa emanez liburuari.
Lorea Gernika bera da liburuari batasuna ematen diona
Egoera berezi bitxiak dira
Irudiz azaltzen du sarri ideia edo deskripzioa laburbilduz: “kontzientziaren erpea”, “errain arranoa”, … kontaezin ahala
Zuzenki esan baino, edo esan adina baino, iradoki egiten du
Esaldi berean sartzen du sari kontraesana: “perfekziora ergeldu”, ….
Ideiekin, irudiekin, esaldiekin eta hitzekin jolasean dabil
Paragrafo barnea pertsonaren pentsakizunak sartzen ditu
Umore eta ironiaz bustita
Poesia kutsua dute hainbat esaldi eta pasartek
Zenbait kontakizunez ezustean harrapatzen zaitu,
Atal batzuk ulerzailak dira, egoera edo gertakizuna bera
Zenbait esaldi ere ez dira errazak ulertzen
Dotorea da idazkera, baina artifizial, landuegia eta handixko kutsua dario ere, goi maila batetik ariko bailitz
Hiztegi berezia, aberatsa, ukitu ezberdinak dituzten sinonimoak bailitzan
Esamolde ezberdin jostagarri berriak
Esaldi herrikoiak etenik gabe, elkarrizketetan eta kontakizun lauan
Gozamena da irakurketa, ohikotik ezberdina, pausatuagoa, pentsatuagoa, …lasaigao irakurtzera behartuz eta Lorea Gernikanatz hurbilduz
Lasi, apurka, ondo tartekatuz, presarik gabe, patxadan eta denbora emanaz irakurri behar dira ataltxook gozagai izan daitezen
“ulu saminetan laketzea” da liburu osoa
Makinaz idatzitako ipuinak. Gianni Rodari
28 ipuin motz
Interesgarriak, bitxiak, ohikotik ezberdinak
Kritika puntuz gizarteko zenbait arlo eta jarrerei
89ko itzulpena da, Joxemari Iturralde itzultzailea
Jada orduan gaur egun atrebentziak edo pauso berriak diruditen urratsak ematen zituen, hitzak aditz bihurtuz, bi hitzekin bat eginaz, etab; ez dakit bere kabuz ala itzulpenak behartuta
Hitz ezezagun berriak, agian itzulpenak eraginda
Agian itzulpenak behartuta, hitz elkartuak sortzen ditu, erdal hitzak baliatzen
Hainbat hitz asmatzen ditu, “isektilkari”, “sukaltarri”, … aberatsa da
Literalki itzultzen ditu hainbat erdal esaldi: “zurira tiro egin”
Hitzak sortzeko edo moldatzeko jarraibideak ematen ditu
Zenbait itzulpen arraro egiten zaizkit: “kate alpetar”
Zenbait hitz arraro ere badira
Hitz ezberdin bereziak darabiltza
Maleta. Sergei Dovlatov.
Dovlatov beraren bizipenak dira, idazlea da, Ipar Ameriketara erbesteratzen da, Errusian mila ogibide izan ondoren.. Bere ondasun denak maleta batetan kabitzen dira.
Ameriketan jada maleta hustuz doa eta maletako gauzen arabera egiten du bere oroitzapenen kontakizuna:galtzerdiak, botak, lapurretak, eskultoreak,
Trajea, atorra, botak, jaka, txanoa, galtzerdiak, eskularruak, gerrikoa,
Errusiako komunismo garaiko giroa erakusten du, umore eta ironiaz, zorrotz eta bizi.
Errusia eta batez ere errusiarren argazki hitsa, kaosa dirudi Errusiak.
Ez dago ezer positiborik.
Oso kritikoa, baina ez kritika zuzenarekin, kontakizunaren barnean zeharka baizik.
Zirikatuz ari da, sistema politiko ekonomiko sozial sobietarra zirikatzen
Gai ezberdin pila ukituz doa: merkatu-produkzioa, merkatu beltza, unibertsitatea, edari kontsumoa-taberna giroa, inaugurazioak, funtzionarioak, kazetaritza, salatariak, polizia sekretua, kuartelak, bikotearen harremanak, soldaduska, maitasuna, beldurra, bortizkeria, juduak, errepublika ezberdinak, gulak-ak, zine estudioak,
Zehatz deskribatzen ditu pertsonak, baina batez ere gizartea
Mota ezberdineko artisten izenak eta lanak botatzen ditu: zinegile, pintore, idazle, …
Anarkia dirudi herri giroa, berezia,
Itzulpena ez da inola ere konplikatua, ez da esamolde bitxietan nahasten, hiztegia ezagna da,
Liburu tristea, nolanahi partziala, zerbait onargarria egon behar du herrialde batetan
Mamuak. Ana Urkiza
13 kontakizun
Bizitzako zenbait mamu ezberdinez ari da: Bikotearen artean maitale izandakoa / umeak izateko asmoak / ama-alaben harreman zail eta korapilatsuak / uztera zoazen etxeko oroitzapen eta kontakizunak / seme gaixotua zaindu nahia / beti gidoi baten mende bizitzea / bikoteak alde egin ondorengoak / beti ihesian dabilen koldarrarena / garatu ez zen maitasun amestua / sentipena garai eta une egokian azaldu eza / bake prozesua garatzeko elkar ezagutu beharra / esperotako erantzunaren kontrakoa jaso izana / zuzenean esandakoak edo historiek ernarazten dituztenak / sentimenduei babesa eta harresia jartzea / lausotuta ere umetan jasotako zigor ez justuen gomuta / bortxaketa / haurtzaroko bizipen eta oroitzapenak.
Burutapen labur kilikagarri pila ereiten ditu kontakizunen harira,
Idazkera erraza du, esaldi motz, , zailtasunik gabeko, esaldi, hiztegi eta aditzekoez moldatua.
Kontakizun bareak dira, baina ez dute irrikarik sortarazten, hotz gelditzen dira
Luze, errealismo zehatzez kontatzen du bortxaketarena, kontaketa bera mamu bihurtuz
Kontakizun motz bat eta gero luze bat
Bada kontakizun bat ”Idatzita dagoena” bukaera ulerzaila duena, bi pertsona nahasten baititu
Neguko egunerokoa. Paul Auster
Bere bizitzako gorabehera eta xehetasunak ez kronologikokoa, atzera aurrera dabil
Haurtzarotik hasi eta hirurogeitaka urte arte, bere bizitzako gorabeherak kontatzen ditu
Erromes herriz herri, etxez etxe, emaztegaiz emaztegai, …
Barnera bidaia bat bezala da, bizitza miatuko kontakizuna
Oroitzapenen bidez, bere nortasuna geratzen da agirian
Bere barne egoera ezberdinak
Leku ezberdinak, Ipar Ameriketakoak zein Europakoak
Herri ezberdinetako giroa, bizimoduak, ohiturak, … gizarte bat agerian geratzen da
Bizitzarekiko jarrera ezberdinak, bizitzarekiko hainbat ikuspuntu, ….
Hainbat eta hainbat gai: idazteko zenbait baldintza, amaren heriotza, eskuen erabilera anitza, maitemintzea, jakiak, lorik egin ezina, pertsonen jarrerak, hiltzea, ume gaixoen eskola, ….. kontaezin ukitu ezberdin interesgarri
Pertsona mota ezberdinen erakusleiho
Egiten ditugun hainbat eta hainbaten zertzeladak agerian uzten ditu
Norbere buruaz azterketa edo gogapenak egiteko aukera ematen du
Austerren bizitza interesatzen zaionak gogoko izanen du, baina errepikagarria eta monotonoa gertatzen da
*Literarioki kontaketa modu ezberdin bat erakusten du, egunkari bat idazteko era ezberdin bat
Bere buruarekin zuka ari da
Ez dit irakurtzeko irrikarik sortarazi, tarteka erakarri banau ere
Zehatz kontatzen ditu pasarte ezberdinak,
Luzatu egiten da hainbat gai eta pasartetan, harrigarria da nola zehazten dituen hainbat gai
Harrigarria gai xume batetan korapilatu eta xehetasunetan luzatzeko gaitasuna
Jota-pasa irakurri ditut hainbat pasarte eta orrialde
Odol mamituak. Alain Agirre
Gaixo psikotiko baten eboluzioa, gaixotasunaren nolakoa, eta nondik norakoak
Orokorrean ez dago espazio eta denbora ezberdinen nahasketarik, atzera jauziak dauden arren atal bakoitzean: nahiko lineala da: ohean - ospitalean - ospitaletik kanpo - sendabidean - garaipena
- GORRIA
Gaitza, Gorria, barruan darama protagonistak, gorputza jaten
Zer da Gorria?
Gaixoaren egoera, ohean, gaixotasunarekin aurrez aurre
Neska da: kuleroak, …
Ez du ezer kronologikorik kontatzen, istoriorik,
Gaixoaren egoera, giroa azaltzen du: hondatuta dago, etsai bat du eta haren kontra ari da
Egoera larria da baina borrokan jarraitzen dui
Odola, mina, hotza, euria, haizea, gelako giroa,
- PSIKOSIA
Ospitale psikiatriko batean dago protagonista
Psikosia du: haluzinazioak, eldarnioak, ..
Aurreko historia ere ezagutzen goaz
Egoera nahasi konbultsoa, harremanak, osagilearekin, gaixoekin, bulimia, …, medikazioa, tristura, gaixo ezberdinak, … disziplina arauak, … psikotiko baten sendatzeko zailtasunak,
Ospitaleko giroa: lotuta, saio ezberdinak, giroa, harremanak,
- BIGARREN HASIERA
Ospitaletik atera da A, nekatuta, laster hilko dela uste du
Psikosia ez da sekula sendatzen, jendeak iritzi negatiboa du gaixo hauekiko,
Botiken zeregina eta lorpenak
Bizitzan dituen zati eta osagai pila, bi orrialdeko paragrafo bakarrean, baina zation arteko loturarik gabe
Sasi-sendabideen zerrenda eta efikazia edo eraginaren eza, hutsa, alferra: liburuak,yoga, ikastaroak, terapia alternatiboen zerrenda luzea ia konpletoa
Loezina, jan beharra,sentimenduenganako menpekotasuna, gaitzaren ondorioak, …
Sendatuko ote den eta nola beldurra
Medikuak, medizinak, eta efikaziaren kritika jostagarria egiten du
Tarteka burutapen labur, iritzi izpiak
Ukitu gordinak
Barnea triste eta huts gelditu da. Barnera soa da irtenbidea.
IV. BIHOTZA ETA KLITORIA
3. Pertsonan kontatua
Bikotearen sentimendu eta sexu harremanez ari da, eta gaixotasunaren nondik norakoaz
Gaixotasunaren nondikakoa: nola A hustuta gelditzen den, gaixotu aurreko maitasun harremanak eta sentimendu horien puzzle zatiak, harremanok hondamendira eramango dute,
Gaixotasunaren jarraipena: W dotoreari egiten dizkion bisitak
Atzera jauziak daude gaixotasunaren nondik norakoak argituz
Bizitzeak merezi duela konturatzen da, bizi egin nahi du
S-rekin maitemintzen da, baina ezkondua da eta bertan behera gelditzen da harremana,;P gaztea ezagutuko du baina ez du aseko sexua falta zaiolako; V-rekin nahastuko da zeinek sexua emanen dio baina besterik ez, N eroa ere ezagutuko du, bere antzerakoa izan nahi luke
Harreman honetan orekan aurreratzen du baina frustrazio bakoitzean hondoratu egiten da berriro
W medikoak uzten du, bakarrik bizimodu berri bat egin behar du, baina ez dela sendatuko esaten dio.
V. NARE
Itsasoak irensten du, itsasotik garbi ateratzen da, barnean zeraman Gorria desagertu da eta A bizitzen hasten da
Punturik gabeko paragrafo luzeetan kontatua,
2. pertsonan kontatua
Atal labur-laburra bi orrikoa
* Hausnarketa zehatzetarako aukerarik ez du ematen, ez dago esaldi edo burutapen markatu borobilik, baina gaitz psikotikoei buruzko hausnarketa orokor baterako bai ematen duela oinarria
Kuleroak, klitoria, alua. … erme darabiltza bizitza propioaren sinbolo bezala
Sexu jolasak zuzen eta erreal deskribatzen ditu baina ez gordin eta likits, inola ere ez porno giroan, bizipen erotikoak lagungarri zaizkio A-ri
Oso landua, egitura bera osotasunean, eta idazkera
Gradazio mailakatze,apartaz kontatzen ditu zenbait egoera
Lehen pertsona eta bigarrena tartekatzen ditu kontakizunean lehen ataletan, laugarrenean 3. Pertsonan narratzen du, 4.a hirugarren pertsona, 5.a bigarren pertsonan: funtzionala da eta gainera aberastasuna eta aldaketa damaio
IV atalean perpausa luzeak egiten ditu, paragrafo soak punturik gabe
100 atal txikietan banatuta dago liburua, oso laburra gehienak, luzeenak ere motzak: irakurketa errazten du
Pertsonaiek ez dute izen propiorik, letra izen larriz zehazten ditu pertsonaia ezberdinak, protagonista A da, psikiatra W, gaixoa bakoitzak bere letra du
Giroa sortzen du
Sinonimoak, errepikapenak, irudiak, … etenik gabe datoz
Irudiak, esanahia azpimarratu eta indartuz
Hitz zerrenda zaparrada batez erakusten du sarri egoera
Hiztegi normala du, ez du ez sinonimoetan ere, hitz berezi arrarorik bilatzen.Esaldi laburrez banatzen ditu paragrafo asko, lerro bakarrak ere, baina esanahi indartsuarekin
Itsasoa oso presente dago kontakizun osoan
Umore ukitua tarteka: lasaigarriei pintxo-potea deituko dio, …
Pasarte literarioki gozagarri asko ditu
Ariketa literario bat dirudi, egilearen dibertimendu bat
Ordaina. Philip K. Dick
11 narrazio ezberdin
Ordaina: Langile bat kontratua eteten diote, lantegiak ikusitakoaren, memoria ezabatu diote, baina honek geroaren giltza du, polizia atzetik du, eta lantegitik ateratako baliabide batzuei ezker aurrera egitea lortuko du. Irudimen handiko argumentua, pelikula batetik ezaguna.
Bigarren aldaera: Amerikarrak eta errusiarren arteko gerra, amerikarrek ilargitik gidatzen dute gerra, errobot-arma berrien asmakizunak, Europa eta Amerika deseginda mortu, makinak gailentzen dira gizakiari, armak bere kasa berritu ugaldu eta aritzen dira gizakia menderatuz, absurdoak diruditen egoerak.
Inpostorea: Lurra planeta burbuila batez babestuta dago, estralurtarren inbasioa ekiditeko, gizaki batek izan dezake babes horren giltza, …
Elfoen erregea: Elfoen eta Trollen arteko gerra, Ellfoek buruzagi bat aurkitzen dute eta gerra irabazten, baina trollek hor diraute, …
Doikuntza taldea: gizarte energizatu bat, gizakiak energia soila bihurtu dira, desenergizatu egiten dituzte komeni denean, txakurra funtzionalak dira boterearen zerbitzura, eta tarteka doitu, eguneratu egin behar dira gizartea kontrolatu ahal izateko, gerra giroan gauzatzen da irakaskuntza-umeak gerra egoerarako trebatzen dira, …
Foster hilda zaude: erosi edo hil, merkatuaren legeak,
Gutxiengoaren txostena: aurreikusmena, ahalezko gaizkileak, gaizkile posibleak gaizkia egin aurretik harrapatzen dituzte; geroaren igarleak;
Gailu preziatua: Ingeniari batek Lur planetara bidaia eginen du Marte planetatik; Martera, kolonizatua, kolonoak bidaltzen dituzte; gerraren ondorioak:erradiazioa, lurra erabat aldatuta, dena da ilusioa lurrean gerraren ondorioak ezkutatzeko,
Zure ordez den-dena gogora dezakegu: Martera bidaiatu nahi du lurtar batek, bidaia itxurazkoa, fikziozkoa izanen da, baina erreala bezala gertuko zaio oroimenean; bidaia gaizki aterako da eta dena konplikatuko, bidaiok poliziaren baliabide bat dira memoria irakurriz,
Irteerako ateak barrura darama: Akademia bat, Estatuaren menpe, bihotz onekoa izatea misterio sinestezina da,
Aurki heltzea espero dut: Gizatalde bat planeta bat kolonizatzera doa hamarkadako bidaia batetan, bat ez da zeharo lokartuko, oroitzapenez elikatuko dute bidaia osoan, inkontzientzian nolabait kontzienteki, zentzumena aldrebestuta geratuko da, ...
*Fantasiazko kontakizunak dira, baina posiblea izan daitekeenean oinarrituz.
Geroko gizartea marrazten du, hurrengo aro berri bat, osagai konstanteak daude narrazio denetan, aurrerapen tekniko handiekin baina gizarteak gaur egungo gabezia, baldintza, arazo, ezin, eta portaera berdinekin jarraitzen du: planetak eta ilargiak kolonizatuta, pertsonen erabilpena, polizia, errobotak, indar ekonomikoak, gizartea Polizia-Estatua eta Ekonomiaren mende, indar horien gizartea esklaboa da, gerrak, gerra kontrolaezinak, lurraldeak deseginda, lurralde berriak erabat desgizatu artifizialak, teknologia, gerra giroa, zapalkuntza, erroboten erabilpena, aurrerapen tekniko handiak tresneria berriekin, gizakia unatuta bizi da, arduraz, izututa, beldurrez, inola ere ez zoriontsu, zorrak, inola ere ez da zoriontsua, gizarte baliabidez aurreratua baina tristea, goibela, beti arriskuan, presaka, gizakia erabat ezberdina izanen da baldintza ezberdinetara lotuta esklabo, etxebizitza negozio bat da, beldurra da negoziorako oinarria, premiak sortarazi jendea erostera behartzeko, sistemaren iraupena segurtatzea da helburua, gezurra itxura, denak daude kontrolpean, denek denak kontrolatzen dituzte, isilean-denaren azpian-gordean dabiltza erantzule eta arduradun nagusiak, automatismoa eta automatizazioa, azpijokoak,
Ez du gogoeta zuzenik ia egiten, tarteka noizbehinka, kontakizunean dago mezua
Tarteka iraultza baten itxaropenari atea zabaltzen dio,
*Galimatias bat bezalakoak dira narraziook, labirinto batean ibiltzea bezalakoa, beste mundu batetan,
Suspensea dute narrazioek, eta ezustea bukaeran,
Hiztegi ezberdin aberatsa
Hitz asmatu, egokitu, eraldatu, osatu asko: ez dakit itzulpenak behartuta ala hizkuntzarekiko filosofia ezberdin baten eraginez, gaztelaniazko hitzak ez erabiltzearren, … ekarpen zehatz baliagarriak.
Adjektiboa izen, izenak aditz, adberbioak … bilakatzen ditu
Aditz forma kiribildu konplikatuak ere badaude
Tokiak eta pertsonak zehatz deskribatzen ditu, hitz gutxitan,
Ironia, txantxa, … tonua du
Plazeraren gau ilunekoak. F. Scott Fitzgerald
11 ipuin, istorio edo kontakizun
Ipar Ameriketako garai zehatz bateko gizartearen argazkia edo deskribapena
Aberats giroko gazteak, beraien deskribapena, giza harreman ezberdinak, ziriak, maltzurkeriak, helduak, zaharrak, pobreak, unibertsitatea, eliza katolikoa, aitortza, dibortzioa,
Giza izaera, pertsonen jarrerak eta jokaerak, maitasuna, bikote baten harremanen bilakaera, gerra garaiko pasadizoak, gerra osteko giroa, soldaduak, dirua-diruaren eragina eta diru egarria,aberastasuna eta bere kultura, jaiak, dantza, mozkorra, bizibide eta baliabide ezberdinak, emakumeak, seme-alaben zaintza eskubidea, …
Iri ezberdinak deskribatzen ditu, Amerikakoak, Paris, …
Burutapen kilikagarriak han-hemenka, eztenkadak,
Istorio bakoitzaren bukaera ezustea eta latza da, irakurlearen pentsu uzten du hainbat korapiloren hari-muturra
Jakin-min ezberdinak sortarazten ditu, oroitzapenen nolakoak, …
Pertsonak sakon aztertzen ditu
Kritika eta umore kutsua han hemen
Deskribapen zehatzak, adjektibo zehatzak jarriz, datu asko emanaz, …
Giro poetikoa deskribapenetan
Hainbat ukitu berezi kontaketa eta deskribapenetan
Erritmo bizia
Irudi asko
Historiek gatza dute, aberastu egiten dute,
Euskara dotorea
Ez du hitz arrarorik erabiltzen, ezta sinonimorik ere
Prime Time. John Andueza
Historia biluzia, gaiez, trataeraz eta idazkeraz
Ideia, argumentua, bukaera, … egokiak dira, baina ez naute harrapatu, tartetxo batzuetan ezik, ez dit jakin-minik sortarazi
Bilbon kokatua, hiriko hainbat lekuren erreferentzia
Burutapen asko, kritikaz bilduak, oso laburrak,
Mila gai ukitzen ditu, eztenkadak gehienetan, labur eta azaletik, iradoki soilik
Dena da arrunta ez dit ezer eskaintzen, ia suspenserik ere ez
Teknika ezberdinez idatzia, lehen pertsonan, narratzaileak, zineko egiturak, …: hori litzake liburuaren ekarpen nagusia
Elkarrizketa asko du, baina jo eta pasa egitekoak dira gehienak ez dute ezer eskaintzen edo errepikagarriak dira
Betegarri asko du, alferrikako bla bla bla, …
Elkarrizketak oso arruntak dira, inola ere erakargarriak, gutxiago kitzikagarriak
Basto samarra ere bada
Hiztegi oso ezaguna
Ez da batera dotorea edo landua
Herri herriko esaldiak: agian hori da beste ekarpen bat nahiz niri asko gustatu ez.
Erdia soberan dago
Ez ditut gogoko polizia liburuak, eta honek ez dit zaletasunik sortarazi
Samina. Marguerite Duras
6 istorio edo kontakizun ezberdinez osatuta dago liburua. M. Durasen oroitzapen, gogoeta eta bizipenak dira
I
Samina
Munduko 2. Gerra bukatzear kontzentrazio eremutik senarra noiz askatuko zain dago emaztea, D. pertsonaia kuttuna du eta berarekin ezkonduko da, barne korapiloa askatzen ari da emakumea, bakardadea, Parisen aske datozenei harrera, askatutako gatibuen zerrenda egite eta zabaltzen, gerraren amaiera egunetako urduritasunak, alemanen jokamolde gatibuekin, bizipenak sentipenak dudak sentipen kontrajarriak, De Gaulleri kritika, iraultza, hauteskundeak, giro politikoa, dudak, burutapenak asaldura egonezina beldurra itxaropen zapuztuak askatu diren bi gazteen testigantzak senarrari buruz, ezin asezko jakin-mina, aieruak desesperoa gerra izurrikeriak eta besteon erantzukizuna, senarra kontzentrazio eremuan aurkitu dute bizirik baina gaizki, etxera dakarte hilzorian, sendaldiko egoera eta bizipenak, senda ondorengo egoera, banatu eginen da, Erresistentzia, Gestapo, azpilanak, …
* Lehen pertsonan kontatua: protagonista da idazlea bere
Egunkaria bezala egituratuta: lehenengoz orokorrean “Apirila” dio, baina gero egunak zehaztuz doa gero jarraikiago, presa eta
jakin-mina areagotuz,
Hilzoriko kontaketa zehatza zirraragarria da
Barne barnetik eragiten dizu egoerak
Pertsonaiaren barnera sartzen da
Esaldi laburrez idatzita, txingor aleak bezala jotzen zaituzte, barne barnetik astindu
Atalez atal doa, paragrafo luzez, baina esaldi laburrez idatzita, irakurterraza, nobela bat bezala irakurtzen da nahiz barne egoeraren kontakizuna izan
Erritmo bizia du, zineko plano laburrak bezala dira esaldiok
Aberatsa, itzulpenak behartuta edo, hitzak asmatzen ditu, izenak aditz bihurtu, …
II
Monsieur X
Lehen pertsonan kontatua: aurreko protagonista bera
Denboran, aurreko ataleko gertakizunak baino lehenagokoak dira hauek: Paris okupatuta dago, Erresistentziako emakume bat harremanetan jartzen da agente sekretu batekin azpilanerako: emakume hau da aurreko atalean kontzentrazio eremuen zegoenaren emaztea, eta orain alemanek eraman egin dutena. Aurreko ataleko D. pertsonaia ere hemen da burutxo, ..-.
Paris askatzen da, giroa,
Erresistentzia, azpilana, arriskua, beldurra, dudak, agentea hil?, hiltzea nahi dutenen kritika, bakardadea, emakumearen sentipenak,, bizi delako lotsa, herriak ez du oraindik alemanen izugarrikerien berri, …
Agentearen argazkia, bere barnean sartzen da, ez dute hiltzen, epaitu egiten dute, …
* Jauzika bezala doa, aurreko eta ondorengo gertakizunak nahastuz, irakurleak ordenatzen ditu
Lehen pertsonan kontatuta dago hemengo istorioa ere.
Fikzioa?, errealitatea, …. Funtsean erreala arren.
Paragrafo motza eta tarte zabalez banatuak, esaldiak beti laburrak, elkarrizketa gutxi.
Albert des capitales
3. pertsonan kontatua, baina narratzailea aurreko emakume protagonista bera da: D. ere pertsonaia nagusia da.
Gerra bukatu ondorengo gertaerak
Salatzaile bati galdaketa: Beldurgarri torturatzen dute, basatiki kolpeka: torturaren kronika zehatza eta luzea da. Azkenez ez zaien aitormenak arduratzen, mendekua besterik ez da.
* Errealismo krudela
Barnetik astintzen zaitu: polizia edo garaile denak, nazi okupatzaileak eta frantses liberatuak, dira berdinak garaituekin,
borreroak, emakume protagonista ere bai berak zuzenean kolpatzen ez badu ere. Gure protagonistak ez du aurreko kontakizunean naziez ari denean, bere aurreko jokabidearen damurik erakusten. D. Pertsonaiak ere ez.
Jauzika bezala aitzinatzen da istorioa, zatika goaz ezagutze salatzailea eta gertakizunak
Ia ez dago paragrafoen arteko tarte zabalik, elkarrizketa ugariak erritmoa ematen diote.
Ter milizianoa
Ter milizianoa atxilotu dute, kolaborazionista da: bere argazki zehatza eta sakona egiten du.
Askatu ondorengo erresistentzian ibilitakoen giroa
Kuartelean erakunde politiko ezberdineko espainol pila dago Espainian eta Frantzian gerran ibilitakoak, hauen argazki garratza egiten du: erraz hiltzen dute, sentimenduak kamustuta dituzte, lapurrak, borroka besterik ez dute, berritsuak, ….
* Narratzaileak kontatzen du, aurreko emakume protagonista bera da.
Paragrafo luzexkak elkarrizketa laburrekin moztuak.
Asun Hautsia
Narratzaileak kontatzen du
Arrotz, langilea eta haur bat kamino ertzean egiten dute topo Paisko aldirietan Paris liberatu ondoren.
Ezer ez da gertatzen baina halako giro berezi arraro bat sortzen da, beldurra, zerbait gertatu behar da, …
* 3.pertsonan kontatua
Bitxia eta berezia.
Elkarrizketa laburrez tartekatutako paragrafo nahiko laburrak
Lan literarioa da batez ere
Aurelia Paris
Neska koskor judua eta andre zaintzailea. Gurasoak deportatuak, amak ekarri zuen umea etxe horretara bera atxilotzeko unean.
Biak polizia noiz etorriko, emakumeak poliziak baita umea eta bere burua akabatzeko prest pistolarekin uneoro.
Gerra hegazkinak zeharkatzen dute zerua Alemaniara bidean bonbardaketara
* Kontakizuna jauzika doa hemen ere, atzera aurrera istorioa osatuz
Ia ez dago istoriorik
Estilo bera, paragrafoak, elkarrizketak, jauzia atzera aurrera, …
Aurelia Stainer da neskato judua, eta berak kontatzen du gero istorioa
Soldaduaren itzulera. Rebecca West
1-Kitty emaztea eta Jenny lehengusina Lehen Mundu Gerrara eraman duten soldadu joan den Chris gazte etxera noiz itzuliko etxea gertatzen ari direlarik enteratzen dira Chris zaurituta eta memoria galduta dagoela, beste emakume bat gogoa duelarik. 2-Chrisen berri: burua galduta, iraganeko beste neska bat maite du, Margaret, Chris etxera dakarte, lehen eguneko harreman zailak. 3- Protagonisten barne egoera eta jarrerak, Chrisek Margaretekiko harremana kontatzen du. 4-Chris eta Margareten arteko harremanak Margaretek kontatuta, Margaret Chrisengana eramaten dute honek eskatuta. 5-Chrisek bere barne munduan jarraitzea erabaki du, gaurkotasunetik at, Margaret eta Chisen arteko harremanak. 6-Doktorea Chrisen etxera dator, , Margaret eta Jennyren arteko elkarrizketa: alternatiba eta duda: Chris bere horretan utzi, zoriontsu, Margareten oroitzapenarekin, ala bere onera ekarri, inola ere zoriontsu ez izateko eta gerrara itzultzeko: egiari zor, sendatzea erabakiko du Margaretek.
Pertsonen barnean eta barnerantz jotzen du.
Gogoeta sakon argigarriak eginaz doa kontakizuna, gizaki, bizitzaren ikuspegi, sentimenduei buruz: gerra, gerraren eragina, egoera soziala, gizarte-sistema sozialaren drama, maitasuna (ikus 13.orrialdea), pertsonaren barne gatazka, elizari kritika, garai hartako gizarte ondo-biziaren giroa eta ohiturak jantziak, etxeak, itxura eta izana, sentimenduen eragina, garunen errotan ideiak ehotzea, maitasuna, pobrezia eta oparotasuna, autokontrola, erotasuna, giza maila ezberdinen arteko distantziak kritikotasun ukituz azalduta
5.a, hausnarketa sakonen atala, lasai eta buru argi eta lasaiz irakurtzekoa, gogoeta trinkoena.
+6 ataletan banatua, atal bakoitzean istorioaren pauso berri bat
Deskribapenak deigarriak dira: pertsonaiak, hauen erreakzioak, paisaiak, tokiak, etxeak, jantziak, …
Deskribapen biluziek arimen eta egoeraren biluztasuna adierazten dute
Deskribapenok istorioa girotzen dute, pertsonaiak eta istorioa ulertarazten ere.
Deskribapenen irakurketa plazera nagusitzen da, istorioak ez baitu aurrerapen edo luzapen handirik, laburra da luzeran, mardula sakoneran, suspense puntua lortzen badu ere.
Deskripzio asko literatura-poesia ariketa dirudite, edertasunaz ari delarik agian errealitate gordinarekin kontrastea egin nahian, agian plazer literario hutsez.
Giro berezia sortzen du, suspense eta jakin-mina ere bai.
Pertsona marrazteko gaitasun aparta du
Hitz gehigarri batekin indartu edo zehartzen du izen edo aditzaren esanahia.
Lore, zuhaitz belar, … izen ezezagunen zerrenda luzea.
Lehena, oraina, pertsona ezberdinen kontakizuna kiribiltzen du, egoki paragrafo berdinean sarri
Konparazioak, alderaketak, bizitza eta medioaren ingurukoak, kilikagarriak
Terra sigillata. Joxe Austin Arrieta
Bertan esaten den bezala Biografia nobelatu bat da
Gaztetatik hasi eta heldutasunera artekoa
Terra sigillata idazlearen lurralde irudikatu bat da, errealitatearekin erabat lotuak, …
Euskal Herriko mosaiko kritiko bat da, puzzle osaezina dirudi, …
Badirudi lagun zaharrez ari dela, baina aldi berean edo bereziko bere barnera bidaia da
Beste antzerako leku izen asmatuak ere badaude, …. Itsas Mendi, Getarian getari, Gaztetako gorabeherak,
Minority Report, Reality Shou, …
Alegoriaz bezala idazten du ezin da sari zertaz ari den, edo zer uste duen benetan, …
Barnera bidaia bat da, bere barne zirrikituetan sartzen da, bere barnean kiribilduta dabil, zirimolatuta, …
Bizitzako gai ezberdin askori buruz filosofatzen du
Zenbait kapitulutan gaitz zehatzez luzatzen da eta orduan da irakurterrazena, … hurrengo ez zaio antz ematen zertaz ari den
Pasarte batzuk, zehatzak
Oso iluna da, aldi berean argia, edo behintzat pentsarazten duena, jakin-mina sortarazten duena
Tarteka iritzi, ziztada eta kritika garbi eta zuzenak daude
Euskal Herriko egoera ari da, bilera ezberdinen erreferentziak ere antz eman daitezke, …
Zenbait pasarte, Elgeta, Donostia, Mutriku, Saturrarango emakumeen kartzela, … zirraragarriak dira
Idazle, pentsalari filosofoen, … en munduan barena dabil, zita ugarirekin
Zeharka bezala, baina aldi berean argi esaten ditu gauzak
Era guztietako istorio pila
Elkarteak, saltokiak, tortura, idaztea, idazlea, euskara, Euskal Herrian politika, askatasuna, idazlearen egia gezurra, barne isiltasuna, Bidasoa, Egunkaria, zer garen …
Hizkuntzari buruzko xehetasun eta erreferentzia etengabeak,
Literatura mota ezberdin et idazle eta pertsonaia ezberdinei buruz ari da baina zaila da nortzuetaz ari den igartzea, susmoak soilik atera daitezke
Zertzelada asko sartzen ditu, didak, defentsa ere bat, kritikei aurre egitea, …
Bere buruari buruzko
Pertsona, testu, idazle, liburu,jasotze, ezezagunak,
Abestiak, esaldiak, zitak latinez alemanez frantsesez, tarteka ugariz,
Hainbat gai linguistiko planteatzen ditu bere idazkera, ….
Oso kritikoa Ezker Abertzalearekin ere, abertzale ororekin, ,… borroka armatuaz kritiko, … adina ez,
……,….……
Bi pertsonei idazten die, hori da egitura, presoak direla dirudi
Egoera, pertsonaia, hitzak eurak, izenak, tokiak, … dena darabil labirinto bat sortarazteko, hitzen eta ideien labirintua.
Bere idazkera zalantzan jartzen du, kritika ere egiten dio, beste era batera ez omen daki idazten, … jabetzen da bere idazkeraren zailtasunaz
Idazkera trinkoa, esaldi labur batzuez iradokitzen du ideia, gertaera, pertsona baten izaera, sentipenak, …
Etengabe jauzika idazten du, pertsonaz pertsona, gaiez gai, garaiz garai, adinenez adin, …
Hitz joko etengabeak, sinonimoak, hitzen egitura etenaz eta zentzu bikoitza emanez, …
Bitxikeria asko dago, hitz jokoak, hitz korapilatuak, … Ez da errez eta sarri gozamenez irakurtzen,
Jakin eta ikusminez, jarrera pertsonal berezi batez irakurri behar da, tarteka gizatuz, tarteka uzteko tentazioz edo jota-pasa, …
Norberak barne girotik sortutako giroaz soilik irakurri daiteke
Euskal esaldi pila
Gutxi erabilitako hitz pila, hiztegian daudenak, baina praktikara atera nahian bezala, … ez harroputz edo handi-mandi sentimenduz
Hitanoaren eta aditz trinkoaren erabilgarritasun ezin aberatsagoa, horrek bakarrik merezi du irakurketa
Pazientzia handia behar da, denbora asko eskaini, goatzeko ahalmena, …
Txanpaina, mesedez. Oier Santos
Intriga edo suspense kontakizuna, tokatzen zaion bukaera ezustekoarekin
Bi kontakizun paralelo, narratzailea eta pertsonaietako bat lehen pertsonan
BETA talde ekologista batek atentatuak egiten ditu bere aldarrikapenak aldarrikatzeko, Ertzaintza saiatuko da ekintzaileok harrapatzen
Maitasun istorioak tarteko
Gai interesgarri eta eztabaidarakoak daude baina ez dute inolako indarrik edo ganorarik eztabaida eragiteko.
Tarteka badago halako ukitu kritiko bat, baina indarrik gabe, eta orokorrean ere ez du indarrik hartzen: Ertzaintza, adierazpen askatasuna, medioen zeregina, maitasuna, elkarbizitza, …
Dena doa oso azaletik, istorioak ez du inolako sinesgarritasunik, …
Kontakizun inozoa da, ez du erakargarritasunik, ez du ezer esaten, errepikagarria eta mengela, …
Arazo larria errepikatzen da behin eta berriz, baina ez da larritasunik irakurlearengan sortarazten
*Betekizunez beteta dago, esaldi eta perpausa asko ezer ez esateko
Denbora hil edo huts asko dago
Buruari eragitea behin eta berriz errepikatzen du, kaskezurra, … baina aipamen arruntak eta erabat errepikakorrak dira
Orijinaltasun minimo bat aitortzen diot, baina jota-pasa irakurtzeko istorioa egin zait
Egitura, esaldi, hiztegi, … aldetik ez dit inolako ekarpenik eskaini.
Ukabilak eta loreak. Julen Belamuno
8 kontakizun ezberdin
Oso gauza ohargarria
Justizia jauregian lan egiten duen peritua: bortizkeria pairatu duen emakume bat ari da kontatzen.
Mila azalpen ezberdin: jendearen ezagupena, tratu txarrak, medikuak, magistratua, maitalearekin harremanak, sexu jolasak, praktika sadikoak, …
Gauaren altzoan
Kontalariaren haurtzaroko oroitzapenak herrira itzulera: gizaki misteriotsu bat herrian esamesak sortarazten dituena.
Herri txiki bateko arnasa lasaia sentiarazten du, baina hutsala iruditu zait
Aitaren ezinean
Zine zuzendari bat Donostiako zinemaldian bere pelikula aurkezte egunean: bere aitaren alde ezkutua ezagutuko du.
Kazetarien lana, zinemaldiko giroa, umezurtasuna, fikzioa-errealitatea=zinema
Ukabilak eta loreak
Boxeolaria eta bere neska: bikote baten harremanak.
Boxeo mundua: konbate baten prestaketa, konbatea, … boxeoaren aurpegi errealista ilun hitsa.
Bizitzaren zentroa
Administrazioko funtzionario eredugarria, goikoek jipoitua
Administrazioko miseria, nolabaitekotasuna, mendekuak, …
Evening star
“Evening star” ontzian egiten du Irlandara bidaia kontalariak eta han ezagutuko ditu bi lagun eta neska bat.
Ontzia, bidaia eta ontziaren narrazioa, adiskidetasuna, bidaiatzea, … musika ikasgai bat dirudi zati luze batek
Txarrena opa
Funtzionario baten gorabeherak.
Ministerioko bilerak, herio mendeku ezberdinak, putetxe bateko giroa, stripu baten asmakizuna, etxean heriotza-mendekuak irudikatzen ditu
Egonerako egunak
Zuka idatzita, bere buruarekin hizketan
Negozio baten porrotaren historia, bazkide baten iruzurra, banaketa, bikote sentimentalean ondorioa, iruzurgilearen damua, ezkon banaketan etxea kendu zion emazteak eramango dio azkenean iruzurgilearen dirua ere.
Tartekatuz gizakiaren eboluzioa, bikote banaketaren bilakaera eta harremanak, eta beste zenbait burutazio.
Kontakizun honek sortarazten du halako jakin-mina.
Burutapen pila, gai askori buruzkoak, xumeak, sinpleak, hutsalak, ahulak, edukiz eta formulazioan, irakurlearen egunerokoak.
Kontakizunek ez dute ezer liluragarririk.
Ez nau harrapatu, are gutxiago liluratu edo interesatu.
Kontakizun xinple xume inozo konplikaziorik gabekoak dira
Aurrez pentsatutako burutapenak josten joateko narrazioak
Ideiak argi azaltzen ditu, baina distira gutxirekin, dotorezia puntu hori falta zaio.
Kritikotasun puntua kontakizunetan eta kontaeran
Ez du ezer berririk ez interesaraziko duenik eskaintzen, ez kontakizunean, ez esamoldeetan, ez aditzean, ez hiztegian, …
Orri erdi inguruko perpausak egiten ditu, lerro gutxiko paragrafoekin
Ez da esaldi nahasietan kiribiltzen, esaldi errazak, zuzenak.
Elkarrizketek ez dute inolako ekarpenik, ez dute interesgunerik.
Ez dit ezer eskaini
Zorion klandestinoa. Clarice Lispector
25 kontakizun ezberdin labur
Emakume bat da kontalaria
Umeak ditu pertsonaia sarrienak
Gauza, egoera, pertsona edo ideia bat abiapuntu gai hartuz, hortaz, horren inguruan edo horrez aitzakiaz kiribilduko da ideia eta hitzen jolasean.
Pertsonen, batez ere umeen barne mundura garamatza, mundu misteriotsu ezezagunera
Kontaezin gai ukitzen ditu: maitasuna, jainkoa, arrautza, senar emazte amorantea, bikoteen harremanak, poesia, familia, haurra, haurtzaroa, haurren bakardadea,
Haurren barne munduan zehar nabigatzen du, haurtasunaren kontzientzian barna dabil
Filosofia ezberdin sakon aberatsa, bizitzari gizakiari gizarteari zahartzaroari buruz.
Mundu ezberdin bat marrazten du, gizakiaren barne eremua, sail ulerzailak eta ezezagunak, erreparatzen ez diegunak.
Tarteka hausnarketa apartak, harritzen zaituen burutazio ustekabekoak,
Pertsonaien barne toles-guneetan sartzen da, barne sentimenduak harrotuz, sentimenduotan kiribiltzen da sakon eta erraz luzatuz.
Oso zaila da zurrunbiloon nondik norakoa ulertzea, galdu egiten zara, irabiatu egiten zaitu, itzez baino iritzi eta sentipen ezberdinez.
Sentipen eta gogoeten labirinto batetan sartzen zaitu.
Zaila da sarri diona ulertzea, jarraitzea, ez zara dionean barneratzen, distantzia batean mantentzen zaitu edo mantentzen zara, defentsa moduan agian.
Asimilaezinak dira zenbait kontakizun
Maila ezberdin batetan bezala dauden idazlearen eta irakurlearen arrazonamendua, ezustean bezala harrapatzen zaitu, bi mundu ezberdin, kategoria bilzailak.
Kontraesanez bezala osatutako pertsonaiak dira, sentimendu kontrajarriz, …
* Zenbait deskribapen apartak dira: ogia mahaian, …
Irudi asko sartzen du, irudiekin jokatzen du ideia argitu edo borobiltzeko, …
Adjektibo zehatzak, sarri bereziak, …
Egoera itxuraz xalo edo arruntei sekulako etekina ateratzen die burutapenen zurrunbiloan kiribilduz
Ezustean harrapatzen zitu hainbat esaldi ustekabeko, liluraz, harriduraz ere, biltzen zaitu
Ezohiko liburu bitxi berezia, iritziz, trataeraz idazkeraz, …