Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Gure gatzaga meditarraneoak

2024/11/16

Euskal Herriko gatzagen inguruko gauzatxo batzuk jarraian. Zeren ezagutza bitxi eta batzuentzat arkanoen jakinminak xaxatzen nau batzuetan, eta Wikipediara jotzen dut, ea asetzen dudan. Baina batzuetan, datu jakin horiek bertan aurkitu ez, eta are wikipatia larriagoak jotzen nau: norberak bete behar hutsune hori entziklopedian...

Gure gatzaga meditarraneoak - Gehiago irakurri

Unbeko ilargia

2024/11/15

Mutikoen arteko Eibar eta Amaikak Bat futbol taldeek elkarren kontra jokatu dute gaur iluntzean Unben. Argirik ez da falta izan, ohikoaz gainera ilargi bete-betea (1) izan dute-eta. Emaitzaren arabera, ezin jakin eibartarrak izan ote diren buru makur jokatu dutenak ala debarrak zerura begira.

Unbeko ilargia - Gehiago irakurri

Juan Luis Bikuña zendu da

2024/11/14

Juan Luis Bikuña zendu da bart iluntzean, Bergaran, 78 urte zituela. Aspaldian guztiok nahi baino makaltxoago zegoen. Isil-isilik joan da, bake santuan. Beti izan zen bakezalea, nekez haserretzekoa, profesional ona, lankide hobea eta berriketa gabeko laguna. Maitakorra, oso.

Juan Luis Bikuña zendu da - Gehiago irakurri

Kolabo

2024/11/13

Aritz Galarragaren Posteritatea-ren edizio fisikoaren hitzaurrea

Kolabo - Gehiago irakurri

Bidasoko Bide Berdeak merezi du

2024/11/12

Debarrotik joan beharrak errazten ez duen arren, Bidasoko Bide Berdeak merezi du ezagutzea. Bidasoa ibaiaren ondo-ondotik, ibilbide berriak 1889tik 1956 arte indarrean iraun zuen Irun-Elizondo trenbide zaharraren ildo berbera darrai. Egun Behobiatik Oieregiraino (Bertizarana) heltzen da (1), ia lau-lau, berrogeitaka kilometrotan 140 m. baino ez da igotzen-eta.

Bidasoko Bide Berdeak merezi du - Gehiago irakurri

Eguneraketa garrantzitsua eBirden, taxonomia zientifikoan eta euskarazko txorien izenetan (v. 2024)

2024/11/10

eBird aplikazioan urtero egiten den eguneraketa taxonomikoa aprobetxatuta, munduko hegaztien euskarazko izendegia osatu eta zabaldu dugu, euskarazko 400 izen espezifiko berri proposatuz. Une honetan 1200 espezie dira euskarazko izen arrunta duten txori espezieak, horien artean Europako (ia-ia) denak. Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan Itsas Enara Ornitologia Elkartearekin lankidetzan egiten ari garen lanaren lekuko.

Eguneraketa garrantzitsua eBirden, taxonomia zientifikoan eta euskarazko txorien izenetan (v. 2024) - Gehiago irakurri